Konstituzioaren eguna ospatzen dute Espainiako Estatuan abenduaren 6an. Hego Euskal Herrian ofizialki jai eguna bada ere, geroz eta enpresa zein pertsona gehiagok lan egiten dute gaurko egunez, baita ARGIAk ere.
Egutegi propioaren aldeko apustua ez da gauza berria gurean. Urriaren 12an zein abenduaren 6an geroz eta gehiago dira lana egiten dutenak. ARGIAn ere egutegi propioaren alde egitea adostu genuen, hortaz, gaur lanean ari gara. Ez gara bakarrak ordea. Hemen bildu ditugu gaur lanean dabiltzan batzuen adierazpenak:
#Abenduak6: Gaur ikasleok ez dugu #EzerOspatzeko! @LaudioIkastola-ko ateak zabalik pic.twitter.com/zbuj55W6cS
— Samu #AlFREEdo (@budatxikia) 6 de diciembre de 2017
Gaur #Abenduak6 ez dugu ezer ospatzeko! Gipuzkoan lanean jarraitzen dugu. pic.twitter.com/PJK2k3K0qi
— EH Bildu Gipuzkoa (@ehbildugipuzkoa) 6 de diciembre de 2017
Hala Bedik normaltasunez egingo du lan abenduaren 6an eta Euskal Egutegi Propioaren beharra aldarrikatzen dugu https://t.co/zoBJ0gbxvI pic.twitter.com/amKZD2IuG4
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 6 de diciembre de 2017
Gaur #Abenduak6 ez daukagu ezer ospatzeko! @ehbildu n lanean normaltasun osoz. pic.twitter.com/i72jkNaImT
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) 6 de diciembre de 2017
@urtxintxaeskola irekita dago. #abenduak6 lan eguna delako! pic.twitter.com/NNJ1G9w0AV
— Urtxintxa Eskola (@urtxintxaeskola) 6 de diciembre de 2017
Ospatzeko ezer ez dugulako, #abenduak6 dituen honetan ere lanean normal ari gara @argian
— ARGIA (@argia) 6 de diciembre de 2017
Testua, Voxek izan ezik gainontzeko alderdi guztiek bermatua, Senatutik igaro beharko da orain indarrean sartu aurretik.
Abenduaren 6an Konstituzioaren Eguna ospatzen da Espainiako Estatuan. ARGIAn aspaldi egin genuen hautua gure egutegi propioa landu eta jai inposatzaile eta arrotzak ez onartzeko; horregatik, asteazken honetan normaltasunez ari gara lanean, ez dugulako ezer ospatzeko.
Down sindromea duten emakumeei buruz idatzitako txio batengatik kartzela zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Auziak piztu egin du umorearen, gorroto delituaren eta adierazpen askatasunaren arteko mugaren inguruko eztabaida zaharra.
2016an eldiario.es komunikabide espainiarrak preso bati egindako elkarrizketa baten ondorioz, preso hori hilabetez zigortu zuten. Presoak errekurritu egin zuen, eta Espainiako Auzitegi Gorenera heldu denean, honek arrazoia eman dio, Naiz.eus-en irakurri daitekeen moduan.
Atzerapen mental sakona adierazten du idioziak, gaixotasun mentala, alegia. Idiotak ez du gaitasun psikiko edo intelektualik. Gaiztoek badute, ostera, gaitasun psikiko eta mentala. Eta espainiarrek ere bai, salbu eta monarkiaren buru den errege bobolioak. Zitalkeria pertsonen... [+]
Sendo itxura ematen duten egitura politikoak ere ez dira betiko izaten. Europar Batasuna kilin-kolon dabil. Espainiako Estatua, berriz, zalantza-balantzan. Zer aldatu da, bada? Euskarriak.
Estatu espainiarrari begira, 78ko Erregimena deituak bi operazio nagusi burutu zituen... [+]
Politikak berezko hizkuntza garatu du Aro Garaikidean; Frantziako Iraultzaren ondoren nagusitzen joan zen sistema demokratikoan. Esaterako, “trantsizioa” hitza usu erabili ohi da. “Ziklo politikoaren aldaketa” trantsizioarekin erlazionatutako kontzeptu... [+]
“Euskal Errepublika” lelopean, jendetza batu da Bilbon EH Bilduk deituriko manifestaziora. Espainiako Konstituzioak 40 urte egin dituen honetan, argi dute ekitaldiaren bultzatzaileek: Euskal Herri aske, demokratiko eta justua aldarrikatzeko momentua da.
“Euskal estatu demokratiko eta sozialaren alde bildu gara hemen” adierazi du Txutxi Ariznabarreta Independentistak sareko kideak, azken urteotako joerari eutsiz abenduaren 6an Durangon egindako manifestazioaren hastapenean. "Espainiar Konstituzioa Herrien... [+]
"Erregimena hausteko" ekimena martxan jarri dute Gasteizen eta akanpada antolatu dute Katedral Berriaren plazan, 1976an hildako langileak agurtu zituzten tokian bertan.
Hainbat moduz egin zaio aurre Hego Euskal Herrian Espainiako Konstituzioaren urteurrena ospatzeko egutegi ofizialak abenduaren 6an ezarrita duen jaiegunari. Mobilizazio jendetsuena Durangon egin da, Independentistak sareak deituta.