Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik gabe defendatu beharko duela.
AEBak aspaldi ari ziren bultzatzen norabide horretan eta Europar Batasunari iragarria zioten gastu militarra BPGaren %5eraino ere igo beharko zuela. Polonia da gaur egun kopuru horietara hurbiltzen den estatu bakarra, estatu multzo txiki bat %2 eta %3 artean daude eta gainerako gehienak %2tik behera. 2021 eta 2024 artean EBren estatuen gastu militarrak %30 egin zuen gora, eta 2024an 326.000 milioi euro gastatu zuen, EBren BPGren %1,9, EBko Europar Kontseiluko datuen arabera.
Dena den, ez dago guztiz argi nola egingo den 800.000 euroko gastu hori, EBk ez baitu armada bateraturik eta inbertsio horiek 27 estatuek banaka egin beharko baitituzte. Orain iragarri diren 800.000 milioi euroen finantzazioa bi zatitan banatuko da: batetik, 150.000 milioi euro mailegu plan batez bideratuko da, beraz diru hori gero itzuli egin beharko da; eta bestetik, 650.000 milioi estatuek jarriko lituzkete zuzenean, EBk aurrekontu militarrerako gastua-araua malgututa.
Oraingoz ez da finkatu estatu bakoitzak nola egin behar duen bide hori. Espainiak, esaterako, iragarri du iazko %1,24tik %2ra igaroko dela 2029rako. Baina 800.000 euro horiek hasiera besterik ez lirateke, %2tik %5era igotzeko, EBk urtero 526.000 euro bideratu beharko bailituzke gastu militarrera.
Eta dirutza hori non gastatuko litzateke? Aditu askok jakinarazi duenez, diru hori nagusiki AEBei egindako arma erosketetara bideratuko litzateke. Stockholmeko Bakearen Ikerketen Nazioarteko Institutuaren arabera, 2019 eta 2023an Europako estatuen arma inportazioen %55 AEBetatik etorri zen. Eta kopurua azkar hazten ari dela ikusten da, 2014 eta 2018 artean %35a baitzen.
Armetan “gastatu, gastatu eta gastatu”
Bakea nahi baduzu, prestatu gerra. Latineko esamolde zaharrak inoiz baino zentzu gehiago du EBrentzat. The Guardian-ek dioenez, Danimarkako lehen ministro Mette Frederiksenek bileraren doinua jarri du: “Gastatu, gastatu eta gastatu, defentsan eta disuasioan”. Poloniako lehen ministro Donald Tusk izan da agian arma lasterketa sutsuen defendatu duena. Bere esanetan, Errusiak abiarazi zuen arma lasterketa, baina EBk irabaziko du, “hori da egoera gehiago ez okertzeko modu bakarra”.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakaria ere ez da atzean geratu, bereziki Moskuren arriskua haizatzean. Horrela, Vladimir Putin Errusiako lehendakaria “historia berridatzi nahi duen inperialistatzat” jo du, eta Mosku “Europarentzat mehatxua dela” azpimarratu du: “Errusiaren erasoak ez du mugarik ezagutzen”. Putinek Napoleon berritzat jo du Macron aste honetan.
NATOk beti erabili du Errusiaren mamua azken 30 urteetan ekialdera egin duen zabalkundean, baina azken urteetako doinuak nabarmen gora egin du. NATOko idazkari berri Mark Ruttek ere bere alea jarri zuen urtarrilaren 12an egindako adierazpen hauekin: “Estatuek gastu militarrera %2 hori baino askoz gehiago bideratzen ez badute, Europako herritarrek errusiera ikasi beharko dute edo Zeelanda berrira joan beharko dute bizitzera”.
Errusiako Tass agentziak jaso duenez, aldiz, Kremlineko bozeramaile Dmitri Pescoven esanetan, Europako herrialdeek ez dute arrakastarik izango Errusiaren aurkako arma lasterketa horretan, “besterik gabe Errusiak ez duelako horretan parte hartzeko inongo asmorik, gure arazoetan zentratuko gara eta gure interesak segurtatuko ditugu”.
Ukraina lagunduko du EBk, baina gerran edo berreraikuntzan?
Gailurrean erabakitakoaren arabera, Ukrainak militarki laguntzen jarraituko du EBk. Hungariako lehen ministro Victor Orbanek ez zuen erabakia blokeatu, baina harekiko desadostasuna adierazi zuen. Besteak beste, zalantzan jarri du EBk laguntza militarra emateko duen gaitasuna.
Datorren astean, halaber, AEBek eta Ukrainak elkarrizketak hasiko dituzte Saudi Arabian, bake prozesuaren oinarriak jartzeko. Testuinguru horretan, AEBek joan den astean Ukrainara egindako arma bidalketa geldiarazi zuten, Volodimir Zelenskik bakerako borondatea adierazi arte. Honek borondate hori argi adierazi ondoren berrekin diote arma hornitzeari AEBek, baina Ukrainako armadarentzat giltzarri den inteligentzia informazioa moztu dute, Ukraina presionatze aldera.
Bake negoziazio testuinguru horretan, ez dago garbi EBren laguntza gerrarako edo gerra ondorengo egoera baterako izango den. AEBek esana dute bakearen bermea EBk jarri beharko duela, eta EBko herrialde batzuek, Frantziak eta Erresuma Batuak adibidez, adierazi dute Ukrainara soldaduak bidaltzeko prest direla, beti ere bake negoziazioen testuinguru horretan. Errusiak adierazi duenez, aldiz, ez ditu soldadu horiek onartuko Ukrainan.
AEBen esanetan, bake akordio baten ondoren EBren laguntza Ukrainaren berreraikuntzara bideratu beharko da. Pete Hsgseth Defentsa Ministroak argi utzi zuen otsailaren 12an The New York Times-i egindako adierazpenetan: “Ukrainara bideratuko den laguntzaren zatirik handiena, izan zibila edo militarra, Europaren kontu izango da”.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]
Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]
Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.
Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]