PODCAST #59 | Burutu entsegu nuklearrak nekez gordeko ditu iraganeko ahanzturan Frantziak

  • Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Horren eraginez, lurralde hauetako kasik guztiak irradiatuak izan ziren. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaleratu berri dituzte Mururoa Files ikerketa lan mamitsuak zein ACRO elkarteak eta ikerketa hauen inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Jenofa Berhokoirigoinek.


2021eko apirilaren 16an - 08:10

Entzun saioa osorik:

 
Ikusi programaren teaserra:

Irakurri jenofa Berhokoirigoinen erreportajea lotura honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podcast
2024-06-19 | Estitxu Eizagirre
Nola biziberritu herriko azoka? Bergarako esperientzia

Bergaran Elikadura Mahaia martxan dute eta bertatik hainbat ekintza ari dira aurrera eramaten herriko azoka indartzeko eta baserritarren erreleboa lantzeko. Elikadura Mahaiko kide dira Jon Ruiz de Egino baratzezaina, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude