Abeltzaintza moldeaz, lau haizetara arituko dira Beasainen

  • ‘Nolako abeltzaintza nahi dugu Euskal Herrian?’ galderatik abiatuta, mahai ingurua izango da Beasaingo Igartzan.

Artikulu hau lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 14an - 12:45
Josebe Blanco, ‘Baserriko uzta’ ekimeneko bisitariei azalpenak ematen, Pikunieta baserrian (Argazkia: Goiberri)

Antzuolako Pikunieta baserriko Josebe Blanco artzaina, Aretxabaleko Etxezuri baserriko Jon Murgiondo abeltzaina, Jakoba Errekondo Ingeniari agronomoa eta Aitziber Sarobe Biologian doktorea Igartza jauregiko mahaiaren bueltan eseriko dira datorren asteazkenean, hilak 15, Landarlan Goierriko Ingurumen taldeak gonbidatuta. Euskadi Irratiko Ekosfera saioko gidari Jokin Aldazabalek egingo ditu moderatzaile lanak. Saioa 19:00etan da.

Nolako abeltzaintza nahi dugu Euskal Herrian? galdera zabala abiapuntu modura hartuta, gonbidatu bakoitzak beretik hitz egingo du, norberaren esperientzia kontantuz. Aldizkari honek lau hizlari horietako birekin hitz egin du, mahai-inguruan plazaratuko dituzten ideien aurrerapen modura.

Txikitasunetik lan

Artalde txiki batekin modu ekologikoan gazta egiten duen artzaina da Blanco. "Txikitasunetik lan" egiteko arrazoi asko dituela nabarmendu du: "Lehendabizikoa da gure lana ahalik eta txukunen egin ahal izatea. Gu kontziente gara artaldea handituko bagenu, ezingo genituzkeela ardiak behar bezala zaindu, gazta egin ere ez… Eta horrek ondorio bat izango lukeela gure belardietan, gure mendietan, eta gure inguruan".

"Gure arbasoek zuten jakinduria hura bilatzen duen abeltzaintza nahi nuke", Josebe Blanco (artzaina). "Ekologismotik ez gara nor esateko nolako abeltzaintza eredua beharko genukeen", Aitziber Sarobe (biologian doktorea).

Norberaren ekoizpenaren tamainari ere erreparatzen dio kontsumitzailearekiko tratuaz aritzean: "Guk zuzeneko salmentaren aldeko apustua egiten dugu, ez dugu bitartekaririk nahi". Galdera orokor horri zer erantzun emango liokeen galdetuta, erantzuna argia da: "Gure arbasoek zeukaten jakinduria hura bilatzen duen abeltzaintza. Haiek ez zeukaten hain errotua ustiapen sen hori. Haiek bazekiten, jasoko bazuten, eman egin behar ziotela lurrari edo basoari, hor bazegoen truke bat, etengabea".

Inori leziorik emateko nahirik ez du Pikunietakoak. "Ni gure etxeko esperientzia kontatzera noa, eta honetan ari bagara da honetan sinesten dugulako".

Elkarlanerako bide bila

"Ekologismoaren mundutik ez gara nor esateko nolako abeltzaintza beharko genukeen. Gure iritzia eman dezakegu, hori bai, baina uste dut galdera potoloa dela. Guk jarri nahi ditugu baldintzak, eta elkarlanerako bideak". Saroberen esanetan, abeltzainak, artzainak eta nekazariak, oro har, "kontserbazioniston aliatuak dira, ezinbestekoak gainera". Ekologistak vs. Abeltzainak dikotomia ez dela benetakoa dio, eta gizartean zabaldutako "mezu demagogiko pila" baten ondorio dela uste du.

Gaur egungo ustiapen eredua "ingurumenean dituen eraginen hausnarketatik eta horien ondorioetatik gero eta urrutiago" ikusten du Sarobek, eta etorkizunekoak "eragin hori gutxitzeari edo saihesteari" erreparatu beharko lioke. Administrazioaren jokabidearekin ere kritiko azaldu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abeltzaintza
Teknologia
Animalia telegidatuak

Abeltzaintzan lan egiten dutenek oreka bilatzen dute: animalien bizi kalitatea ahalik eta onena izatea eta ekoizpenaren bideragarritasun ekonomikoa lortzea. Gizakiok munduari muga fisiko ugari jarri dizkiogu “geurea” dena babeste aldera,  “geure”... [+]


Caparrosoko makroetxaldean ingurumen-delituen aztarnak aurkitu ditu Tafallako Epaitegiak

Ikerketaren zantzuak aintzat hartuta errudunak epaitu eta kalte-ordaina ezarri dezan eskatu diote Nafarroako Gobernuari Sustrai Fundazioak eta Greenpeacek. "Babes bereziko eremu bat kaltetu zuten isurketek", eta hartara, "ingurumen delitu" kontsideratzen... [+]


2024-01-18 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak Baztango Erdiz inguruan magnesita meategia eraikitzeko plana onartu du

Nafarroako Gobernuak asteazken honetan onartu du proiektua udalerriz gaindiko eragina duen plan modura (UGEP), eta horren ondorioz, Magnesitas Navarras SAk 25 urtez ustiatu ahal izango du Erdizen ireki nahi duen meatzea.


Geroa ehunduz

Bihurgunez beteriko bidearen ostean heldu ginen lautada zabal hartara. Udazkenak eskaintzen dituen orlegiaren tonalitate guztien atzean, teloi lana eginez, Pirinioak zuri-zuri ikusten ziren. Horrelaxe aurkitu genuen Abaurregaina, Euskal Herriko herririk garaiena. Errepidearen... [+]


Arabako abeltzainek larrialdi plan bat eskatu dute behien gaixotasun hemorragiko epizootikoarentzat

Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.


2023-11-06 | Estitxu Eizagirre
“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin... [+]


2023-11-06 | Garazi Zabaleta
Zergatik ez erabili sendabelarrak animaliekin?

Irailaren bukaeran sendabelarren inguruko formakuntza berezia egin zuten Azpeitiko Azoka plazan. Azken urteotan sendabelarren inguruko interesa, ezagutza eta horien erabilera handitzen ari badira ere, abeltzaintzan ez da zabalduegi dagoen praktika. Hain zuzen horregatik, lehen... [+]


Suteen arrisku “oso altua” dela-eta, larrialdi plana jarri dute martxan Nafarroan

Sute arrisku handia aurreikusi dute egunotarako Nafarroan. Babes zibil eta larrialdietako zerbitzuak, suhiltzaileak, Poliziaren ingurugiroaren babes brigada, ingurugiroaren departamentua, Guardia Zibila eta Estatuko Agentzia Meteorologikoaren Nafarroako delegazioa abuztuaren... [+]


Erdizko meategia: baztandarren %80 aurka, baina gobernuak foru interesekotzat jo du

Nafarroako Gobernuak foru interesekotzat jo du Magna enpresak Erdizen eraiki nahi duen magnesita meategia. Baztan eta Esteribar batzen dituen Alduide mendian daude Erdizeko belazeak eta 80 familien abereak bazkatzen dira bertan.


Eguneraketa berriak daude