Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko dira 90 urte Bilbon lehen Aberri Eguna ospatu zela.
Maitena Diribarren irakasleak eta Irantzu Perello abokatuak luzatu dute deia, Bilbon eskainitako prentsaurrekoan. Apirilaren 17an ospatuko da Aberri Eguna, eta asmoa da egun horretan norberak bere aletxoa jartzea etxetik, menditik edo edozein tokitik, taldean edo bakarka. Aurten protagonismo berezia emango zaio "munduan zehar barreiatuta dagoen euskal komunitate globalari".
Aberri Eguna "mugarria" izan daitekeela diote, "etorkizun komunitario berriekin bidea eraikitzen hasteko. Izan ere, ez baita ahaztekoa, une historikoetan Aberri Egunak euskal komunitatea elkartzeko eta balioan jartzeko izan duen gaitasuna".
[#AberriEguna2022 apirilak 17]
Euskal komunitatearen eguna antolatu eta keinu bat #BATERA egiteko garaia heldu da?
Hasi da #ikurraldia!
Euskal Herritik mundu zabalera eta buelta,
diasporan barrena.
Batu eta zabal dezagun
gure herria lau haizetara! pic.twitter.com/VUmPPRWyea
— Euskal Herria #Batera #AberriEguna2022 (@aberrieguna2022) February 20, 2022
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.
EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.
Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.
Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]
Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.
Koordinadorak "Euskal Herriko langile orori" luzatu dio deia parte hartzera. "Euskal Herri Langilearen identitatea" aldarrikatzeko eguna dela adierazi du.
Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.