Gipuzkoako hiriburuan hutsik eta aprobetxagarri dauden etxebizitzak 2.783 direla kontuan hartuta, jendea bizitzen jartzeko irtenbide erraza eskaintzen duten 500 etxebizitza ingururen zerrenda osatua (PDFa gaztelaniaz) aurkeztu dute gaur goizean Kepasakonlakasa plataformako kideek. Bankuari etxea ordaindu ezin diotelako kale gorrian geratzen den jende kopurua geroz eta ugariagoa den garaiotan, agerikoa da kontrastea. Azken finean, etxetik kaleratutakoen kasu partikularrak laguntzeaz gain, sakonagoa behar du aldaketak: etxebizitza politikan bada zer egina.
Galderak, behintzat, ez dira gutxi. Alokairu soziala, adibidez, hainbat herrialdetan gobernuek bultzatzen dutena (baita arautu ere, alokairu sozialera bideratutako etxebizitzen gutxieneko portzentajeak zehaztuz), zergatik da hain urria gurean? Zergatik ez dira aztertzen babes ofizialeko etxebizitzetan sartzeko baldintzak eta ez da saihesten etxeon espekulazioa? Zergatik daude hainbeste etxebizitza huts eta ez da horien kontrol fiskalik egiten, zein neurritan berrerabili eta aprobetxa daitezkeen baloratzeko?
Kepasakonlakasak dei zuzena egin die zerrendatu dituzten etxebizitza hutsen jabe diren erakunde publiko nahiz pribatuei, “inbentarioa berrikusi dezaten eta Alokabide eta Biziguneren bidez alokairuan jar ditzaten”. Deia honako erakundeei egin diete: Adif/Renfe, Barne Ministerioa-Guardia Zibila, Espainiako armada, Eusko Jaurlaritza, Herrizaingo Saila-Ertzaintza, Eusko Jaurlaritza, Lana-Osalan, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza, Higiezin-ondare handiko fundazio pribatuak, Kutxabank (eta desjabetzeen bidez beren hasierako balioaren azpitik pisuak metatzen dabiltzan bestelako bankuak), sustatzaile pribatuak (bereziki Loiolako Erriberetan), Telefonica-Movistar, eta Udala.
Taldekideek alderdi guztiei bidali diete errolda, eta bi urte baino gehiago erabili gabe daramaten 15 kasu larrienei apirilaren 15a baino lehen konponbidea emateko eskatu diete. Horrez gain, adierazi dute eskandalagarria dela Kutxako Gizarte Ekintzak duen 57 apartamentuko eraikina itxirik mantentzea, “bere anaia Kutxabank-ek desjabetzeari uzten ez dion bitartean”.
Hain zuzen, hipoteka ordaintzeko arazoak hasten direnetik, bankuak emango dituen urratsez eta etxetik kaleratua ez izateko norberak dituen alternatibez erreportajea argitaratu genuen ARGIAn: Etxetik kaleratuak: Bankuen negoziazio borondatearen menpe.
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Bizieskola ekimenaren bitartez Gasteizko Eraman kooperatiba ikastetxeetako umeak trebatzen hasi da ikasturte honetan, hirian bizikletaz segurtasunez eta modu independentean ibiltzeko. Gasteizko Udalarekin batera parte hartzen du ekimenean, eta kooperatibako kideek ikastetxeetako... [+]
Kongoko Ipar-Kivuko Goma hiriburura sartu eta bereganatu du Martxoak 23 talde armatuak. Zabalpena aitzina doa eta Bukavu Hego-Kivuko hiriburua dute orain xede. Herritarrak karrikara atera dira, M23aren aurka eta Ruandak eta Mendebaldeak erakunde armatu horri erakutsitako... [+]
Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Mendebaldeko Saharako giza-eskubideen egoeraren azterketa egiteko bidaia egin dute Euskal Fondoko eta Eusko Legebiltzarreko kide batzuek. Hegazkinetik ezin izan dute jaitsi ere egin. Legebiltzarkideek Marokoren jarrera “lotsagarria eta onartezina” dela adierazi dute.
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]