Jaurlaritzak orain dio AHT Bilbora 2033an iritsiko dela

  • 226,52 milioiko aurrekontuarekin, Eusko Jaurlaritza arduratuko da Abiadura Handiko Trenaren Bilboko sarrerako eraikuntza proiektua idazteaz.


2023ko azaroaren 22an - 11:11
Azken eguneraketa: 13:27

2019. urtean Eusko Jaurlaritzak aurreikusi zuen 2023rako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrak amaituta egongo zirela eta 2024an jarriko zela martxan. Baina etengabe luzatu dira epeok.  Gobernu Kontseiluak astearte honetan baimendu du Espainiako Trenbide Azpiegituren Aministratzailearekin (Adif) adostutako hitzarmena, eta Jaurlaritzaren esku egongo da Basauri eta Abandoko geltokira arteko tren zatiaren proiektua idaztea, baita zati bereko lanak egitea eta zuzentzea ere. 2026an hasiko dira obrak eta 2033rako amaituko direla aurreikusten du Jaurlaritzak.

6,2 kilometroko tunel bat izango da, dagoeneko amaituta dagoen Galdakao-Basauri zatia eta Bizkaiko hiriburuko geltokia lotuko dituena. 226,52 milioiko aurrekontuarekin gauzatuko da. AHTren geltoki berria egungoaren azpian egin nahi dute, baina hori ere garapen-fasean dagoen beste proiektu baten parte da, eta Idom ingeniaritzari dagokio.

Iñaki Arriola EAEko Garraio Sailburuak adierazi du “pausoz pauso” joango direla eta garrantzia handia emango zaio lehendabizi Adifekin akordioa formalizatzeari. Sailburuaren esanetan, bi urteko beharko dituzte proiektua idazteko eta Jaurlaritzak espero du 2026. urtean ekitea eraikuntzari. Bukatu bitartean, 2027rako Euskal Y-a jar dezaketela uste du Arriolak, behin-behineko geltokiak eraikiz Basaurin eta Gasteizen.

Gipuzkoako zatia

Eusko Jaurlaritzak gogoratu du dagoeneko amaituta daudela lan gehienak Bergara eta Donostia arteko Gizpukoako zatian, eta Hernani eta Astigarraga artekoaz gain, Donostiako geltoki berria eraikitzea ere falta dela. Arriolak dio bi ora horiek 2024an eta 2025ean amaituko direla, hurrenez hurren.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


2024-12-18 | ARGIA
Euskal Y-a ez da Ipar Euskal Herriarekin lotuko gutxienez 2042 urtera arte

Frantziako Gobernuak Espainiakoari baieztatu dionez, Abiadura Handiko Trena ez da Hego Euskal Herrira iritsiko (Irungo loturara) gutxienez 2042 urtera arte. Ez dago Parisen lehentasunen artean.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Zundaketa lanak egiten hasi dira Otsobi kontzejuaren lurretan, baimenik eskatu gabe

Informaziorik helarazi gabe eta baimen eskaerarik gabe hasi dituzte Abiadura Handiko Trena eraikitzeko asmoz lehenago egin beharrak diren zundaketa lanak Otsobi kontzejuaren lurretan. Stop Zundaketak plataformak jakinarazi du egoera: "Izako Udalari edo Otsobiko kontzejuari... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


AHTren Ezkio-Itsasoko loturak “arazoak” dituela dio Espainiako Gobernuak eta Gasteizkoaren alde egin du

Oscar Puente Espainiako Garraio ministroaren esanetan, Nafarroarekin lotura egiteko aukerarik "onargarriena" Gasteizkoa da, Ezkio-Itsasoko ibilbideak "konplexutasun teknikoak" dituelako.


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Eguneraketa berriak daude