Abenduaren 15a arte konfinaturik segituko du Ipar Euskal Herriak

  • Emmanuel Macron Frantziako presidenteak asteazken iluntzean hitza hartu zuen COVID-19 izurriteari aurre egiteko neurri berrien plazaratzeko. Deskonfinamendua hiru fasetan eginen dela azaldu du. Txertoa ez dela behartua izango jakinarazi du ere.


2020ko azaroaren 25an - 03:58

Hiru fasetan eginen da deskonfinamendua Ipar Euskal Herrian eta orokorki Frantziako Estatuan: abenduaren 15a arte iraunen du konfinamenduak –betebeharrak arinduz–, eta egun horretatik goiti etxeratze agindua ezarriko dute 21:00tan –ez du zehaztu noiz arte– eta azkenik, beste malgutze batzuk etorriko dira urtarrilaren 20tik aurrera –osasun egoerak ahalbidetzen badu–.

Zehazkiago, konfinamenduak segituko du abenduaren 15a arte baina era arinagoan: orain arte egunean ordu batez eta etxetik kilometro batetara ateratzeko baimena baldin badute herritarrek, larunbatetik aurrera hiru orduz ateratzen ahalko dira 20 kilometroko eremuan. Bestalde, azaroaren 28tik goiti komertzioek ateak irekitzen ahalko dituzte gaueko 21:00ak arte. Eskolaz kanpoko aktibitateak ere berriz abiatzen ahalko dira, kanpoan egiten badira, eta otoitz lekuak ere irekiko dituzte, gehienik 30 lagun batzeko baldintzapean.

Ondotik, abenduaren 15etik aurrera, 21:00tan finkaturiko etxeratze aginduak ordezkatuko du konfinamendua eta hori Macronek ez du zehaztu noiz arte. Hala ere baldintza baten pean kenduko dute konfinamendua: kutsatuen kopurua egunean 5.000 baino ttipiagoa baldin bada. "Arduratsuki" jokatzeko deia luzatu die herritarrei presidenteak, zehaztuz hirugarren olatu bat saihesteko erronka denen esku dela. Hala ere, eguberriko familia bazkariak baimenduak izanen dira, eta hori jende kopurua mugatu gabe. Hor ere arduratsuki jokatzeko deia egin die: gelak airestatu, distantziak zaindu eta beste. Abenduaren 24 eta 31 gauetan etxeratze agindurik ez da izanen baina ezingo da espazio publikoan egon.

Kontzertu gelak, museoak, zinema gelak ere irekitzen ahalko dituzte, babes-neurriak errespetatuz. Jende metaketa handiko ekitaldi kulturalak ez dira baimenduak izango.

Haatik, jatetxe, diskoteka zein tabernek hetsirik segitu beharko dute eta hori urtarrilaren 20a arte guttienez. Egunean 5.000 kutsatze baino gehiago baldin badira ezingo dituzte ireki. Sektore horretakoek egin beharreko "sakrifikazioez" kontziente dela erranik, Frantziako Gobernuak laguntza bideratuko diela segurtatu du: edo 10.000 euroko laguntza edo 2019 urteko negozioaren %20, enpresa bakoitzak aukeratzen ahalko du nahi duena.

Azken fasea urtarrilaren 20tik aurrerakoa izanen da: lizeoak modu presentzialean irekiko dituzte eta otsailaren 4tik aurrera unibertsitateak. Kirol gelak ere irekitzen ahalko dira.

"Orain arte bezala", COVID-19ak eragindako krisi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko laguntzak egonen direla zehaztu du Macronek.

Txertoa ez dute behartuko

Txertoari buruzko informazioak ere eman ditu Frantziako presidenteak. Hau ez da behartua izango. Txertatze kanpaina bi fasetan izanen da: abendu bukaeran lehenik eta ondotik 2021eko udaberrian eta lehentasuna ukanen dute pertsona zaurgarrienek eta adinduek. Txerto bat baino gehiago izango dira aukeran. Txertoaren segipena egiteko komite zientifiko bat osatuko du gobernuak eta horrez gain, herritar kolektibo bat ere osatuko dute, hurbileko jarraipena egiteko.

Testen garrantzia ere azpimarratu du, kutsatuekin kontaktuan egondakoen jarraipenaren inportantzia azalduz ere. Hori horrela, telefono bidez segipena bideratzen duen Tous Anti Covid aplikazioa erabiltzea eskatu die herritarrei –baita komertzioei ere–.

Egondako "akatsak" ere aipatu ditu: "burokrazia gehiegi", "ekoizpenerako burujabetza eskasegia" ala beste. Egoera gogorra baldin bada ere "etsipena" eta "kexua" sentimenduei lekurik ez uztea galdetu die herritarrei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude