Abandonaturik zegoen Nafarroako Zorokiain herria erosi dute bederatzi familiak


2019ko urtarrilaren 29an - 10:38
Zorokiaineko bizilagun berrietako batzuk.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hiriko bizitza utzi eta Zorokiain bezalako herri txiki batera bizitzera joateko erabakia hartu dute bederatzi familiak. Guztira hemezortzi pertsona heldu eta hamar haur dira, Iruñea ingurukoak gehienak.

Duela hiru urte herriko eliza erosi zioten Iruñeko apezpikutzari. “Toki finko bat nahi genuen yoga, erakusketak, bazkariak edo kontzertuak bezalako ekintza desberdinak egin ahal izateko, eta eliza txoko aproposa iruditu zitzaigun” adierazi du herritarretako batek.

Auzolanean eliza eta herriko bazterrak konpontzeko elkartzen dira igandero, baina etxeak eraikitzen ez dira hasi oraindik. Herria urbanizatu behar dute lehendabizi, elektrizitatea jarri edo zolaketa lanak egin besteak beste.

Urbanizazio proiektuaren kudeaketa Untzitibarreko Udalak hartu du bere gain eta Nafarroako Gobernuak lanen zati bat ordainduko du. Proiektua esleiturik dago jada eta aurtengo urterako egitea espero dute.

Zorokiaineko biztanle berrietako batek adierazi duenez, “hirian ikasi dugun autogestioa eta tankerako balioak, naturarekin praktikan jarri nahi ditugu hemen”. Beste herritar baten iritziz, “Iruñekoa eta kaletarra kontsideratzen naiz, baina nire bizitzako momentu honetan ingurugiro honen beharra dut”.

Gaur egun 100 herri hutsik daude Nafarroan eta beste horrenbestek 250 biztanle baino gutxiago dituzte. Azken bost urtetan zortzi herri huts okupatu dira, baina Zorokiaineko kasuan erosi egin dute herritarrek. Ibarrean pozik daude, erroldak gora egin eta herriak bizia hartuko duelako.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zorokiain
2022-06-02 | Garazi Zabaleta
Artal
“Artzainei prezio justua ordainduz proiektu zirkularra sortu nahi izan dugu”

Adriana Ojer Ruiz eta Alain Flores Mendia dira Artal proiektuaren atzean dauden pertsonak. Artilezko Hodeiak bezala ezagutuko du zenbaitek egitasmoa, duela gutxi arte izen horrekin sinatzen baitzituzten artilez egindako haien produktu artisauak. Orain, berriz, eskulanean jauzi... [+]


Eguneraketa berriak daude