Ostegunean abiatu da Errenteriako Atlantikaldia jaialdiaren laugarren edizioa. Aurten Alpha Blondy eta Amparanoiaren kontzertuak izango dira ikusgarri nagusiak. Igandera bitarte hainbat izango dira herrian zehar izango diren ikuskizun, tailer, jolas eta ekimenak.
Arratsaldean inaugurazio ekitaldiaren ostean Kukai dantza taldeak beren beregi sortutako Adiskideak ikuskizuna eskaini du. Herriko hainbat artista eta lagunekin batera atera du aurrera: Oreka Tx, Iñaki Salvador, Dj Zigor, Ereintza Dantza Taldea, Galizia Etxeko gaiteroak eta Aitor Albistur bertsolaria, besteak beste
Goizean izan da ordea lehen ekintza. Errenteriako 1.300 haurrek “Badator Olatua” ekimena burutu dute, ehunka tanta txikiz egindako olatua osatuz.
Aurtengo ikusgarri nagusien artean ostiralean izango den Alpha Blondyren kontzertua edo larunbatean izango den Amparanoiarena azpimarratu daitezke. Lau egunetan zehar izango den egitaraua osorik hemen ikus daiteke.
2014ean sortu zen Atlantikaldia Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea eta munduko kultur adierazpenak bertakoekin nahasteko helburuarekin. Kultur egitaraua ez da ikuskizunen bilduma hutsa, bertako eta nazioarteko eragileekin elkarlanean osatzen baita programazioa. Urtero formatua eta ekimen nagusiak aldatuz joaten dira, jaialdia etengabeko mugimenduan baitago, itsasoa bezala.
Berezitasunetako bat Itsas Elkarrizketak izeneko ekimena da. Kanpotik etorritako artistek eta bertako artistek elkarlanean ikuskizun berezi bat sortzea da ekimenaren helburua, Atlantikaldian soilik ikus daitekeena.
Aurten Frantziako The Shougashack ibiliko da Donostiako Ghost Number-ekin ostiralean eta Track Dogs taldea Xafol-K eta Sagari U klake dantza taldeekin arituko da larunbaten. Amparanoiak berak ere, Xabi Solano, Sorkun eta Pinirekin elkarlanaren ondutako ikuskizuna eskainiko du.
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Geroz eta zailagoa da Errenterian etxebizitza eskuratzea. Etxe gutxi daude, eta garesti, gainera. Horregatik abiatu zuen Udalak gune tentsionatu izateko prozesua, eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatuta. Asteazkenean egingo dute ofizial izendapena. Horrek aukera emango du... [+]
Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.
Hemezortzi mediku beharrean hamabi daude eta sei erizainek hamabiren lana egiten dute. “Lan gainkarga eta agenda neurrigabea handitu” egin dira, sindikatuak ohartarazi duenez, eta murrizketa gehiago etor daitezke etorkizunean.
Euskal Herriko Neska* Gazteak sareak agerraldia egin du asteburu honetan Oreretan subjektu politikoa aldatu duela jakinarazteko. Hemendik aurrera, sareak Euskal Herriko Gazte Feministak izena hartuko duela iragarri dute.
Errenteria-Oreretako Aurrera tabernako zerbitzariak euskararekiko "mespretxuz" eta oldarkor erantzun zion euskaraz eskatu zuen bezero bati euskalgintzako hainbat kidek salatu dutenez.
Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]
Azaroan eta abenduan ekonomia soziala eta teknologia libreak uztartuko dituzte Errenteriako Torrekua eraikinean, TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatutako formazioetan. Guztiak dira doan, baina batzuetan aurrez izena eman behar da teks.eus webgunean.
Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.
Ministerio Fiskalak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren martxoaren 2ko erabakiaren aurka jarritako errekurtsoa berretsi du Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Ondorioz, preso politiko errenteriarra bigarren gradura itzuliko da.
Larunbatean 44 urte bete dira espainiar polizia batek Francis tiroz hil zuela Oreretan. Josu Santamarina Francisen hilketaz eta Euskal Herriko LGTB mugimenduaren sorreraz mintzatu zaigu, ohi duen bezala, mimo handiz prestaturiko kolaborazio berri honetan.
Larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz... [+]
Abaraska taldeak “Euskal Fedibertsoko topaketak” antolatu ditu larunbat honetan, maiatzak 20, Errenterian, jardunaldia ospatuko den Badalab espazioaren eta Talaios Koop-en laguntzarekin. Kataluniako Fedicat eta Anartist taldeetako kideek Fedibertsoaren 15 urteko... [+]