A-8ko zaratarengatik protesta egiten duen bizilagunari 8.000 eurorainoko isuna jarri diezaioke Aldundiak

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren jakinarazpena jaso du A-8 autobideko zaratengatik protestan diharduen Joseba Olazabal mendaroarrak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko azaroaren 08an - 16:57
Joseba Olazabalek protesta originala jarri zuen abian bere etxea A-8ko zaratatik babesteko pantaila akustikoak eskatzeko (argazkia: Barren).

Autobideko erabiltzaileen "arreta galtzea eragin dezaketen jarduerak" egiteari lagatzeko eta kartelik ez jartzeko errekerimendua jaso du Olazabalek. Bete ezean, 2.000 eta 8.000 euro bitarteko zigorra jaso dezakeela ohartarazi diote.

"Bide segurtasunaren kalterako, autobidearen erabiltzaileek arreta galtzea eragin dezaketen jarduerarik ez egitea, ezta kartelik jartzea ere" eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Joseba Olazabali bidali dion aurretiazko errekerimenduan.

Bertan ageri denez, 1/06 F.D.A 96.4 artikulua urratzen ari da Olazabal, eta urraketa hori "larria" dela zehazten du. Eskaera "berehala" bete ezean, isuna 2.000 euro eta 7.999 euro bitartekoa izan daitekeela ohartarazten diote Olazabali. Honek bideo batean eman du jakinarazpenaz duen iritzia.

 

 

Joan den irailean Bidegik protestarako zerabiltzan kartelak kendu zizkiola salatu zuen Olazabalek.

Mendaroarra ezaguna egin da azken hilabeteetan, A-8 autobideko erabiltzaileen artean, bereziki, autobideko zarata salatzeko duen modu bitxiagatik. Biolina jotzen egoten da batzuetan, txirula besteetan, eta era eta mezu askotariko kartelak jarri izan ditu.

Olazabal autobide ondoan bizi da, Mendaroko Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jaso salatu du.

Albiste hau Barren-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura akustikoa
2024-11-26 | Leire Ibar
Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


“Bilboko eskola-inguru asko kutsaduraz eta zarataz betetako eremuak dira”

Porlanezko patio txikiegiak batetik, errepidez eta autoz jositako eskola-inguruak bestetik, Bilbon ikastetxe askok jasaten duen panorama salatu eta esku hartzeko eskatuz udalera jo du hiriko guraso elkarte andanak, indarrak batuta: “Gurasoak jo eta su ari gara eskoletan... [+]


Jérôme Sueur. Txorien entzule
“Oihan isila erdi hila dagoen oihana da”

Jérôme Sueurekin solastatzea abereen arteko harmoniaz kontzientzia hartzea da, baita gizakion egoismoa berriro ere berrestea. Eko-akustikaren sortzailea, paisaia natural batetik ateratako soinuak biltzen eta aztertzen dabil. Emaitzak ez dira airosak: iragan hurbila... [+]


Eguneraketa berriak daude