Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.
Iraganeko, oraineko eta etorkizuneko lanari erreparatu dio LAB sindikatuak 50. urteurreneko ospakizunean. Garbiñe Aranburu eta Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrek nabarmendu dute 50.000 afiliatuko langa gainditu dutela, eta "osasuntsu" eta "indar betean" daudela. Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen direla nabarmendu dute: "Esplotaziorik gabeko jendartea sortzea da gure handinahia, bai Euskal Herrian baita mundu osoan ere".
Bilboko Euskalduna jauregian egin dute ekitaldia, eta esan dute militantziari esker loratu direla: "Duela 50 urte langile abertzale talde batek jarri zuen gaur LAB denaren hazia". Kontraboterea, izaera soziopolitikoa, independentzia, antikapitalismoa, feminismoa, antirrazismoa eta beste, ardatz dituztela nabarmendu, eta frankismoaren aurka egindako lana goraipatu dute: "Ezker Abertzaleak euskal nazio askapenerako egitasmoa birsortu zuen. Herri honen askatasunaren alde diktadurari aurre egin eta bere onena eman zuen eta ematen ari da".
Europan eskuin muturra indartzen ari den arren, nabarmendu dute zenbait lekutan, esate baterako, Irlandan eta Euskal Herrian, ezker subiranismoa ari dela "indartzen" alternatiba gisa: "Langileak agortzen dituen ziklo politikoari agur esan nahi diogu". Horregatik, krisi ekologikoari zein ekonomikoari aurre egiteko politika burujabeak beharrezkoak direla uste dute: "Arlo soziolaboralean lan kode eta gizarte segurantza propioa aldarrikatzen ditugu euskal langileen lan eta bizi baldintzak bertan erabaki ahal izateko".
Azkenik, Euskal Herriaren "nazio askapenerako" eta "eraldaketa sozialetako" bidea zabaltzen jarraitzeko konpromisoa nabarmendu dute: "Langileon antolakuntzaz eta borrokaz egingo dugu".
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Indar armatuek zibersegurtasunari buruzko lehiaketa bat antolatu eta ekimena Nafarroako DBH ikastetxe guztietara heldu da; amaierako fasea Aranjuezeko Guardia Zibilaren akademian ospatuko dute. LAB sindikatuak gogora ekarri ditu duela hainbat urte irakasleen ideologiaren arabera... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik... [+]
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
Istripu bat Ataunen (Gipuzkoa) gertatu da, abuztuaren 22an. Bestea Iurretan (Bizkaia) gertatu zen abuztuaren 14an.
Eskakizun nagusienen artean plantilla handitzea, hitzarmen berri bat lortzea eta atseden egunak errespetatzea jaso dituzte ELAk eta LABek. Grebak ez du eragingo eguneroko suhiltzaileen zerbitzuan, baizik eta langileen atseden-egunetan bakarrik, Diario de Noticias de... [+]