55 milioi kostatu den Navarra Arena behingoz amaitzeko eskatu du Kontuen Ganberak

  • Navarra Arena kiroldegiaren lanak behingoz amaitu eta errentagarritasunaren bila jo behar dela nabarmendu du Kontuen Ganberak egin duen txostenak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko apirilaren 13an - 09:02
Beste 6,2 milioi euro beharko dira lanak bukatzeko. Gainera, Navarra Arena nola kudeatuko den ez dago garbi oraindik.

Navarra Arena kiroldegiaren egoera aztertu du Helio Robleda buru duen Kontuen Ganberak, parlamentuaren eskariz. Txostenak dioenez, "pabilioiaren behin behineko egoerari irtenbide bat eman behar zaio lehenbailehen. Amaitu gabeko lanak bukatu eta kiroldegiaren kudeaketaz arduratuko den enpresa zein izanen den erabaki beharko litzateke ahalik eta lasterren". Eraikuntzaren inbertsioari errentagarritasunik handiena ateratzeko neurri egokiak hartzea gomendatzen du Kontuen Ganberak.

Erabaki horiek hartzen ez diren bitartean, mantentze-lanak behar bezala antolatzeko beharra azpimarratzen du txostenak. Izan ere, eginiko inbertsioak eta instalazioen ezaugarriak kontuan harturik, funtsezkoa da mantentze-lanak finkatzea. Gobernuak oraindik ez du zehaztu kiroldegia nola kudeatuko duen. Itxura guztien arabera, enpresa pribatu batzuekin harremanetan jarri da baina oraindik ez du deus finkaturik.

Momentuz, ez dago obra lanak amaitzeko aurreikuspenik eta, beraz, inork ez daki noiz zabalduko den kiroldegia. 2015eko aurrekontuek obrari loturiko diru-sail bakarra jasotzen dute: 390.000 euro, mantentze-lanetarako.

55 milioi euroko inbertsioa orain arte

Kontuen Ganberak gogoratzen du ere, kiroldegia egiteko hirigintza planaren aldaketa Osasunak bultzatu zuela, klubak dituen lur-sailetan. Horren bitartez, Iruñeko Udalak lur-sail bat eskuratu zuen, eta ondoren Gobernuari eman zion kiroldegia egiteko.

Orain arte 55 milioi euroko inbertsioa behar izan du Nafarroako Gobernuak kiroldegiaren eraikuntzarako eta lanak bukatzeko beste 6,2 milioi euro gehiago beharko dituela aurreikusi du.

2008ko apirilean Gobernuak proposamen zehatza aurkeztu zuen. Honakoak ziren inbertsioaren ezaugarri nagusiak: erdiko pistan 10.000 ikuslerendako harmaila, 2.500 ikuslerendako frontoi bat, kirol-museoa eta lurpeko aparkalekua. Gobernuak PSNrekin hitzartu zuen Plan Navarra 2012 izenekoan, lehentasunezko inbertsiotzat jo zuten.

Erabili anitzeko instalazioa egitea zen helburua, bertan kirolaz gain bestelako jarduerak antolatzeko asmoz. Obra lanen hasiera 2009ko irailean finkatu zen. Amaiera, berriz, 2011ko lehen hiruhilekorako aurreikusi zen. Hasieran inbertsioaren kudeaketa SPRIN enpresa publikoaren esku utzi bazen ere, azkenean Kirol Institutuak hartu zuen bere gain.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Eguneraketa berriak daude