55 kolektibotik gora batu dira Bilboko Etxarri Gaztetxearen desalojoa bertan behera uzteko aldarrikapenera

  • Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 27an - 07:50
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Errekalden, Bilboko Kukutza III gaztetxearen auzoan, kokatuko den proiektu urbanistiko berri batek Etxarri Gaztetxearen kontrako desalojo agindua ezarri dute apirilaren 4rako. Hori dela eta dei egin dute martxoaren 28an Etxarriren defentsan egingo den manifestazioan parte hartzera, Errekaldeko Plazatik hasita. Bestetik, apirilaren 4an, desalojoaren egunean bertan, espazioa modu aktiboan defendatzeko deia egin dute.

Astearte honetan, hilak 25, Bilboko Errekalde Plazan egindako agerraldian, mobilizaziora batu diren beste eragileen berri emateaz gain, desalojo aginduaren erantzule zuzenak jarri dituzte mahai gainean.

“Batetik, gaztetxearen etorbidean egitekoak diren proiektu urbanistiko elitistarekin poltsikoak beteko dituzten Amenabarreko enpresariak, eta bestetik, Bilboko udala, pelotazo urbanistiko honen bultzatzaile nagusia, eta proiektua makillatzeko luxuzko eraikinen ondoan Babes ofizialeko etxebizitza batzuk eskainiko dituena”, salatu dute. Izan ere, gaineratu dute eraikuntza berriak hasteko oraindik urteak falta diren arren, nahiago dutela Etxarri hutsik gelditzea.

Hamarkada batez gazteen topaleku, kultur gune eta auzo-eragileen bilgune izan den espazioa dela gogorarazi dute: “2014an okupatu zen bi hamarkadetan zehar hutsik egondako espazioa. Kukutza III-ren eraispenaren ondorioz auzoko gazte langileen beharrei erantzun kolektibo bat emateko helburuarekin”. Gainera, auzoko 15 elkarterentzat bilgunea izan da, eta gazteentzako lan gune gisa funtzionatu du, bertan 3 enpresa autogestionatu sortu direlarik.

Atxikimenduak

55 kolektibok baino gehiagok sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzen duen manifestua, horien artean aurkitu ditzakegu eragileak, komertzioak eta artistak.

Erreakalde-Iralako Gazte Konpartsa, Gazteleku Errekalde, Zutitzen Errekalde, Errekartalo Jai Batzordea, Iralako Jai Batzordea, Askapeña Konpartsa, Atxuriko Jai Batzordea, Azet Etxebizitza Sindikatua, Bilbo Zaharreko Kultur Etxea, Bizizaleak Konpartsa, Deustuko Gazte Lokala, Errondoko Auzo Etxea, GKS Bilbo, Itaia Bilbo, Kranba Konpartsa, Otxarkoagako Gazte Asanblada, Piztu 02 Uribarri, Saniko Gazte Asanblada, Txomin Barullo Konpartsa, Zazpi Katu Gaztetxea, Akerjende Sound Sistema, J Martina, Ziztada, Zoroen kluba…  batu dira, besteak beste. Hona hemen zerrenda osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
Etxarri Gaztetxearen aldeko zenbait gaztek Bilboko udaletxeko osoko bilkura eten dute

Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-01-16 | Hala Bedi
Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeko bi kide
“Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.


2025-01-08 | Leire Ibar
60 urte bete ditu Larrabetzuko Hori Bai gaztetxeak, Euskal Herriko zaharrena

1965ean sortu zen Larrabetzuko Hori Bai gaztetxea, frankismo garai betean. Ordutik ez ditu ateak itxi, eta 2025ean 60 urte bete ditu. “60 urte lotu barik” lelopean eman diote hasiera urteurrenari gaztetxeko kideek.


2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


2024-11-12 | Hala Bedi
Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”

Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


2024-11-04 | Julene Flamarique
Sastraka gaztetxeko bederatzi gazteen absoluzioa eskatu dute Portugaleten

Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]


Eguneraketa berriak daude