Astelehenean autobusarekin Bartzelonatik ibiltzea zeukan aurreikusita Hazte Oir eskuin muturreko elkarteak. Pertsona talde batek hiriaren sarreran autobusari bidea moztu eta feminismoa nazismoarekin lotzen zuen grafismoa kendu dio.
Bartzelonara sarreran, Diagonal etorbidean, geldiarazi zuten astelehenean kanpaina antifeminista egiten diharduen Hazte Oir-en autobusa. Ekintza burutu zuten kideek autobusak bistan zeraman grafismoa kentzeari ekin zioten, aurpegia ikur feministaz margoturik ageri zen Adolf Hitlerren argazkia eta #Stopfeminazis esaldia kasu. Ekintza Arran antolakundeak zabaldu du sare sozialetan:
👉Ràbia contra el feixisme i tot l'amor possible cap als col·lectius feministes i LGTB que avui hem treballat conjuntament posant els nostres cossos per aturar el feixisme!
✊Perquè l'antifeixisme és cosa de totes!#NoPassaran pic.twitter.com/z2OOy7tey5
— Arran Barcelonès (@ArranBarcelona) 2019(e)ko martxoaren 4(a)
Arranek adierazi duenez, Mosso d’ Esquadrek ekintza burutu duten norbanakoak identifikatu eta kanporatu zituzten. Autobusak, aldiz, bere ibilbideari jarraitu zion, mossoek lagunduta. Aurreikuspenen arabera autobusak Sagrada Familia inguruetan geldialdi bat egiteko asmoa zuen arren, ez zuen halakorik egin, eta arratsaldeko 16:00ak aldera hiritik Sabadellera bidea hartu zuen.
Directak azaldu duenez, autobusak Bartzelonako ibilbidea egitea eragotzi asmoz, gorroto-delituen Fiskaltzak idatzi bat aurkeztu zuen guardiako epaitegian. Idatziaren arabera, “autobusak emakumeen duintasuna, eskubideak eta askatasuna erasotzen ditu, eta iraindu egiten ditu beren ideiak nazionalsozialismoaz lotzean, emakumeek kontrako diskriminazioa normalizatzen duen giroa eratuz”. Hugo Novales Bilbao, guardian zen instrukzio epaitegiko epaileak, aldiz, atzera bota du eskakizuna, autobusak aireratzen dituen iritziak “adierazpen askatasunak babesten” dituela argudiatuz.
Hazte Oir elkarteak kanpaina transfoboa egin zuen 2017an, “Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez zaitzatela engaina. Gizon jaio ezkero, gizona zara. Emakume jaio ezkero, emakumea zara” esaldia ikusgarri zuen autobus batekin. Oraingoan, genero indarkeriaren legea, berdintasunerako legea eta LGBTI kolektiboaren bazterketaren kontrako araudia ditu jo puntu kanpainak.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.
2021ean Pablo Hasel rap musikariaren atxiloketaren aurka Bartzelonan egon zen manifestazioetako batean parte hartu zuen neskak eta begia galdu zuen mossoek jaurtitako foam bala baten ondorioz. Epailearen ustez, neskak “ondorioak bereganatu beharko lituzke”, istiluak... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]
Espainiako Gobernu osaketari begira Kataluniako independentisten amnistia negoziatzen ari dira, eta horren aurka egiteko, Societat Civil Catalana-k deituta, milaka lagun protestara irten dira Bartzelonan igandean. Antolatzaileen esanetan, 300.000 pertsona batu dira;... [+]
Irailaren 20tik 22ra nazioarteko 10.000 zuzendari baino gehiago elkartuko dira Bartzelonako hiriburuan. Sindikatuek salatu dute Bartzelona "etxegabetzeen, gentrifikazioaren eta espekulazioaren epizentro" bihurtu dela.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Joan den maiatzaren 28an egin ziren azken udal hauteskundeek, beste behin, emaitza oso estua utzi zuten Bartzelonan. 2015ean Ada Colau sartu zen arte, alkate izan zen Xavier Trias convergent-ak, 76 urterekin, inkestak gezurtatu zituen eta ia 150.000 boto eta 11 zinegotzirekin... [+]
My Heart Your Mouth (MHYM) Bartzelonako hardcore-emo-punk kolektibo autogestionatua da. Zuk-Zeuk-Egin (DIY) filosofia dute oinarrian, eta urte osoan zehar antolatzen dituzte kontzertuak, grabaketak egiten dituzte, birak ere bai... eta beraien jaialdi garrantzitsuena Emostiu... [+]
My Heart Your Mouth (MHYM) kolektibo autogestionatuak Bartzelonako Casal de Joves Can Ricart espazioan antolatutako Emostiu jaialdian emozioz betetako bi egun bizi izan dira. Aurtengo edizioan, hamalau hardcore-emo-punk talderen kontzertuak gozatu dira, etxeak duen barneko... [+]
Europa esklabotzarekin aberastu zela ez da sekretua. Hainbat mendez milioika pertsona garraiatu zituzten Afrikatik Amerikara, eta esplotazio horri esker ekoiztutako kakaoa, azukrea eta kotoia izan ziren Liverpool, Bartzelona edo Bordele bezalako hirien garapen ekonomikoaren... [+]
Bada Nafarroan emakume zinemagile gazte eta euskaldun talde bizkor bat film dokumental oso berritzaileak egiten ari dena. Horietako bat da Ione Atenea. Bartzelonako etxe batean bizi izan ziren García anaia-arrebek utzitako ikus-entzunezko material eskerga oinarri hartuta,... [+]
Administrazioak erabiltzen dituen algoritmoen erregistro publiko bat sortzearen inguruan hitz egin dute nazioarteko lau adituk Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek proposatuta. Artikulu sorta batean haiek esandakoak laburbiltzen ari gara eta egunero bat... [+]