Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

  • Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei" egutegian egun hori "ondo markatzeko" deia luzatu diete.

Abenduaren 27ko ekitaldiaren aurkezpena. Euskalgintzaren Kontseilua.

2025eko martxoaren 28an - 11:00
Azken eguneraketa: 12:15

Agerraldia egin du Euskalgintzaren Kontseiluak ostiral goizean, Bilbon, eta euskararen normalizazioak dituen erronkei aurre egiteko lehen urratsaren berri eman dute: ekitaldia egingo dute Bilbon, Bilbao Arenan, abenduaren 27an. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre egin eta dibertsitatea bermatu nahi duten herritar denei" egutegian egun hori "ondo markatzeko" dei egin diete.

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzean urrats ugari egin diren arren, susperraldi ziklo hori agortzen ari denaren zantzuak nabariak direla ohartarazi du Kontseiluak. Zenbait daturekin "kezkatuta" daudela aitortu dute prentsaurrekoan: ezagutza erlatiboa apaltzen ari da Ipar Euskal Herrian, Nafarroako ikasle berrien erdiak baino gehiagok ez du euskararekin harremanik izango ikasketa ibilbidean, erabilera soziala jaisten ari da eremu euskaldunenetan eta oldarraldi judiziala iristen ari da auzitegietatik ere, "euskaldunon eskubideak, hizkuntza berdintasuna eta gizarte kohesioa kolpatuz".

Datu horiek "globalizazioaren egungo aldaera muturrekoaren" testuinguruan kokaturik, hizkuntza minorizatuen egoera zaildurik dela uste du Kontseiluak: "Globalizazioaren parte da mugikortasunaren biderkatzea, komunitate bizitzaren lausotzea, eta hizkuntza praktika berriak sortzea. Praktika berri horiek hizkuntza nagusienen alde jartzen dute balantza, euskararen kasuan, bereziki gaztelera eta frantsesaren alde egiten badu ere, gero eta gehiago, baita ingelesaren alde ere". Bizitzen digitalizazioa –hizkuntza hegemonikoetan bideratu ohi dena– eta osaera soziodemografikoaren aldaketak ere jarri dituzte erronken artean.

Urte garrantzitsua euskalgileentzako

Kontseiluak azpimarratu du 2025 urtea "indartsu" hasi dutela euskalgintzako eragileek, eta urte amaierara arte ekimen ugari antolatuko dituztela: Euskal Herrian Euskaraz-ek apirilaren 6rako deitu duen manifestazio nazionala, maiatzean egingo den Euskaraldia eta abenduan egingo den Durangoko Azokaren 60. edizioa nabarmendu dituzte. Gainera, gogorarazi dute euskaltegiek, hezkuntza zentroek, euskara elkarte eta aisialdi taldeek... eta orokorrean, milaka herritarrek euskarari bizitza ematen jarraituko dutela.

Zentzu horretan, euskararen normalizazio eta biziberritzeak "behar duen arnas berri" horren bultzatzaile izateko baliatuko dute abenduaren 27ko ekimena, euskararen "pizkunde berriaren" lehen urratsa izateko asmoari segi. Milaka herritar batu nahi dituzte egun horretan: "Sinetsita gaude euskarak behar duen Pizkunde berria gure historia sozial garaikideko beste kinka larrietan bezala herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela". Aurreratu dute pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiapuntu izango dela Bilbao Arenan egingo dutena. 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Eguneraketa berriak daude