8 urteko haurren herenak smartphone propioa dauka

  • Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek duten pantaila kontsumo, ohitura eta praktikak aztertuta, "gure ustez, familiek ez dakite nerabeek zer egiten duten mundu digitalean", diote macsonrisas-eko hezitzaile digitalek. Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den ikasturtean egindako 1.500 saio baino gehiagoren ondorio kezkagarriak argitaratu dituzte.

Gurasoek, jabetu gabe, gehiegizko pantaila kontsumoa bultzatzen dute seme-alabengan, beraiek ere pantailak asko kontsumitzen dituztelako. Argazkia: Freepik

2023ko irailaren 13an - 08:04
Azken eguneraketa: 10:13
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Lehen Hezkuntzan, 3. mailatik aurrera  (8-9 urte inguruko haurrekin) egindako saioetan ikusi dutenez, oro har mundu digitala kontrolik gabe erabiltzen dute. 3. mailan ikasleen herenak smartphonea du eta 6. mailan (11-12 urte inguru) bi herenak.

Askori denbora kontrolatzen badiete ere, gehiegizko erabilera egiten dute "eta benetako menpekotasun arazoak dituzten haurrak aurkitu ditugu". Lehen Hezkuntzako ikasleen erdiak dio astegunez bi ordu baino gehiago pasatzen dituela pantailekin eskola orduetatik kanpo, eta %10ak dio astean bost ordutik gora egiten dituela. Asteburuetan, haurren bi herenek bi ordu baino gehiago igarotzen dituzte pantaila aurrean, %20ak bost ordutik gora, eta %10ak zortzi ordu baino gehiago.

Gehien erabiltzen dituzten sare sozialak TikTok, WhatsApp eta Youtube dira, eta Instagramen 5.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten Lehen Hezkuntzako hainbat haur ikusi dituzte.

Sarri, nagusientzako bideo-jokoetan jolasten dute, horietako asko 18 urtetik gorakoentzat (GTA, Call of Duty). Eduki bortitzez gain, bideo-joko askok jada kasinoen elementuak txertatu dituzte haien dinamiketan, ohartarazten du txostenak.

Mundu digitalean, hizkuntza eta jarrera toxikoak normalizatzen ari direla nabarmendu dute, WhatsApp taldeak adibidez “oso kaotikoak” direla: irainak, mehatxuak, hizkera lotsagabea, jazarpen digitala, informazio pribatua partekatzea, ikaskideen irudiekin egindako stickerrak, memeak, besteen irudiaren erabilera… Europan WhatsApp erabiltzeko baldintzetan ezarritako adina 16 urte dela gogoratu dute txostenaren egileek.

Instagramen 5.000 jarraitzaile baino gehiago dituzten Lehen Hezkuntzako hainbat haur ikusi dituzte

12 urtetik aurrera, esponentzialki handitzen da denbora

Lehen Hezkuntzatik Bigarrenera salto egin eta pantailak erabiltzen emandako denbora esponentzialki handitzen da, "eta ez dugu ulertzen zergatik ematen den aldaketa hori", diote hezitzaile digitalek. DBHn, gazteen bi herenek astegunez egunean bi ordu baino gehiago pasatzen dituzte eta ia heren batek egunean bost ordu baino gehiago. Asteburuan, %80k egunean bi ordu baino gehiago pasatzen ditu, ia erdiak egunean bost ordu baino gehiago, eta %18ak egunean zortzi ordu baino gehiago.

Ikasleei galdetuz gero, baina, ez dute uste pantailak gehiegi erabiltzen dituztenik, gurasoek haiek adina erabiltzen dituztelako.

Sare sozialetan, TikTok, Instagram eta Youtube erabiltzen dituzte batik bat, eta "nerabe askok ezagutzaren, kontrolaren eta boterearen sentsazio faltsua dute", baina antibirusa oso gutxik erabiltzen dute, oinarrizko ekintzak egiten ez dakite, eta oso ohikoa da sarean ezezagunekin hitz egitea eta informazio pribatua ematea.

