Manifestazio honen jatorrian diren 32 eragileek larunbateko hitzordua "hasiera gisa" kokatu dute, espekulazioaren kontra eta etxebizitza eskubidearen alde lanean eta borrokan segitzeko gogoa plazaratuz. "Denei irekia" izanen den lan esparru bat abiatuko dute manifestazio biharamun honetan.
Duela zazpi hilabete plazaratu zuen manifestazio baten xedea EH Bai koalizioak, Euskal Hirigune Elkargoak Bizitegien Tokiko Programa eztabaidagai zuen egunean. Orduz geroztik eragile andana antolaketari lotu eta azaroaren 20 honetan bildu dituzte mobilizazio honen lehen fruituak. 8.000 lagun batu ziren larunbatean Baionan, “Vivre et se loger au pays [Herrian bizi eta aterpetu], espekulazioari ez!” lelopean.
Pozik agertu dira antolatzaileak, eta argi utzi dute hau "hasiera baizik ez dela" eta "denei irekia" izanen den lan esparru bat abiatuko dutela. "Lan kolektibo hori, batasuna eta lankidetza besterik ez daude merkatu libreari eta haren ondorioei aurre egiteko", entzun zitekeen bukaerako hitzartzean. Hautetsiei bideratu zaie deia: "Botere publikoek askoz ere parte hartze handiagoa izan behar dute merkatuan, bereziki epe luzeko lur erreserbak eratuz eta nekazaritzako lurra bermatuz. Etxebizitza bat izateko eskubideak, bi etxebizitza izatea baino lehentasun handiagoa duelako, bigarren etxebizitzen kontra borrokatzen segitu behar dugu. Etxebizitza horiek bertan bizi nahi dutenei lapurtuak zaizkie".
Orotara 32 eragilek eta 2.000 herritarrek deiturik zuten mobilizaziora, aterpetzeko eskubidea bermatuko lukeen “etxebizitza politika ausarta” galdetuz lekuko hautetsiei. Hautetsien interpelazioa helburu zuen ekimen horretan parte hartu zuten hainbat hautetsik, tartean Jean-Rene Etxegarai elkargoko presidenteak. Ikusteke dago orain instituzioaren barnetik zer nolako aterabideak planteatuko dituzten.
Mobilizazio honen harira, "Hautetsien interpelazioa eta protesten biderketa dakarzki arazoaren larriagotzeak" erreportajea atera du ARGIAk, Ipar Euskal Herrian dagoen etxebizitza arazoa xeheki aurkeztuz.
Hemen duzue manifestazioko irudiez osaturiko bideoa:
?? Irudiz berriz bizi ezazue gaurko mobilizazio jendetsua! [EUS] Biztanleen mobilizazio zabal baten hasiera da baita etxebizitza eskubidearen aldeko frente zabal baten abiapuntua! ? Milesker handi bat bihotzetik Sabina Hourcade bideo egileari. **** ?? Retour en images sur cette journée de mobilisation haute en couleur ! [FR] Le 20 novembre marque le début d'une mobilisation large des habitant.es du Pays Basque nord et d'un front collectif pour revendiquer le droit de vivre et se loger au Pays ! Vidéo par la talentueuse Sabina Hourcade ?
Posted by Vivre et se loger au Pays • Espekulazioari ez on Sunday, November 21, 2021
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.
Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Iaz egin nuen topo lehen aldiz Ander Zangiturekin, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean antolatzen duten Hitzaren Eskolan. Isiltasunaren inguruan aritu ginen, batez ere, hausnarrean. Harrezkeroztik tentu handiagoz erreparatu die haren formei bere ogibidearen mundutik, arkitekturatik... [+]
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]