Abadiñoko alkateak bere soldataren argazkia jarri du herriko portaletan

  • Jose Luis Navarro, Abadiñoko alkate independenteak bere nomina 2.796 eurokoa dela jakinarazi du. Horretarako herriko portal guztietan bere soldataren argazkia itsatsi du.


2015eko uztailaren 20an - 11:25
Abadiñoko Independenteak eta EAJk elkarrekin gobernatuko dute Abadiñon (Argazkia: AnbotoAbadiño)

Navarro bigarren agintaldia betetzen ari da Abadiñoko Udalean maiatzaren 24ko Udal Hauteskundeak irabazi ostean. 2008an bere soldata 500 euro murriztu zuen eta ordutik “izoztuta” daukala adierazi du.

Alkatearenez gain zinegotzien soldatak Abadiñoko udalaren webgunean ikusi ahalko dira. Alkateak “gardentasuna” erakutsi nahi du iniziatiba honekin.

Berriki jakitera eman denez, Abadiñoko independenteek EAJrekin koalizioan gobernatuko dute.

Legealdiko lehen plenoetan soldaten inguruko gaiek garrantzi nabarmena izan dute. EAJk gobernatzen duen Azkoitia, Arrigorriaga eta Beasaingo alkateek beraien soldata hurrenez hurren %47, %44 eta %19k igoko dute.

Iruñean alkatetza hartu berri duen Joseba Asironek (EH Bildu) bere soldata 13.000 euro jaitsi duela adierazi du. EH Bilduk gehiengoa daukan Bakioko udalbatzan alkatearen soldata %42,5 murriztuko dutela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soldata publikoak
2021-03-25 | Juan Mari Arregi
Sistema “ez dago prestatuta” gutxieneko pentsioetarako, baina bai hauen soldatarako...

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariaren ustez,  “sistema ez dago prestatuta” 1.080 euroko gutxieneko pentsioetarako. Baina bai, antza denez, berea bezalako soldatetarako. Ba al dakite horiek guztiek 950 euroko gutxieneko soldatarekin, 650eko DSBEarekin edo... [+]


2020-02-26 | ARGIA
Del Burgok 3.000 eurotik gorako pentsioa dauka Espainiako parlamentari ohia izateagatik

Jaime Ignacio del Burgo PPko eta UPNko politikari ohiak hilean 3.102,65 euroko pentsioa jasotzen du Espainiako Parlamentutik, Gizarte Segurantzan inoiz kotizatu ez duen arren.


2020-01-08 | ARGIA
Tentsioa Barakaldoko aurrekontuak onartzeko bilkuran, gizarte laguntza murriztu eta zinegotzien soldatak igo ostean

Amaia del Campo alkateak (EAJ) aginduta, Barakaldoko Udaltzaingoak 2020rako aurrekontuak onartu dituen osoko bilkura hustu du, zinegotzien eta aholkularien soldatak handitzearen aurkako protesta bat dela eta. Igoera hori onartu duten bilkura berean, Gizarte Ekintzaren... [+]


2019-07-10 | Juan Mari Arregi
Politikarien soldatak

Ez gaude ohituta politikarien artean soldata murrizketak ikustera, alderantziz baizik, udal eta foru hauteskundeen, bai eta europarren eta autonomikoen ondorioz erakundeetan aldaketak dauden bakoitzean hala gertatzen da. Horregatik, justua eta beharrezkoa da Durangoko Udalak... [+]


2018-10-10 | Axier Lopez
Alkate izatea negozio borobila da

Soldata publikoen neurriak beti eragin izan du eztabaida. “Asko al da herriko alkateak kobratzen duena?”, “gurea bezalako herri txiki batean hainbeste ordaindupeko zinegotzi, zertarako?”, “zer da soldata duina?”… hauteskundeen osteko... [+]


Gizon eta emakumeen arteko soldata arrakala gainditzeko proposamenak egin dituzte ELAk eta LABek

ELA sindikatuak uste du posible dela norabide egokia hartzea eta horretarako beharrezkoa dena, borondatea dela. LABek gaineratu du beste eredu berri baten beharra dagoela, pertsonen beharrei erantzuten duen sistema bat eta ez irabaziak maximizatzeko sistema bat.


Urkullu eta bere sailburuen soldata, hilean 6.000 eurotik gora

Iñigo Urkulluk lehendakari izaten jarraituko du EAJ eta PSEk lortutako akordioari esker. Karguarekin batera, orain arteko soldatarekin jarraituko du Urkulluk. Urtean 104.233 euroko soldatarekin Espainiako Estatuko autonomia erkidegoetako lehendakarien artean gehien... [+]


2014-11-12 | Edu Zelaieta Anta
Txupagol

6-7 urteko neskatxa-mutiko batzuekin jolasean nenbilela aditu nuen hitza lehengo aldian: txupagol. Sentsazio bitxiak ernarazi zizkidan aspalditik entzuna ez nuen solasak. Hala, esaterako, ziplo ohartu nintzen hitza ez zela gure haurtzaroarekin batera desagertu, eta oraindik ere... [+]


EAEko funtzionarioen soldata laugarren urtez izoztu dezake Jaurlaritzak

Espainiako Gobernuak funtzionarioen soldatak izoztuko ditu 2014ean. Dirudienez, Eusko Jaurlaritzak ere bide bera hartuko du. Neurria ez ezartzeko “tarte gutxi” duela dio.


2013-05-22 | Jon Torner Zabala
Kargua utzi osteko ordainsariak kendu nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak

Kargua utzi ostean, soldataren %60aren pareko ordainsaria jasotzen dute Gipuzkoako diputatuek urtebetez. Foru Aldundiak ordainsari horiek kentzea proposatu du orain.


Rajoyk baino soldata handiagoa dute EAEko enpresa publikoetako zazpi zuzendarik

78.000 eurotik gora kobratzen dituzte urtean ondorengo erakundeetako zuzendari orokorrek 2011ko datu ofizialen arabera: Etxepare Euskal Institutua, Lanbide, Energiaren Euskal Erakundea, Hazi, SPRI, EAEko Teknologi Parkeen Sarea eta Osakidetza. Sueldos Publicos webguneak... [+]


2008-02-26 | Daniel Udalaitz
Politikarien soldatak
Gure zergek askorako ematen diete
Euskal herritarrok, gure instituzioak eta Lakua zein Iruñeko gobernuak mantentzeaz gain, instituzio espainiar eta frantziarrak mantendu behar ditugu, tartean justizia eta Espainiako monarkia. Gure zergen kontura soldata oparoak lortzen dituzte politikariek.

Eguneraketa berriak daude