Nerabeen pornografia kontsumoa urtetik urtera gora egiten ari dela ohartarazi dute, eta gero eta nerabe gehiagok egiten dituztela online apustuak eta inbertsioak kriptotxanponetan, ordainpeko plataformako edukiak doan ikusteko.

Ikastetxe guztietan, meme eta sticker ugari daude gelako ikaskideen eta irakasleen irudiekin. Kasu batzuetan, ikasleek irakasleak grabatzen dituzte

"Beste pertsona batzuen irudiak eta informazio pertsonala partekatzea ohikoa da. Ikastetxe guztietan, meme eta sticker ugari daude gelako ikaskideen eta irakasleen irudiekin. Kasu batzuetan, ikasleek irakasleak grabatzen dituzte ikasgelan edo korridoreetan, eta grabaketak Instagramera igotzen dituzte. Indarkeria asko ikusten eta partekatzen dute, batez ere benetako borrokak. Ohikoa da haien artean borroka bilatzea, grabatzea eta zabaltzea".

Zenbat pantaila ditugu etxean?

Etxean zenbat pantaila dituzten galdetu diete haur eta gazteei: gehienek sei pantaila baino gehiago dituzte, askok hamar baino gehiago. "Azterlan askok erakusten dute lotura zuzena dagoela etxeetan pantaila asko izatearen eta pantailen erabilera denbora gehitzearen artean".

Eta familiek zer diote?

Etxe askotan, seme-alabek erabiltzen dituzten jolasen dinamikak, edukiak eta arriskuak ez dituzte ezagutzen, eta kritika egiten diete hezitzaile digitalek: gurasoek, jabetu gabe, gehiegizko pantaila kontsumoa bultzatzen dute seme-alabengan, beraiek ere pantailak asko kontsumitzen dituztelako eta ez dizkietelako txikitatik mugak eta arauak jarri mundu digitalean. Eredu diren heinean, "ezinezkoa da pantailen erabilera egoki eta kontzientean heztea, helduek ez badiote beren buruari aplikatzen".

Ikasleei galdetuz gero, ez dute uste pantailak gehiegi erabiltzen dituztenik, gurasoek haiek adina erabiltzen dituztelako

Adibide positiboak

Azkenik, hainbat ikastetxe eta guraso elkartek aurrera ateratako ekimenak txalotu ditu macsonrisas-ek, haurrei lehenengo smartphonea emateko adina atzeratzea elkarrekin adosten ari direlako han-hemenka. Azken finean, mugikorrik ez izatearen presio sozialari errazago egiten zaio aurre, denen artean hala adosten badute.

Gaiari lotuta: 13 urtera arte mugikorrik ez: Irlandako hiri bateko ikastetxe eta guraso elkarte guztiek hartu duten erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mugikorrak
Teknologia
Mugikorrak hezkuntzan

Guraso elkartean mugikorren inguruan bigarren hezkuntzarako protokoloa lantzen dabiltzala eta, protokoloaz galdetu dit Bilboko guraso batek.

Jaurlaritzaren webgunean irakurri dudanez, EAEn, 2024ko urtarrilean ikastetxeetan mugikorren erregulazioaren inguruan adierazi zena... [+]


Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak debekatu izanaz hainbat gogoeta

16 urtez azpikoek laster ezingo dute sare sozialik erabili Australian, eta antzeko neurriak ezarri nahi dituzte Espainiako eta Frantziako gobernuek ere. Neurriaren eraginkortasunaz, sare sozialetako eduki eta dinamikez, pribatutasunaz eta plataforma handiek honetan guztian duten... [+]


DBHra pasatzean mugikorrik ez duten gazteak gero eta gehiago dira, familiek hala adostuta

