500.000 plastikozko poltsatik gora aurreztu ditugu aldizkariak zorro konpostagarrietan bidaltzen ditugunetik

  • 2019ko urrian hasi ginen aldizkaria patata fekulazko zorroetan bidaltzen. Aldaketarekin, urtero 200.000 plastikozko poltsa baino gehiago aurrezten ditugu.


2022ko uztailaren 01an - 15:35

Nazioarteko Plastikozko Poltsarik Gabeko Eguna da uztailaren 3a, eta une egokia iruditu zaigu kalkulatzeko ARGIAk zenbat plastikozko poltsa erabiltzeari utzi dion. Izan ere, 2019ko urrian eman genuen denboran egikaritu nahirik genbiltzan pausoa: aldizkariak bidaltzerakoan, plastikozko poltsarik ez erabiltzea. Orduko hartan ateratako kalkuluen arabera, aldaketarekin urtean 200.000 plastikozko poltsa gutxiago erabiliko genituen aurrerantzean. Bada, ordutik bi urte eta erdi pasatxo iragan diren honetan, gutxienez 500.000 plastikozko poltsa aurreztu ditugu.

“Hondakinak gutxitu behar genituela argi genuen, plastikoa kendu behar genuela gure produktu guztietatik, min ematen baitzigun. Ikusten genuen aukerak bazeudela aldatzeko”, azaldu zuen Bego Zuza ARGIAko lehendakariak erabakiaren berri ematerakoan. 2019ko udako oporraldia aurretik aldizkariak poltsa konpostagarrietan bidaltzeko aukerarik ba ote zegoen galdegin zion ARGIAk enpresa taldeko Antza inprimategiari. Zailtasun bakarra ez zen material konpostagarriz egindako poltsak bilatzea, Antzako makinariarekin bateragarriak ere izan behar ziren. Zailtasunak zailtasun, “denok ikusi genuen oso interesgarria zela hori lortzea, ez guretzat bakarrik, baita beraiek inprimatzen dituzten beste aldizkarientzat ere". Hala bada, opor osterako aurkituak zituen Antzak patata fekulaz egindako zorroak, eta urrian egin genuen plastikozko zorroetatik patata fekulazkoetara jauzia.

Ideala aldizkariak zorrorik gabe bidaltzea litzatekeen arren, Correos posta zerbitzuaren baldintzetako bat da helbideak etiketatzea eta zorroetan sartzea. Beraz, baldintza horien baitan, zorro konpostagarriena zaigu ingurumenarentzat jasangarriena den aterabidea. Halere, aldizkariaren banaketa prozesuan ere ari gara burujabetzarantz jauziak ematen, eta 2021etik aldizkariak bizikletaz banatzen dituzte tokian tokiko kooperatibek Gasteizen, Donostian, Iruñean, Irunen, Hondarribian eta Hendaian. Gutxika baina etenik gabe, urratsak ematen ari gara aldizkariak ARGIAko komunitateko kide guztien etxeetara bizikletaz eta plastikozko zorroan bildu gabe hel daitezen. Ekonomia sozial eraldatzaileko proiektu garen heinean, eguneroko jarduna ingurumenarekiko errespetagarriagoa bilakatzea baitugu xedeetako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Grezian piztutako suteek hildako bat eta 50.000 pertsona ebakuatu baino gehiago eragin dituzte

Gutxienez 10.000 hektarea kiskali dira Atenasetik gertu, eta dozenaka etxe eta enpresa kiskali dira, EFEk jaso duenez. Greziako Gobernuak suteei aurre egiteko laguntza eskatu dio Europar Batasunari.


2024-08-12 | Estitxu Eizagirre
Baratze-oihana
Bizitzaren ederra lantzen buruaskitasunerantz

Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Kamamila txarrik ez da

Gaurko artikuluari ekitera noalarik Chamaemelum nobile loretxoari larranbiloa, larramilua, amasabel-belarra edo bitxeleta deitzen diozuenak ere nire gogoan zaudete; zuetako batek idatzi baitit duela ez egun asko Instagrametik “gaur Goizueta aldean kamabillua bildu dut eta... [+]


Eguneraketa berriak daude