Espainiako Senatuan azalpenak eman ditu ostegun goizean Espainiako Barne Ministroak. Urriaren 1ean indar polizialek izandako jarrera defendatu du, “legitimoa, profesionala eta neurrikoa” izan zela argudiatuta.
PSOEk eta EH Bilduk Espainiako Senatuan egin zuten eskariari erantzunez, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne Ministroak Koperniko operazioaz azalpenak eman ditu. Ia lau hilabete iraun ditu operazioak, nahiz eta urriaren 1a izan zen puntu gorena. Zoidoren esanetan 87 milioi euroko kostua izan du Espainiako milaka polizia Kataluniara ia lau hilabetez bidaltzeak.
Orain arte Katalunian izan diren polizien kopuru zehatza ez du aditzera eman Espainiako Gobernuak. Espekulazio ugari egin dira zifra horien inguruan, eta batzuk 10.000raino igo dute kopurua. Ministroaren arabera, 6.000 bat poliziak hartu dute parte, “tentsio handieneko momentuetan”, baina gainontzeko egunetan 4.500 bat izan dira.
Sutsuki defendatu du erreferendumaren egunean indar armatuek izan zuten jarrera. Bere esanetan, “demokraziak bere historiako momenturik gogorrenetako bizi izan du” eta horren aurrean “auzitegien aginduak bete dituzte soilik poliziek”. Gainera, indarkeria modu “legitimo, profesional eta neurrikoan” erabili izana txalotu du Zoidok.
Gogorarazi du, zenbait polizia ere zauritu zituztela urriaren 1ean, nahiz eta ez duen zifra zehatzik eman. “Errealitatea manipulatzeko” saiakera gisa definitu du urriaren 1aren trataera komunikatiboa eta "irudi faltsuak zabaldu” zirela ere gaineratu du.
1.000 zauritutik gora eragin zituzten Espainiako Indar Polizialek erreferendumaren egunean -horietatik 257k jada salaketa jarri dute-. Hori dio behintzat Kataluniako Osasun Zerbitzuek zabaldu zuten txostenak. Zoidok ordea indar polizialen jarrera proportzionala defendatu du.
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.
Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.
2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]
Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.
Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]
Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]
“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.
"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.
Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.
Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.