Arberua Bizirik taldeak astelehenean okupatu zuen lursaila, eta “behar den bitartean” han jarraituko dutela jakinarazi dute.
Arberoako, Izturitzeko eta Aiherrako (Nafarroa Beherea) 50 herritarrek okupatu dute Donamartiriko lur-eremu bat, hor jarri nahi duten 5G antena jartzea saihesteko. Arberua Bizirik taldeko ekintzaileek toldo bat ezarri dute eta borda bat bilgunetzat hartu. “Gau eta egun” bertan egoteko asmoa azaldu dute, “behar den bitartean”. France Bleu kazetak argitaratu duenez, telefonia enpresak astearte arratsaldean hasi nahi ditu antena ipintzeko lanak. Bailarako herritarrek martxoaren 29an elkarretaratze bat egin zuten eta lanak geldiaraztea lortu. Orain, orduko “arrakasta” errepikatu nahi dute.
Okupatutako lurraren jabea Afezetxe familia da, eta eurak ere 5G antenaren aurka daude. 2016-2017 inguruan antena bat haien lurretan kokatzea onartu zuten eta kontratu bat sinatu, Free telekomunikazio konpainiarekin. Baina sinatu zutenean 4G izango zela esan zieten; orain, 5G dela jakinda, akordioa ezeztatu nahi izan dute, baina konpainiak ez die utzi. Florient Afezetxek argitu du ez daudela telefoniaren aurka, 5Gren kontra baizik: “Denok hitz egin behar dugu telefonoz, baina 4Gak oso ondo funtzionatzen du. 5G fabrika handietarako, gidaririk gabeko autoetarako eta dronen bidezko banaketarako da; ez dut uste halakorik behar dugunik Arberoan”.
Donamartiriko alkateak, Antton Larraburuk, azaldu du Departamenduko Kontseiluak esan diola antena 4G+ izango dela, ahalbidetuko duena 5G teknologia duten mugikorrek funtzionatzea. Halere, Arberua Bizirik taldeko ekintzaileen ustez “Troiako zaldia” izango litzateke hori.
Antenak osasunean ziurgabetasuna eragiten duela salatu dute, izan ere, haien esanetan inongo ikerketak ez duu frogatzen uhin elektromagnetikoak kaltegabeak direnik.
TDF konpainiak Ainizamendin ezarri nahi duen antenaz informatzeko bilkura egin zen Ainhize-Monjolosen, eta pasa den asteburuan herri galdeketa antolatu du herriko kontseiluak. 4G antena ezartzearen alde bozkatu du gehiengoak, eta 5G antena ezarri ez dadin moratoria eskatuko du... [+]
Arberoa eskualdean (Nafarroa Beherea) berriz mobilizatuko dira 5G antenaren ezartzearen kontra. Larunbat eta igandean mintzaldi eta kontzertuak izanen dira.
Behe Nafarroako Donamartirin, Free operatzaileak bultzatu 5G antena baten ezartzeko obren hasiera blokatu dute 30 bat pertsonak astelehen atsalde huntan.
Bada, hara, 5G-aren aurka nago. Eta idazten dut jakinik oso konprometitua dela koronabirusaren garai hauetan horrelako baieztapenak egitea. Baina horrela da: 5G-aren aurka nago. Lau dira nagusiki 5G-aren kontra berba egiten dudan bakoitzean erabiltzen ditudan argumentuak:... [+]
Kutsadura elektromagnetikoaren kontrako nazioarteko egunean, ekainaren 24an, elkarretaratzea egingo du hainbat mugimenduk Donostian, 5G teknologiak osasunean eragiten duen eragina aztertzea eskatzeko.
Azken hilabeteetan 5G teknologiarekin lotutako informazio asko argitaratzen ari da hedabideetan, dagoeneko oso interkonektatuta dagoen mundu batean telefonia mugikorrak emango duen hurrengo jauzia iragarriz. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak dira jarraipen... [+]
5G teknologia garatzen ari zela aurkeztu zenetik, mundu mailako hainbat pertsona eta talde kanpaina egiten ari dira hori geratzeko. Gizakia desagerrarazteko gerra-arma eta giza-dominazio eta kontrolerako tresna izatea dira 5Garen aurka egoteko erabiltzen dituzten arrazoietako... [+]