Abenduaren 6an Euskararen Errepublika


2021eko azaroaren 17an - 07:28

Abenduaren 6a espainiar estatuaren konstituzioa bozkatu zeneko eguna da, jakina denez. Hamaika auzi arautzen du konstituzio horrek, baina hizkuntzei dagokienean, hitz bakar batek “deber” aski da mendetako zapalkuntzari eutsi eta etorkizunean iraunarazi nahi izateko. “El castellano es la lengua española oficial del Estado. Todos los españoles tienen el deber de conocerla y el derecho a usarla”. Eta kito! Erabiltzeko eskubidea, baina ezagutza derrigorrezkoa. Esaldi hori ez da esaldi hutsa, dena eusten duten orrietan idatzitako letra multzoa. Esaldi horren filosofiak blaitu du azken mende erdian Espainiar Estatuak sortutako gorputz juridiko guztia, instituzio guztien hizkuntza-politika, epaitegien epaiak, eta, eragile politiko zein bestelako gehienen hizkuntza-praktika. Armadura horrek guztiak tinko eutsi dio espainieraren nagusigoari eta, horren kaltetan, euskararen (eta estatuko gainontzeko hizkuntza gutxituen) mendekotasunari. Hori ere lotuta eta ondo lotuta utzi zen.

Esaldi horren ondorenean, konstituzioan estatuaren mendean dauden gainontzeko hizkuntzak aintzat hartzen dira baina espainiar hizkuntzak (omen) diren heinean. Berdin dio “Espainia” kontzeptua bera sortu aurretik hemen jada euskaraz hitz egin izana. Konstituzioak espainiartasunaren zakuan sartzen du gure hizkuntza eta horren bidez soilik onartzen zaizkigu eskubide batzuk (euskara erabili ahal izateko aukera sabai jarrita). Estatuko botereek eskuzabalki eskaintzen dizkiguten dohaintza gisa ulertzen dituzte eskubide horiek, ondorioz, espainieraren lehentasun estatusari subordinaturik diren eskubideak.

"Euskarak ez du etorkizuna ziurtaturik inola ere ez. Ez etorkizuna ezta orainaldia ere, euskara ez baitago normalizaturik eta euskaldunok ezin baikara osoki euskaraz bizi"

Antzeko hausnarketa egin genezake Frantziar Estatuko Konstituzioan esaten denaz: “La langue de la République est le français”. Eta kito! Beherago adierazten da: “Les langues régionales appartiennent au patrimoine de la France”. Frantziaren osagai apaingarri bitxi izango balira bezala; ez jatorrizko herrien berezko hizkuntzak.

Biek ala biek sentimendu eta jarduera inperialista eta kolonialista berdina. Biak ala biak mendean dituzten herri eta hizkuntzak desagerrarazteko mendez mendeko supremazismo erreforma ezinean.

Espainiar eta frantziar estatuen jazarpen linguizida horrek XX. mendean euskara ia desagertzeko zorira eraman eta gero, azken mende erdian euskaltzaleok egindako izugarrizko ahaleginari esker euskara galzoritik ateratzea lortu dugu eta ostutako lurraldeak eta funtzioak neurri batean berreskuratu ditugu. Baina euskarak ez du etorkizuna ziurtaturik inola ere ez. Ez etorkizuna ezta orainaldia ere, euskara ez baitago normalizaturik eta euskaldunok ezin baikara osoki euskaraz bizi.

EHEren ustez egungo hizkuntza-politikek eta marko juridikoek eman behar zutena eman dute eta bestelako marko juridiko batera jauzi egiteko unea dugu. Zerumugan azaltzen ari diren erronka eta mehatxuei gutxieneko bermeekin aurre egin ahal izateko eta estatuen etengabeko inposizio linguistikotik euskaldunak babesteko ezkutua eraikitzeko, ezinbesteko baldintza burujabetza osoa eskuratzea dela uste du EHEk. Hau da, inolako kanpo esku-hartzerik gabe soilik Euskal Herrian erabaki behar dugula zein nolako hizkuntza-politika garatu nahi dugun berton. Horretarako, Euskararen Errepublika independentea eskuratu behar dugu ezinbestean. Soilik horrela lortuko dugu Euskal Herri euskalduna berreraikitzea.

Urtez urte abertzaleok adierazi dugu abenduaren 6a bezalako egunetan ez dugula ezer ospatzeko. Alderantziz, egun horiek mobilizatzeko egunak izan dira, gure eskubideak aldarrikatzeko eguna. Horretarako gonbidapena luzatzen dizue Euskal Herrian Euskarazek abertzale eta oro har euskaltzaleei urte honetan ere. Abenduaren 6an Durangoko kaleak bete behar ditugu, euskalduna, askea eta berdinzalea izango den Euskararen Errepublika aldarrikatzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-04-23 | Behe Banda
barra warroak
Unpopular opinion

Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Eguneraketa berriak daude