Lehenengo bost egunetan aurrematrikulazio epean ikasle askok egin dute gradu berriaren aldeko apustua. Guztira 60 plaza eskainiko dira 2019-2020 ikasturterako.
Aurrematrikulazio garaian bete betean sarturik gauden honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan Medikuntza Gradua ikasi ahal izateko 500 eskaera jaso dira lehen boste egunetan. Irailean hasiko dira irakaskuntza hori eskaintzen eta 60 plaza izanen dira denera.
"Helburua bete da eta nafarrentzat beste aukera bat gehiago ekarri duela adierazten du", esan zuen atzo Maria Solana Hezkuntza kontseilariak. Ramon Gonzalo NUPeko errektoreak ere adierazi zuen etorkizunari begira bio-osasunean jarriak daudela indar asko eta horixe dela sustatu beharreko alorretako bat.
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.
Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak... [+]
'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.
Giza adimena beharrezkoa duten ikaskuntza, arrazoiketa edota pertzepzioa bezalako zereginak egin ditzaketen sistemak sortzera bideratzen den informatikaren arloa da adimen artifiziala (AA). Horretan aditua eta aritua da Mikel Galar irakasle eta ikerlari iruindarra eta... [+]
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertalde batek Nafarroan Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu abusuak ikertu ditu. 1948 eta 1985 artean gertatutako ia 60 kasu identifikatu dituzte, 31 erasotzailek gauzatuak. Txostenaren aurkezpenean azpimarratu dutenez, horiek... [+]
Larunbatean elkartu dira Iruñeko kaleetan, ‘Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain’ lelopean. Gogor salatu dute euskara “hirugarren mailako hizkuntza” dela unibertsitatean.
Eliteen eta unibertsitateen arteko harremana aztertu dute EHUko irakasle doktore eta katedradunek elkarlanean, Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa liburuan. Ondorio hau atera daiteke azterlan honetatik: “Hego Euskal Herriko eliteak unibertsitate pribatua... [+]
“Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain” lelopean, kanpaldiari ekin diote hainbat ikaslek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiako campusean. Euskara plana martxan jartzea, euskarazko kreditu gehiago eta unibertsitateko langileen euskara... [+]
Legeak dio unibertsitateek kontratatutako irakasleen artean gehienez %40 izan daitekeela aldi baterakoa. Ordea, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitateko Publikoko irakasleen %57,7 izan da aldi baterakoa eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleen %48,8. Unibertsitate... [+]
Irailean hasiko den ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erizaintza graduko lehendabiziko mailan, lehendabiziko seihileko osoa euskaraz egiteko aukera izanen da. Horrela iragarri dio NUPeko errektoretzak Administrazioan Euskaraz taldeari. Gradu osoa euskaraz... [+]
Ikasketetan, ebaluazio irizpideetan, matrikulen ordainketan, ikasle pisuen alokairuan… ondorioak ekarri dizkie konfinamenduak unibertsitateko ikasleei. “EHU eta NUPeko ikasleek ez dute bermerik dagokien formakuntza jasoko dutenik, baina argi dute unibertsitateak... [+]
EHU eta NUPeko 100 ikasle boluntario baino gehiago inplikatu dira dagoeneko eta online ikasketak ezin dituztelako jarraitu edo zailtasunak dituztelako errefortzua behar duten ikasleei laguntza ematen diete. Apunteen bankua ere sortu dute, "egoera zail honetan baliabideak... [+]
Jarduneko Nafarroako Gobernuak asteazken honetan eman du baimena Medikuntzako gradua Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasi ahal izateko. Ekainaren 14tik 21era bitartean egin ahal izango da aurrematrikula.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) errektore berria hautatu duen egunean bertan, unibertsitateak jakin du Espainiako Hezkuntza Ministerioak baimena eman diola medikuntza ikasketak eskaintzeko.