Datuek erakusten dute joera apurtzea lortzen ari direla etxe (eskola) ugaritan. 11-12 urterekin ia gazte guztiek mugikorra izatetik igaro gara adin horretan smartphonerik ez duten ikasleak gehiengoa izatera hainbat ikastetxetan, guraso taldeen ekimenari esker: Zarauzko ikastolan... [+]


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko eskatu diote guraso taldeek Jaurlaritzari

Ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izan daitezen araudia sortzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari hainbat guraso taldek, gutun bidez eta sinadura bilketa abiatuta. Gaur gaurkoz, eskola bakoitzaren bizkar dago erabakia: mugikorra onartu ala ez eta zein baldintzatan... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Gurasoek nola eta zenbat erabiltzen dituzten pantailak zuzenean dago lotuta seme-alabek pantailekiko duten harremanarekin

Nerabe batek mugikor, tablet eta pantailei ematen dien erabileran eragin handienetakoa gurasoak direla frogatu du ikerketa batek. Alegia, nahiz eta adin horretan gurasoenganako distantzia bilatu ohi den, pantailekiko garatuko duen harremanean gurasoak oraindik ere eredu direla... [+]


Ikasgeletan mugikorra erabiltzeari buruzko eztabaida prozesua iragarri du Jaurlaritzak

Eskolan adimen artifiziala erabiltzera animatu ditu irakasleak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, eraldaketa digitalaren beldur ez izateko esan die. Ikasgelan mugikorra erabiltzeari buruzko gogoeta prozesu bat ere iragarri du: “Ez dago erabilera horrek duen... [+]


Zergatik ez gara arreta mantentzeko gai?

Langileen %80ak ez du ordubete irauten arreta galdu gabe eta %20 inguru hamar minuturo distraitzen da. Kontzentratzeko gaitasun falta ez da soilik mugikorren eta estimulu teknologiko andanaren errua, elikadurak, kutsadurak eta oinarrian gure bizi estiloak ere zerikusi handia... [+]


Oporretan mugikorretik deskonektatu, seme-alabek eskertuko dizute

Haur eta gazteek duten pantaila kontsumoarekiko kezka nagusi den garaiotan, fokua helduongan jarri eta familia guztiarentzako gomendio baliagarriak bidali dituzte Zurriola ikastolatik, pantailek ez ditzaten udako oporrak baldintzatu.


Hiru gizonek taldean bortxatu dutela salatu du Kanboko emakume batek

Emakumeak salatu du sexu erasoa egin ziotela Capbretonen (Landetan), larunbat gauean. Erasotzaileek Coco.gg harremanetarako aplikazioa baliatuta antolatu zuten erasoa, France Bleu irratiak iragarri duenez. Asteartean elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko 19:00etan,... [+]


Mugikorrik gabeko nerabezaroaren alde 3.000 familia konprometitu dira jada Nafarroan

Telefono mugikorra edukitzeko adina atzeratze aldera, indarrak batu eta dagoeneko 3.000 familiaren babesa duen elkartea sortu dute Nafarroan: Mugikorrik Gabeko Nerabezaroa. 50 establezimenduk aukera emango diete gazteei, behar dutenean bertako telefono finkotik deiak egiteko... [+]


Pantailarik gabeko aisialdiari ekin diote 1.553 ikaslek Ipar Euskal Herrian

Hamar egunez, aisialdi orduetan telebista, bideo-joko eta smartphoneak alboratuko dituzte gutxienez 1.553 ikaslek, Ipar Euskal Herrian. Helburua lortzeko, pantailarik gabeko alternatibak diseinatu dituzte aisialdirako, denok bat eginik deskonexio digitala errazagoa dela... [+]


Mugikorrek umeak errentagarri bihurtzen dituzte

 Oso garrantzitsua da adin txikikoei mugikorrak debekatzea, eta hauxe da horren alde borrokatzeko momentua.


Eguneraketa berriak daude