50 urte Potasaseko grebatik


2025eko urtarrilaren 21ean - 11:07
Azken eguneraketa: 12:33

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra eragin zuen Nafarroa mailan. Beriain eta Undiano artean kokaturiko meategi hori probintzian langile gehien zituen fabrika zen garai hartan. Bertako langile asko fabrika-batzarretan antolaturik zeuden, eta haien ordezkariak beste fabrika batzuekin koordinatzen ziren langile-komisio deiturikoetan. Garai hartako langile-mugimenduaren antolaketa-modu nagusia zirela frogatu zuten komisiook. Langile Komisioak ziren, gaur egungo CCOOrekin zerikusi txikia edo batere ez zuen mugimendu unitarioa.

Itxialdia baino hilabete batzuk lehenago, langile-komisioek hainbat fabrikatako langileendako aldarrikapen ekonomiko eta politiko bateratuen zerrenda aurkeztu zioten patronalari. Aldarrikapenen artean soldata-igoera eta bilera-eskubidea zeuden. Patronalaren ezezkoak greba orokorra egitera bultzatu zituen langileak abenduaren 11n Euskal Herriko leku askotan. Urtarrilaren hasieran, hilabete baino gehiago greban egon ondoren, bi hilabeteko zigorra jaso zuten lanik eta soldatarik gabe, greba bertan behera uzteari uko egiteagatik. Erasoaren aurrean, grebalariek lanera ez itzultzea erabaki, eta apustua handitu zuten: itxialdi bat antolatu zuten borroka prozesuari jarraipena emateko, hamabost egun iraun zuena. Kontua zera zen, nork eskuratuko zuen agintea: enpresaren eta erregimenaren indarrak ala langile antolatuenak.

Elkartasuna eta batasuna adierazteko, urtarrilaren 15ean Nafarroa osoko greba orokorra deitu zen, izaera politikoa zuena, eta itxialdiari babesa emateko eta patronala eta estatua langile-mugimenduaren aldarrikapenei zegokienez presionatzeko borroka-tresna izateko helburua zuen. Itxialdia amaitu arte iraun zuen grebak, eta horrelakoak utzi zizkigun: 50 enpresatako 20.000 grebalari, mobilizazioak egunero, denden itxiera, ikasle-grebak... Langile-klase osoaren borroka integrala izan zen.

Data, izen eta lekuez harago, langile-klaseko kide guztienganako elkartasunaren printzipioa da gogoratu eta biziarazi behar duguna, nostalgiarik gabe betiere

Azpimarratzekoa da itxialdiko parte-hartzaileek izandako antolakuntza-maila oso altua izan zela, bai itxialdiaren aurreko lanetan, bai eta iraun zituen hamabost egunetan ere, eta langile-mugimenduaren heldutasunaren adibide argia izan zela. Horren haritik, nabarmentzekoa da hartan garatu zuten kontzientziazio-maila handia, borrokarako espazio hori formakuntzarako eta eztabaida politikorako aprobetxatu baitzuten. Gainera, itxialdiak ondorio negatiboak izan zituen erregimenean. Azken finean, Nafarroako enpresarik handiena zen Potasas de Navarra, eta estatua bera zen haren jabea. Ezin da ahantzi, bide batez, itxialdiarekin batera egin zen greba handiak nolako ekarpena egin zuen frankismoaren krisialdi bete-betean.

Egindako borrokaren ondorioen artean, itxialdian ziren langileen kontra nagusiek egindako errepresioa aipatu behar da. Guztiak kaleratu zituzten, bai eta isun bidez zigortu ere. Nolanahi ere, langile-klasearen elkartasun antolatuari esker –fabrikako lankideak zein auzokide eta lagunak–, errepresaliatuek hainbat gauza lortu zituzten: lanpostu berri bat lortzea, isunak ordaintzea, beste enplegu bat bilatzen zuten bitartean beren bizi-beharrak asetzea... Bai mobilizazio-uneetan, bai atzera egiteko uneetan ere, eredugarria izan zen langile-klasearen batasuna. Itxialdiari esker, 1974ko udazkenetik zetorren gatazka hura greba orokor batera bideratzea lortu zen, Nafarroan izan den grebarik arrakastatsuenetako batera, hain justu. Klase-elkartasunari esker, Nafarroa osoko milaka langilek beren gain hartu zuten fabrika bateko langile batzuen borroka. Langileek bazekiten indarrak batuz bakarrik lor zitzaketela beren helburuak.

Izan ere, data, izen eta lekuez harago, langile-klaseko kide guztienganako elkartasunaren printzipio hori da gogoratu eta biziarazi behar duguna, nostalgiarik gabe betiere, langile-elkartasunez jardun dezagun krisian dagoen gizarte kapitalista honetako enpresari eta kudeatzaileen eraso guztien aurrean. Hain zuzen ere, printzipio horrek batzen zituen orduko langileak, horrek indartzen zituen haiek banatzea helburu zuen errepresioaren eta zigorren aurrean, eta horixe da, hain justu, gaur egun ere gidatu behar gaituen printzipioa.

Imanol Kañamares, Iruñerriko Kontseilu Sozialistako kidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Eguneraketa berriak daude