Abian da Zinemaldia: ‘Handia’-k eragin du ikusmina, ‘Fe de etarras’-ek polemika

  • Ostiral honetan abiatuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 65. Edizioa. Wim Wenders zuzendariaren Submergence filmak irekiko du Sail Ofiziala, zeinean lehiatuko den Aitor Arregi eta Jon Garañoren Handia filma.


2017ko irailaren 22an - 08:34
Sail Ofizialean lehiatuko da 'Handia' filma.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Moriarti ekoiztetxeko zuzendarien lanak ikusmina eragin duenik behintzat ez du inork ukatuko: Zinemaldiko sarrerak salgai jarri eta hamabost minutura agortuta zeuden Migel Joakin Eleizegiren historia fikzionatzen duen lana ikusteko sarrerak.

Loreak filmak izan zen arrakastaren ondoren, zuzendariak kontziente dira pelikulak eragin duen ikusminaz. Mikel Garciari aste honetako ARGIA aldizkarian adierazi diotenez, ordea, beraien ustez “bestelako harrera eta ibilbidea izango ditu film berriak, baina gu lasai gaude, pelikula ezberdina egin dugulako”.

Cobeagaren filmaren inguruko polemika

Zeresana eragin du Zinemaldia hasi baino lehen ere jaialdian proiektatuko duten film batek, kasu honetan zinemarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik: Borja Cobeagaren Fe de etarras filmaren aurkako boikot kanpaina abiatu dute, ETAren biktimak iraintzen dituelakoan.

Ustez, Cobeagaren filma komedia bat da, 2014an zuzendu zuen Negociador-en estiloan, euskal gatazkari buruzko umorea egiten duena ETB2ko Vaya semanita programaren ildoan –Cobeagak zuzendu zuen duela hamarkada bat saio hura–. Eta mota horretako umorea aspalditik egiten delako harrituta agertu da zuzendaria.

Ez da Zinemaldian euskal gatazkarekin zerikusia daukan film bat proiektatzen delako burrunba mediatikoa sortzen den lehenbiziko aldia. Cobeagaren kasuaren aurretik, Imanol Uribe edo Jaime Rosales antzeko titular errazetan sartu zitutzen, gatazkari buruzko ikuspegi “desegokiak” zabaltzeagatik.

Baina ostiraletik aurrera nagusituko dena zinema da. Eta izango da non aukeratua festibalaren sailetan: Euskal Herriko 14 produkzio ikusteko parada izango da besteak beste; Zabaltegi-Tabakalera sailean bestelako zinematografiez gozatzeko aukera izango da; eta “B aldeko” proposamenak nahi dituenak ere badauka proposamen hauen artean zer ikusi.

ARGIAk aste osoan jarraituko du Zinemaldiak ematen duena jaialdiari eskainitako kanal berezian. Fokuak, kamera… ekin!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2017
Zinemaldiko Publikoaren Saria: Barretik negarrera

Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.


Desastrearen, emakumeen eta ‘Handia’-ren Zinemaldia

James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.


Publikoaren Saria / Barretik negarrera

Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.


‘The disaster artist’ filmarentzat Urrezko Maskorra, ‘Handia’ ere saritu duen Zinemaldian

James Franco zuzendariaren The disaster artist filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du.


Perlak / “The Leisure Seeker”. Zaharra, baina bizirik

Bai, zaharrek ere desio sexuala dute, eta bizitzaz gozatu nahi dute, maitasunaz. Eskubidea dute erokeriaren bat egiteko, euren kabuz erabakitzeko, aske izateko… eta gustuko ditugu hori guztia gogorarazten diguten filmak.


Sail Ofiziala | Gerra honen azken egunean

Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko... [+]


Sail Ofiziala, 7. eguna | Franco da nagusi Donostian

Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu.


Perlak | “Loveless”. Sentimendu tabuak

Dibortziatu eta bakoitza bere aldetik zoriontsu izan nahi dute, baina euren bizitzak berregin ahal izateko zama bat kendu behar dute gainetik: semea. Posible al da ama batek, aita batek, haien semea ez maitatzea? Galdera batzuek erantzun konplexua dute.


2017-09-28 | Gaizka Izagirre
Zinemira | “Converso”: Familiako ardi beltza

Kotxean zoaz, autobidetik.  Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko. 


2017-09-27 | Gaizka Izagirre
Zinemira | “Elkarrekin-together”: Gozatzeko moduko abentura

The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak. 


Perlak | “Happy End”. Burgesia dekadentea

Normaltasuna fikzio eskuraezina da, baina ustezko normaltasun hori lortu nahian gabiltza denok. Happy End filmean, goi-mailako familia burges protagonista ere normala da… itxuraz.


Sail Ofiziala, 6. eguna | Hauek ere etorriko ziren nonbaitetik

Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera.


2017-09-26 | Gaizka Izagirre
Zabaltegi | “Muchos hijos, un mono y un castillo”: Ongi etorri Espainiara

Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu.


Sail Ofiziala, 5. eguna | Onena eta txarrena batera etortzen dira

Ogia eta atzamarra labana berarekin mozten direla dio esaera zaharrak eta Zinemaldiaren Sail Ofizialean hori gertatu da: egun berean etorri dira film onentsuenetakoa eta errefusaren ontzian botatzekoa.


Perlak | “120 battements par minute”. Aktibistaren gidaliburua

Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.


Eguneraketa berriak daude