Bilboko Udalak autoak gutxitu nahi ditu erdigunean, aire kutsadurak behera egin dezan. Horretarako, hainbat hiritan abian jartzen ari diren neurri bera hartu du: gehien kutsatzen duten autoei erdigunera sarrera debekatzea. Talde ekologistek neurria kritikatu dute, besteak beste “kutsu klasista” duelako.
Bilboko Udalak proba egin du. Ekainaren 15etik irailaren 15era arte Indautxu eta Abando auzoetatik pasa diren autoak kontrolatu ditu. Irailaren 16tik aurrera sarrera debekatuta dute A motako autoek. Hiru hilabete horietan ordenantza indarrean izan balitz, 1.600 autok isuna jasoko zuketen, Emisio Gutxiko Eremuan (EGE) ibiltzeagatik. Denbora tarte horretan, eremu horretan, ibili diren kotxeen %3 da zifra hori. Hiru hilabeteko tartean, A motako autoen kopuruak %60 egin du behera. B motakoentzako debekua 2025eko ekainaren 15ean hasiko da. Bilbon, %35 egin du behera mota horretako kotxe kopuruak.
A motakoak dira gasolina darabiltenak eta 2000. urtea baino lehen matrikulatutakoak edo 2006a baino lehenagoko dieselak. Hiru hilabeteko tartean, erdigunean %14 jaitsi da auto kopurua.
Espainiar Estatuak kutsatzeko ahalmenaren arabera sailkatu ditu autoak: emisiorik gabeko kotxeak, ECO zigilukoak, eta C, B eta A motakoak.
Autoa, gero eta gutxiagoren pribilegioa
Uztailean argitaratu zuen ARGIAk Sukar Horia kolektiboak sinatutako artikulua. Hartutako neurriekin ez daude ados. Onartzen dute neurri horien helburu teorikoak “kutsadura eta klima aldaketaren aurkako borroka” direla, baina azpimarratu dute mugimendu ekologistaren kritikak jaso dituela. Alde batetik, kritikatu dute auto ekologikoaren mitoa indartzen duela neurriak, hau da, kotxe batzuk garbitzat hartzen direla. Izan ere, emisiorik gabeek, ECO mailakoek eta C motakoek ez dute murrizketarik izango. Sukar Horiaren ustez, ‘auto’ eta ‘ekologiko’ kontzeptuak bateraezinak dira.
Beste alde batetik, neurriaren “kutsu klasista” kritikatu dute. Galdera hau egin dute: “Auto zahar baten jabea Bilboko zentrora garraio publikoz hurbildu ahal bada, zergatik ezin du gauza bera egin Iberdrola dorrera doan exekutibo batek?”.
Sukar Horiak autoaren erabileraren aurrean bestelako proposamenak egin ditu: garraio publikoa indartzea; autoei lekua kendu eta bizikletari eta oinezkoei eremuak handitzea; eta autoen sarbideak beharraren arabera murriztea, eta ez kotxe-gidariaren gaitasun ekonomikoaren arabera.
Ekologistak Martxanek alegazioak aurkeztu zizkion otsailean Bilboko Udalaren Emisio Gutxiko Eremuei buruzko Ordenantzari. Orduan azaldu zuen EGEak ezartzea “ideia ona” dela berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko. Hala ere, nabarmendu zuen politika horrekin batera ibilgailu pribatuaren erabilera murrizteko neurriak beharko liratekeela. Bilboko Udalaren proposamen zehatzari erantzunez, hainbat alegazio egin zituen mugimendu ekologistak eta haien artean EGEaren mugaketaren eta hura ezarriko den auzoetako (Abando eta Indautxu) errentaren arteko lotura argia kritikatu zuen.
Herrietan ere bai? Jaurlaritzaren
"Hiri handiek ez ezik, tamaina ertaineko udalerriek ere hartzea trafikoa baretzeko neurriak, herri bakoitzeko errealitatera egokituta”. Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak azaldu zuen Mugikortasun Jasangarriaren Planean proposatu dutela hori, Eusko Jaurlaritzaren datorren hamarkadarako proposamen gisa. Irailaren 11n Mugikortasun Jasangarriari buruzko Herritarren Foroa inauguratu zuten Bilbon eta han aurkeztu zuen dokumentua.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.
Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]
Hurrengo ariketa egin ezazu zure lantokian, euskaltegian edo gimnasioan:
Altxa eskua Minneapoliseko George Floyd nor den dakizuenok.
Altxa eskua Madrilgo Mame Mbaye nor den dakizuenok.
Altxa eskua Barakaldoko X nor den dakizuenok.
Mame Mbaye manteroa duela zazpi urte... [+]
Bilboko Arrazakeriaren Aurkako Asanblada Arrazakeria ez da eztabaidatzen, borrokatzen da. Ordena kolonialari sua! lelopean antolatu du mobilizazioa, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunean. Gizarte eta erakundeei "iragan esklabista eta koloniala"... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.