6 hilabete dira Guantanamon gose greba hasi zenetik

  • Otsailean hasi zen gose greba AEBek Kuban daukaten atxilotze-eremuan, eta presoen bi herenek parte hartu izan dute. Guztira 166 preso daude Guantanamon eta oraindik horietatik 60k gose greban jarraitzen dute.


2013ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Presoek jasaten dituzten bortizkerien salaketek hedabideetara iristen jarraitzen dute. Argazkia: cronicanegra

Camp Delta presondegiko zaindariek presoei hainbat liburu eskutitz eta objektu pertsonal kendu ostean hasi ziren baraualdi eta protestak. Lehen presoak ahultzen hasi zirenean ofizial estatubatuarrek, indarrez elikatzeko agindua eman zuten.  Praktika hori NBEko Giza Eskubideen Komisioak tortura bezala hartzen du eta Medikuen Nazioarteko elkarteak debekatu egin zuen. Gose greban guztira 40 atxilotuk jasan dute praktika hori RTn irakur daitekeenez.  NBEko tortura arloko ordezkari den Juan Mendezek salatu du, oraindik ez dela egin ikerketa sakonik Guantanamon gertatzen diren giza eskubideen urraketen inguruan. Estatu Batuetako gobernuak hori lortzeko edozein saiakera oztopatzen jarraitzen duela ere esan du.

Presoek jasaten dituzten bortizkerien salaketek hedabideetara iristen jarraitzen dute. Azkena, Shaker Aamer ingelesaren kasua. Zenbait medioren arabera bertako ofizialek etengabe eraso dute baita sexualki ere.

John Kelly Guantanamo ikuskatzeaz arduratzen den jeneralak adierazi du gose greba hauen atzean presoen inpotentzia eta frustrazioa besterik ez dagoela.

Nazioarteko iritzia berriz Obamari begira dago, are gehiago, gose grebaren erantzun bezala presoek jazarpen eta umilazio gehiago pairatu dituztela jakin denean. Kartzela ixtearen aldeko eragile eta mugimenduek protestak ugaritu dituzte AEBetan. Ordea, Obamak boterea hartu zuenetik Kongresuak nabarmen zaildu dio kartzelarekiko edozein erabaki hartzeko aukera.

Baina ez da erreza izango, Errepublikarrek Guantanamon dauden presoak segurtasun nazionalerako arazoa direla argudiatuz presondegiaren mantentzea defendatzen dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guantanamo
Guantanamoko bi preso askatuko dituzte, 17 urtez epaiketarik gabe eduki ostean

Guztira, 40 preso daude oraindik Guantanamoko kartzela militarrean. Espetxe honetan eduki izan dituzten preso askok gerora salatu dute torturatu egin zituztela.


Guantanamoko atxiloketa gunea ez dute itxiko, eraberritzeko proiektua lantzen ari dira

AEBek Kuban daukaten Guantanamoko espetxea berreraiki egingo dute. 2019. urteko Pentagonoaren aurrekontuetan 68,96 milioi dolar aurreikusi dituzte. Kopuru hau herrialde hartako Kongresuak baieztatu behar duen arren, agerian geratzen da tortura zentro polemikoa ixtetik urrun... [+]


Obamak uko egin dio Leonard Peltier preso politiko amerindiarraren zigorra barkatzeari

Duela egun gutxi arte AEBetako presidente izan den Barack Obamak Leonard Peltier aktibista indigenari zigorra barkatzeko aukera ez du baliatu, Democracy Now!-k jaso duenez. Peltier biziarteko bi espetxe zigorretara kondenatu zuten ustez 1975ean Hego Dakotako Pine Ride indiar... [+]


CIAren tortura programa: soka uste baino luzeagoa da

AEBetako Senatuaren Inteligentzia Batzordeak 100 orri baino gehiago dituen txosten bat zabaldu du, CIAk azken zazpi urteotan egindako torturen berri emanez. Bushen tortura programari buruzko informazio asko ageri da bertan, orain arte ezezaguna zena.


Torturarekin bukatzeko eskatu diote hamabi Bakearen Nobel saridunek Obamari

CIAren galdeketetan torturekin bukatzeko eskatzen duen dokumentu bat sinatu dute hamabi Bakearen Nobel saridunek.


Guantanamo itxi eta Afganistandik tropak ateratzeko urtea, Obamaren arabera

Barack Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez 2014ak izan beharko luke Guantanamo itxi eta Afganistandik militarrak ateratzeko urtea. “Etengabeko guda egoeratik aldendu beharko lirateke AEBak”, azaldu du presidenteak.


Guantanamok bost urte daramatza
noiz itxiko zain

Bost urte dira Barack Obamak Guantanamoko atxiloketa gunea ixteko eskatu zuela, baina irekita jarraitzen du. 2009ko urtarrilean sinatu zuen AEBetako presidenteak Guantanamoren itxiera agindua eta urtebeteko epean gauzatua egon behar zuen.


2013-07-09 | ARGIA
“Nire bizitza Guantanamon”

Guantanamora 2002an preso eraman zuten Moath al-Alwi Yemengo herritarra. Bertara eramandako lehenengotariko presoa da, eta gose greban dago.


2013-07-08 | Lander Arretxea
Guantanamo: 150 eguneko gose greba, indarrez elikatuta

Guantanamoko espetxeko presoek urte hasieran hasitako gose grebak 150 egun bete ditu. 106 presok jateari utzi zioten otsailean, guardiek objektu pertsonalak kentzen dizkietela eta legez kanpoko erregistro umilagarriak pairatzen dituztela salatzeko.


Eguneraketa berriak daude