Azken bi egunetan 150 bat lagun bildu omen gara Leioan, ‘Kalitatezko Kazetaritzaren Etorkizuna’ jardunaldietan. 14 hizlari interesgarrik, hainbat ikuspegi eskaini eta ehunka galdera gehitu dizkiote jatorrizko galderari: zein da kazetaritzaren (hedabideen, kazetarien, euskarrien…) etorkizuna? Erantzun bat edo beste ere bai, baina jardunaldiek zerbait eman badute, gogoetarako gaia da hori. Hona mundua konponduko ez duten (eta iruzkinen bidez aberastu ditzakezuen) zortzi apunte.
1. #TRAOLLABURRAKMESEDEZ
140 karakteretan idazten ikasi dugula eta, batzuek laburtasuna muturreraino eraman nahi dute. Jardunaldien antolatzaileek #kalitatezkokazetaritza erabiltzea proposatu bazuten ere, lehenengo hitzaldia hasi orduko txiolariak matxinatu eta #kalikaz erabiltzeko hautua egin zuten. Azken hau izan da gailendu dena. Karaktereek urrea balio dute.
2. EKIDISTANTZIA EZ DA KAZETARITZA (DUINA)
Kalitate hitza definitzea ez da erraza, baina bada hizlari gehienek errepikatu duten zerbait: kazetariak egia bilatu behar du. Halere, errazagoa da kalitatezkoa ez dena definitzea: ekidistantzia, propaganda, informazio esanguratsua estaltzea… Ezin da eguna batak eta besteak esan duena bere horretan biltzen eman, ez behintzat horretan geratzeko asmoarekin. Mariano Ferreren arabera, hiru faltsutasun mota daude: gezurra, eufemismoa eta neo-hizkuntza. Horietatik ihes egin behar du kazetariak. “Etorkizuneko kazetaritzak informazio hutsa baino gehiago eskaini beharko du”. Filtro-lana, analisia, iritzia, ikerketa…
3. BULEGOKO KAZETARITZA
Inork ez du bigarren puntua zalantzan jartzen. Baina ba al ditu kazetariak horretarako baliabideak? Badu denbora? Sareak mundua etxera (edo bulegora) ekarri digula dirudi, eta hala da neurri batean. Baina, uste horrek, agendak, eta albisteak sarean zabaltzen lehenengoa izan nahiak ez ote du ikerketa edo analisirako gaitasuna kaltetzen?
4. DOAKOA?
Demagun baietz, egiara ahal beste hurbiltzeko denbora eta aukera duela kazetariak. Baina baliabide ekonomikoak? Lander Arbelaitzek dioen bezala “internetek eskaintzen dituen baliabide guztiak ekonomikoki jasangarria den moduan erabiltzea da erronka”. Zenbait hizlarik edukiak dohainik eskaintzeak kazetaritza debaluatu dutela adierazi dute, kalitatezko kazetaritza egin ahal izateko ordaindutakoa behar duela izan. Bigarren baieztapenarekin, neurri batean, (batik bat euskarri fisikoa, lehenago edo beranduago desagertu egingo bada,) ados nago. Baliabide teknikoak (sare sozialak, webguneak…) edonoren eskura daude, baina kazetariak jan ere egin behar du. Edukiak doakoak badira, kapitalaren babesa duten hedabide/kazetariek soilik biziraun ahal izango dute.
5. “EUSKALZALETASUNAREN KREDITU TXARTELA EZ DA AGORTEZINA”
Dena ez da txuri edo beltz; doakoa edo ordaindua. Aukera gehiago ere badaude, horrek edukien kalitatea eta biziraupena bermatuko duela esanez komunitateari babes ekonomikoa eskatzea, edota borondatezko ordainketa egiteko aukera ematea hala egin nahi duenari, esaterako. Egun oraindik (jatorriz paperekoak diren) euskal hedabide askoren sostengua papera dela esango nuke; harpidedunak , oro har. Baina hori bukatzen bada, nahikoa izango da hartzaileen borondatezko ekarpena? Martxelo Otamendik bota du bosgarren ohar honen izenburua den esaldia, eta aintzat hartzekoa da. Sarean, Berria irakurtzen duenak, Argia, Naiz, Topatu, Ateak Ireki, EiTB eta beste hainbat hedabideren edukiak ere kontsumitzen ditu ziur asko. Zenbat lagunduko ditu?
6. HEDABIDEAK vs KAZETARIAK
Oro har hizlariek hedabidearen garrantzia azpimarratu dute, kazetariarentzat ezinbesteko euskarria dela esanda. Hedabideak zein kazetariak edukiak zabaltzeko baliabide bertsuak ditu sarean, eta beraz, kontrakoa esan gabe, zalantzagarria iruditzen zait. Twitterren intereseko zaizkidan kazetari, aditu eta elkarte guztiak jarraitzen baditut, ez ahal du neurri batean horrek hedabidearen papera betetzen?
Euskal Herrian asko dira (gero eta gehiago) herri-mugimenduei ahotsa emateko asmoz sortu diren eta edukiak zabaltzeko sarea soilik erabiltzen duten hedabideak (Topatu, Piztu, Ateak Ireki…). Haien ahotsa eta ikuspegia faltan izan dut jardunaldiotan. Kalitatezko lana ari dira egiten, eta hedabide tradizionalak baino eraginkorrago izan dira zenbait egoerari aurre egiteko. Haiek ere lan horri eusteko oinarri ekonomiko bat beharko dute, ezta? Baieztapenekin ez naiz ausartzen, baina hona beldur pixka bat eragiten duen galdera: Tokiko herri-hedabideen sareak, hainbat gaietako adituen iritzi-blogekin batera, hedabide tradizionalak ordezka ditzake?
8. HELMUGA NON DAGOEN EZ DAKIZUNEAN, BIDEA DA BIZILEKUA
Galdera asko erantzun gabe geratu dira, eta egiaztatu dugunez, hemengo zalantza berberak dituzte beste herrialde eta nazioetan ere. Baina (berriz ere) Martxelo Otamendik bota duen esaldia azpimarragarria iruditu zait: “helmuga non dagoen ez dakizunean, bidea da bizilekua”. Inork ez daki ziurtasunez datozen urteetako bilakaera zein izango den, baina asmatzeko, ezinbestekoa da jarrera irekia izan, gauzak probatu eta etengabe moldaketak egiteko prest egotea. Hasierarekin asmatu izanak ez du ezer ziurtatzen, baina ezinbestekoa da aurrera egiteko. Zentzu horretan, gurean aitzindaria izan da Argia, eta ezbairik gabe, jarrera horrek merezitako fruituak eman dizkio.
Asko izango duzue nik botatakoen kontra esateko. Horretarako dituzue iruzkinak.
P.D.: Onartu behar dut ez dudala Maria Gz. Gorosarri, Irati Agirreazkuenaga eta Luistxo Fernandezek osatu duten mahai-ingurua jarraitzerik izan, beraz, bertan esandakoak ez ditut aintzat hartu.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.