60 orduan euskarazko gutxieneko ulermen maila eskuratzeko metodologia sortu du Pello Jauregik

  • Uler-saioak metodologia garatu du Pello Jauregik, eta euskara ulertzen ez dutenak gutxieneko ulermen mailara iristeko estrategiak bildu ditu bertan. Soziolingusitika Klusterrak argitaratu duen lan osoa hemen dago eskuragarri, eta lizentzia librean partekatzeko baimena du.


2020ko uztailaren 15ean - 08:27
Argazkia: Txintxarri.eus. Argazkia: Txintxarri.eus.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Uler-saioak metodologiaren helburua da norbanakoek ahalik eta eperik laburrenean euskara ulertzeko gaitasuna eskuratzea, "eta hala, kalean eta ingurune naturaletan euskarazko harremanetan (ele biko elkarrizketen formatuan bederen) murgiltzeko aukera izatea".

Uler-saioak metodologiak 60 orduko prozesu bat diseinatzen du, denbora tarte horretan norbanakoek A1 mailako ulermena eskura dezaten. Egunez eguneko programazioa azaltzen du liburuak, eta hari atxikita jarduera pedagogikoa laguntzeko hainbat aholku metodologiko. Beraz, metodologia gela barruan irakasle batekin egiteko prestatuta dago eta irakasle edo "trebatzaile" horrek, euskarazko "input" ulergarri ugari emango dizkie ikasleei: "Trebatzaileak, euskara erraza eta sinplea erabiliz, komunikazio-jarduerak bideratzen ditu, eta etengabe egiaztatzen du jasotzaileek ulertutakoa. Ez du metodologiak zuzenean garatzen euskaraz hitz egiteko gaitasuna. Ez die norbanakoei euskaraz egiteko eskatzen. Ulermena da foku bakarra, eta ondorioz norbanakoei dagokie etengabe egiaztatzea trebatzaileari ulertu diotena".

Metodologia erakunde hauetan jarri dute proban

2016tik metodologia hau probatzeko hainbat esperientzia eraman dituzte aurrera, liburuak berak azaltzen duenez: 2016. urtean Gipuzkoako Aldundiko Ogasunean, eta 2017an Gipuzkoako Aldundiko Ogasunean, Fagor Arrasate Donostiako lantegian eta Eibarko Armeria Eskolan.

Aldahitz proiektuaren baitako metodologia da Uler-saioak

Soziolinguistika Klusterrak argitaratu du Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle den Pello Jauregik garatutako metodologia, eta 2010etik lantzen ari diren Aldahitz proiektuaren barne dago. Proiektu honek hizkuntza-ohiturak aldatzeko metodologiak garatzen ditu eta Pello Jauregi bera da proiektuaren zuzendaria. Uler-saioak metodologiaren aurretik beste bi osatu dituzte Aldahitz proiektuaren baitan: Eusle eta Ulerrizketa.

Aldahitz proiektuan bazkide-partaide dira Euskal Herriko Unibertsitatea, Artez Euskara Zerbitzua, Ahize-AEK aholkularitza, Elhuyar aholkularitza eta Emun aholkularitza. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia babesle eta partaide dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Euskara doan ikastea
Pausoak pauso, oraindik hankamotz

Aldarrikapen historikoa da euskara doan ikasteko eskubidea. Gaur egun, gori-gori dago gaia. Bi urrats esanguratsu eman berri ditu HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak C1 maila gainditu nahi duten gazteentzat eta A1 mailakoentzat. Hala, diru kopuru... [+]


2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: “Batasunaren Korrika izan da”

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Euskara ikasleekin kanpaina
Familia handituz

85 gehiago gara. 85 izen-abizen. 85 etxe. 85 dira hemendik aurrera euskara ofiziala ez den eremuetan euskara ikasten ari diren lagunengana doan bidaliko ditugun aldizkariak. Ipar Euskal Herriko, Nafarroa erdiko eta Trebiñuko 85 pertsonak baliatu dute aukera –[+]


Larrungo uhinak

Gau eskolatik plazara, plazatik oihan-zolara, oihan-zolatik mazeletara, mazeletatik mendi-kaskora, mendi-kaskotik uhinetara… euskara zabaltzen ari gara”. Azkaingo AEK-ko ikasleen bloga. Hori da ARGIAn sortu zaharra ez den blog berriaren aurkezpena. Azkaingo gau... [+]


2022-09-02 | ARGIA
AEK-k matrikulazio kanpaina abiatu du, herritarren gogoa ardatz

"Milaka lagunek erakusten duten gogoari segika, EUSKARA hitza nabarmendu dugu kanpainaren euskarri grafikoetan, euskara erdigunean jarri, guztion eskura, ahalik eta herritar gehien euskaltegietarako bidean jartzeko", azaldu dute AEK-ko kideek, matrikulazio kanpainaren... [+]


2022-05-25 | Leire Artola Arin
#badon proiektuak eskuratu du AEK-Korrika kultur sorkuntzarako beka

Euskal kulturaren transmisioa izango du ardatz, eta 23. Korrika kulturalean aurkeztuko dute diziplina eta artista ugari uztartuko dituen proiektua. Halere, emaitzan baino, bidean jarri dute fokua: hausnarketa artistiko kolektiborako sormen laborategi gisa aurkeztu dute #badon.


Eguneraketa berriak daude