Abian da Haziaraba, Arabako kultura ereiteko asmoz

  • Haziaraba Estimulazio Artistiko Goiztiarreko Jaialdiaren bigarren edizioan, haurrentzako 35 jarduera izango dira Arabako bederatzi herritan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 10ean - 08:47
2019ko Haziaraba egitasmoaren aurkezpen agerraldia (Argazkia: AFA)

Agurain, Amurrio, Aramaio, Legutio, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Oion eta Abetxukoko kontzejua izango dira jaialdiko bigarren edizioaren lekukoak. "Arabako lurraldeko txikienen artean kulturaren eta artearen hazia ereiten laguntzeko eta sendotzen jarraitzeko", helburua zehaztu dute antolatzaileek.

Teatro Paraiso eta Teklak Komunikazio eta Audientzien Estudioak antolatzen duten jaialdia Mind the gap Interreg Poctefa Europako proiektuaren parte da. Kulturaren Plan Estrategikoko 12.000 euroren bitartez, Arabako Foru Aldundiaren eta parte hartzen duten udalen babesarekin kontatu du. Eta Vital Fundazioaren zein Gasteizko Udalaren laguntza ere baditu.

Haziarabak hiru esperientzia artistiko proposatu ditu: Lorategian pieza eszenikoa, Iluminar Animalarium animaziozko film laburren saioa eta Jokuen eszenografiak joko-instalazioa. Aipatutako herri bakoitzean ikusi eta entzun ahal izango dira.

Abenduaren 14an hasiko da programazioa, Amurrion. Ondoren, herriz-herri igaroko da, urtarrilaren 4an amaitu baino lehen.

Sarrerak eta gonbidapenak udalerri bakoitzeko udalarekin kudeatuko beharko dituzte ikusleek. Hala ere, Teatro Paraisoren webgunean egiteko aukera ere egongo da. Gainera, azken honetan topatu ahal izango dira programazioa eta egitasmoaren inguruko informazio guztia.

Lorategian ikuskizun eszenikoa

Lorategian Teatro Paraisoren ikuskizun eszenikoa da, 1 eta 4 urte bitarteko haurrentzako. Antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten ditu, ikusleei esperientzia "ludiko eta aktibo" bat proposatzeko.

2006an Lehen Haurtzaroaren ikuskizun onenari FETEN saria jaso zuen eta, ordutik, mundu osoan zehar biratu du. Erresuma Batua, Argentina, AEBak edo India bezalako herrialdeetatik pasatu da.

Iluminar Animalarium animaziozko film laburren saioa

Gaztefilmfest eta Kalakalaben eskutik dator Iluminar Animalarium, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako animaziozko film laburren saioa. Hainbat pertsonaia eta animaliekin batera, misterioen bidez, espazioetan zehar ibiliko dira ikusentzuleak, egoera batetik bestera.

"Animaziozko film laburren nazioarteko programa zirraragarria" dela ziurtatu dute antolatzaileek, haurrek lehen esperientzia zinematografikoetako bat izan dezaten.

Helburua ikus-entzunezko sorkuntzari leiho bat irekitzea dela eta "pantaila komertzialetan ikusi ezin diren edo argitaratu ez diren lanen hautaketa zaindua eta oparoa" dela ere azaldu dute.

Jokuen eszenografiak joko-instalazioa

Teatro Paraisok eta Gutxinaka-gutxinakak 1 eta 4 urte bitarteko haurrentzat sortutako jolas gunea da Jokuen Eszenografiak eta "abentura artistiko" gisa definitu dute antolatzaileek.

Hainbat materialekin sortutako instalazio artistiko batean "familian bizitzeko gonbidapena" dela diote antolatzaileek. Jarduera hau herri bakoitzeko haur-eskolekin eta ikastetxeekin lankidetzan egiten da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


2024-09-29 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. Azken eguna.
Ezer gutxi kontatzen duten isiluneak


Aktore onenaren saria, Patricia López Arnaizentzat

Patricia López de Arnaiz gasteiztarrak aktore onenaren sari nagusia irabazi du Donostiako 72. Zinemaldian, Pilar Palomerok zuzendu duen 'Los destellos' filmean egindako lanagatik.

Eider Rodriguezen 'Bihotz handiegia' liburuko lehen narrazioan... [+]


Zezenaren tortura babesten duen dokumentalak irabazi du Zinemaldiko Urrezko Maskorra

Andrés Roca Rey toreroaren egunerokoaren hainbat pintzelkada ematen ditu Tardes de soledad zintak, besteak beste, hotelean eta hoteletik zezen-plazarako bidean eginiko elkarrizketak edo janzte aldiko uneak, eta plazan zezena nola sufriarazten eta hiltzen duen erakusten... [+]


2024-09-28 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia. 8.eguna
Ez dut sekula pelikulekin negar egiten


Sail Ofiziala. 8.eguna
Sinets nazazu


2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


2024-09-26 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 6. eguna
Por donde pasa el silencio


Sail Ofiziala. 6.eguna
Ihes egin heriotzari, aurrerantz

Izaten da, tarteka, dena loturik dagoenaren sentsazioa. Denetarik-edo ikusteko aukera izanen da Zinemaldian, baita Sail Ofizialean ere, marko baten pean betiere. Ikusi ditugu umore ukitudun batzuk, negarra eragiterainoko dramak, suspenseak, dokumental tankerakoak, baita... [+]


Gure pianista unibertsala

Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]


Ez da gerra onik

Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024

-------------------------------------------------

Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]


Eguneraketa berriak daude