Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak sustatutako neurria Greziako Parlamentuan, eta gehienezko lanaldiak areagotzeko mekanismoen artean, pertsona batek lanaldi osoko bi kontratu aldi berean izatea legezkotzat jo nahi du gobernuak; hau da, soldatapeko bi enplegu izatea, bi enplegatzailerekin, eta osotara hamahiru lan ordurainoko muga irrigarri batekin.
Enplegatzaileek, beraz, seigarren lanegun bat inposatu ahalko diete beharginei, larunbatean edo igandean ere lanera joan daitezen. "Ekoizpen-beharren" arabera, gainera, azken unean langileen ordutegiak eta egutegiak aldatu ahalko dituzte enpresek; nahikoa izango da 24 ordu lehenago langilea jakinaren gainean jartzearekin.
Horri lotuta, "guardia-langileentzako" kontratuak ere finkatu nahi dituzte erreformaren bidez. Guardian daudela iritzi den beharginen kasuan, ordutegi finkorik ez izatea legeztatu nahi dute, eta enplegatzaileari eman nahi diote, unean-unean, euren lan egutegia erabakitzeko gaitasuna. Kasu horietan ere, barregarria izango da derrigorrezko jakinarazpen-epea: 24 ordu lehenago jakinarazi ahalko zaizkie egutegiak eta ordutegiak beharginei.
Hori gutxi balitz, kaleratzeak erraztea ere jasotzen du lan erreformak: enplegatzaile baten aurreneko kontratua izan badu, langile bat justifikatutako arrazoirik gabe eta kalte-ordainik gabe kaleratzea legezko bihurtu nahi du gobernuak. Bestalde, grebalariek egindako protesta-blokeoak gogor zigortzea ahalbidetu nahi dute: 5.000 eurorainoko zigorrak aurreikusi dituzte erreforman.
Erantzun modura, kalera atera dira jada Grezian. Aurreko ostegunean bertan hasi ziren lan erreformaren kontrako protestak hiri nagusietan: Atenasen, Tesalonikan, Patrasen, Larisan, eta abar. Grebara jo zuten hainbat sektoretan; hala nola, garraioan, osasungintzan eta hezkuntzan.
Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Egunean hamahiru orduz lan egitea ere legeztatuko dute 'Georgiadis Legea' delakoaren bidez, kaleratzeak eta "eskariaren araberako enpleguak" errazteaz gain. Langileek ezingo diote uko egin asteko seigarren lanegunari.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.
Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700 asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]
Greziako Gobernuak ostegunean egingo du lege-proposamena Legebiltzarrean. Hamahiru orduko lanaldia legeztatzeaz gain, greba eskubidea ere urratu nahi du.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Inoiz erregistratu diren tenperatura altuenak ekarri ditu bero-boladak, eta horrekin batera baso suteen arriskua areagotu da.
Gehiengo osoa lortu du Demokrazia Berria alderdi kontserbadoreak. Eskuin muturrak gora egin du, Espartarrak buru dituela eta Syrizaren "begi bistako porrota" aitortu du Alexis Tsiprasek. Abstentzioa %47,18koa izan da.
Titanic itsasontzia ikustera joan ziren turistek itsasoan galduta jarraitzen dute. AEBek eta Kanadak sekulako operazioa jarri dute martxan haiek erreskatatzeko. Greziako uretan, ordea, gutxienez 80 errefuxiatu topatu dituzte hilda, eta gutxienez 500ek jarraitzen dute desagertuta.