Aurtengo Aberri Eguna apirilaren 16an ospatuko da, eta gutxienez lau deialdi egin dituzte hainbat alderdi, mugimendu eta herritarrek.
Hilaren 26 Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena izango dela eta, gertutasuna baliatzea erabaki dute Independentista Sareak eta Gernika Batzordeak. Aberri Eguna Gernikan ospatzeko deialdia zabaldu dute, “hausnarketa sakona egin eta urratsak zehazteko unea” delako. “Euskal Herriarentzat ere argi dago zein den alternatibarik onena: estatu propioa eratu eta lehen Euskal Errepublika Independentea proklamatu”, azaldu dute zabaldutako oharrean. Eguerdiko 12:00etan hasiko da manifestazioa Udaletxeko Plazatik eta Pasealekuan amaituko da ekitaldiarekin. Jarraian bazkaria eta ospakizunak izango dira Pasealekuan.
Independentistak Sarearen ikuspegia konpartitzen duten hainbat herritarrek, bestalde, Uztaritzen ere antolatu dute Aberri Eguna. 11:00etan hasiko dituzte manifestazioa eta ekitaldia, eta ondoren bazkaria eta kontzertuak izango dira. Antolatzaileek “historikotzat” jo dute eguna, Frantziako iraultzatik lehen aldia baita Ipar Euskal Herriak instituzio propioa duela.
Askatasunaren Bidean, Euskal Ekintza eta Euskal Herriko Komunisten ustez, berriz, Aberri Eguna “egun folkloriko hutsa, eta zentzurik txarrenean ‘normalizatua’” bilakatu da. “Aberri Eguna berriz ere borroka eguna izan dadin”, Herri Batzarra antolatu dute eguerdiko 12:00etan Durangoko Andra Mariaren elizako arkupean: “Kolektiboki eztabaidatuko dugu gaur egungo egoeraz eta denon artean erabakiko zer egin Euskal Herri Langilearen askapen nazional eta sozialaren aldeko borroka guztiak indartzeko”.
EAJk ere Bizkaian ospatuko du Aberri Eguna, Bilbon. Lehen, orain eta beti, aberria! lemapean, mitina egingo dute 11:30ean Plaza Berrian. EAJko buruzagi Andoni Ortuzarrek esan du egun berezia dela, diktadura frankista ostean —1977an— egindako lehen asanbladaren urteurrena betetzen baita.
EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.
Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.
Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]
Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.
Koordinadorak "Euskal Herriko langile orori" luzatu dio deia parte hartzera. "Euskal Herri Langilearen identitatea" aldarrikatzeko eguna dela adierazi du.
Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko... [+]
Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.
Euskal Herria Baterak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernu Delegaritzak, COVID egoera aitzaki harturik eta honen inguruko segurtasun neurriak ezin bermatzea argudiatuta, debekatu egin ditu Aberri Egunean Iruñeko hainbat auzoetatik Gaztelu Plazaraino deitutako zutabeak.