Auschwitz-Birkenau (Polonia), 1945eko urtarrilaren 27a. Armada Gorria kontzentrazio esparrura iritsi zen. Inguruan soldadu alemaniarrik ez zebilela egiaztatu ondoren, usteltzen ari ziren 600 bat gorpu topatu zituzten. Eta arantzadun alanbrearen atzean bizirik zeuden preso batzuk ere ikusi zituzten.
Alemaniarrak, ibiltzeko gai ziren presoekin batera, alde eginak ziren, gerora Heriotzaren Martxa esango zitzaiona abiatuta. 7.000 preso inguru utzi zituzten esparruan.
Sobietar soldaduekin batera, Alexander Vorontsov argazkilaria ere esparruan zen egun hartan. Hark kameran jasotakoa barruan grabatuta geratuko zitzaien sobietar soldaduei. Ivan Martynushkin-ek 21 urte zituen bere unitatea Auschwitzera iritsi zenean. Gerrak aurrez bere herrian egindako triskantzen lekuko izanagatik, esparruan topatutakoa ez zuten espero. Badakigu ordurako aliatuek bazekitela esparruetan zer gertatzen zen. “Goi kargu militarrek agian izango zuten esparruaren berri”, esan zuen Martynushkinek gerora, “baina guk ezertxo ere ez genekien. Gogorra zen haiei begiratzea. Aurpegiak ditut gogoan, eta oinaze izugarria adierazten zuten begiak”.
Besteak beste, hesiaz bestaldeko hamahiru haurren aurpegiak, begiak eta oinazea jaso zituen Vorontsoz argazkilariak argazki batean. Argazkiaren erdialdean 10 urteko neskato ilehori bat agertzen da. Marta Weiss judu eslovakiarra da eta ezkerrean Eva ahizpa dauka. Weisstarren itxura “ariarrari” esker, eta dokumentazio faltsua lagun, familia ez zuten 1944ko azarora arte atzeman eta Auschwitzera bidali.
Marta Josef Mengeleren eskutan utzi zuten orduan. Injekzioak sartzen zizkioten: “Batzuek guztiz zorabiatuta uzten ninduten eta beste batzuek, minez iraulkatzen”. Mengelek, besteak beste, judutarren begi ilunak argitzeko esperimentuak egin zituen. Martaren hitzetan, “zorte onekoak berehala hiltzen ziren, baina gainerakoak agonia luzea izaten zuten, itsututa eta minak janda. Eskerrak begi berdeak ditudan”.
Sobietarrak iritsi zirenean, Martak 17 kilo besterik ez zuen pisatzen. Eta Eva ahizparen egoera are larriagoa zen: tuberkulosiak, tifusak eta disenteriak jota zegoen. Eta ziurrenik horrek salbatu zituen biak, Martak ahizparekin geratzea erabaki zuelako, heriotza-tasa askoz handiagoa izan zelako Heriotzaren Martxan abiarazi zituzten 58.000 presoen artean, esparruan geratu zirenen artean baino.
“Urtarrilaren 27a bigarren urtebetetzat daukat. Egun hartan, soldaduak sumatu genituen urrutira, gero eta hurbilago. Haien uniformeetan izar gorriak ikusi nituenean konturatu nintzen amesgaiztoa amaitu zela, aske nintzela”.
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]
"88 urteko isiltasuna nahikoa da; gure herritarrek behingoz aitortza ekitaldi bat merezi dute"
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.
Egun hartan Espainiako Poliziak bost langile hil zituen eta dozenaka zauritu. Orain, identifikatu gabeko beste zazpi zauritu aurkitu dituela iragarri du Martxoak 3 elkarteak. Oraindik, alabaina, ez dute lortu zauritutako beste 20 pertsona identifikatzea.
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]