Arabako 45 herritan arreta berezia behar da, despopulatzeko arrisku larrian direlako

  • Hirurehundik gora herrik 200 biztanle baino gutxiago dituzte, eta hamaika udalerritan kilometro koadroko hamar biztanle baino gutxiago bizi dira. EHUk egin duen azterketa aurkeztu du Arabako Diputazioak.


2021eko ekainaren 21an - 08:45
Azken eguneraketa: 10:47
An?anako eta Mendialdeko kuadrilletan daude despopulazio arriskuan dauden Arabako herri gehienak. Argazkia: Phot.ok.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Despopulazioaren Aurkako Espainiako Udalerrien Elkartearen arabera, 200 biztanleko mugaren azpitik dauden herriek, epe ertainera, desagertzeko aukera asko dituzte. Araban –Trebiñu salbu– 317 herri leudeke egoera horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak aurkeztu duen azterketa demografiko berri baten arabera. Halere, Arabako Foru Aldundiaren Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka sailaren diputatu Pilar Garcia de Salazarrek ukatu du arrisku hori dagoenik. "Araban ez da horrelakorik gertatu, eta ziur gaude ez dela gertatuko", esan du. Diputatuaren esanetan, lurraldearen ezaugarriei eta azken urteetan egindako lanari erreparatuta, "gure errealitate demografikoak Araba ezberdina dela erakusten du”.

Ildo beretik hitz egin du EHUko azterketa gidatu duen Maria Cruz Porcal Giza Geografian EHUko irakasleak, eta nabarmendu du beste lurralde batzuetan dagoen egoerarekin alderatuta, argi ikusten dela Arabako errealitateak ez duela zerikusirik Espainiako Zamoran edo Sorian gertatzen ari diren muturreko despopulazio prozesuekin. "Ezin da Arabako kasua hustutako Espainiaren errealitatearekin alderatu", esan du.

Diputazioaren enkarguz, Arabako berezitasun hori jaso eta lurraldea osatzen duten 426 herriguneren ikuspuntutik aztertu du EHUk biztanle kopuruaren gainbehera, despopulatzeko eta, azken finean, desagertzeko arriskuan dauden herriak identifikatzeko asmoarekin. Udalez azpiko eskala erabili dute, udalerri edo kuadrilla oso zabaletan ezkutatzen diren barne-desberdintasunak azaleratzeko.

Guztira, 45 herri daude arrisku larrian, gehienbat Mendialdeko eta Añanako kuadrilletan baita beste kuadrilletako periferietan ere. Horietan 939 arabar bizi dira. Tartean daude Etxabarri-Kuartango, Jokano, Atiaga, Boveda, Acebedo, Guinea, Iñurrieta, Nograro, Marinda, Basquiñuelas edo Basabe.

Herriz herriko azterketa

Garcia de Salazar diputatuak ikerketaren aurkezpenean azaldu duenez, "herri bakoitzaren bilakaera demografikoa, egoera sozioekonomikoa eta arrisku maila" antzeman nahi izan ditu Diputazioak, "erabakiak xehetasunez hartzeko eta irtenbideak herri bakoitzaren neurrira egokitzeko".

EHUko irakasleak, berriz, erabili duten metodologia "berritzailea" nabarmendu du, udalerriez azpiko eskalak erabiltzea hain zuen. Porcalek adierazi duenez, zaila da despopulazioaren arrisku tipologia bakarra ezartzea. "Metodologia ugari erabili daitezke eta gaia konplexua da, are gehiago ezaugarri oso desberdinak dituzten 426 herri aztertu behar direnean", azaldu du. Hortaz, sailkapena egiteko irizpide ugari erabili dituzte; arriskuak eragiten dituzten faktoreen arteko mailaketa egin dute garrantziaren arabera, eta administrazioen estatistikak erabiliz bost kategoria definitu dituzte, arrisku gutxi eta oso altua duten herriak sailkatuz.

Horren arabera, Arabako herri gehienak – %28,87– arrisku ertainean kokatu dituzte. Arrisku oso altuan, berriz, 45 herri daude –%10,56–; arrisku altuan 109 herri egongo lirateke –%25,59–; eta arrisku baxuan edo oso baxuan 144. Bestalde, udalerriak kontuan hartuz gero, bi dira oso arrisku larrian daudenak: Harana eta Lagran, eta beste lau arrisku altuan lirateke: Kuartango, Gaubea, Erriberabeitia eta Arraia-Maeztu.

Dentsitate demografiko urria

Ikertzaileak nabarmendu duen beste arrisku faktore bat dentsitate demografikoa da. 2019an, hamaika udalerrik kilometro koadroko hamar biztanletik behera zuten, eta kilometro koadroko bost biztanletik behera zuten horietako bost udalerrik (Lagran, Bernedo, Kuartango, Gaubea eta Urizaharra). Europar Batasunaren arabera, eremu bat despopulazio- arriskuan dago 12,5 biztanle kilometro koadroko baino gutxiago baditu.

"Saldo demografikoak dentsitateak baino adierazgarriagoak dira. Izan ere, azken 20 urteetako atzerakada demografikoa ez da fenomeno orokorra, udalerri txikiei eta biztanle gutxien dituzten eremuei eragiten baitie, batez ere. Atzerakada demografiko nabarmenena izan duten udalerriak dira zahartuenak, eta, beraz, migrazioak baino heriotzak eragin du populazio galera", azaldu du EHUko ikertzaileak. Nolanahi ere, azterketak erakutsi du 2001 eta 2019 arteko atzeranzko joera gelditu dela, eta hiriburutik urrun dauden Arabako eremu periferikoetan kontzentratu dela.

Azterketaren emaitzen arabera, Diputazioaren Ekonomia Garapena saila hainbat jarduera lantzen ari dela azpimarratu du Garcia de Salazarrek, besteak beste, etxebizitza, sustapen ekonomikoa, landa-fiskalitatea, azpiegiturak eta garraioa edo zerbitzu publikoak eta oinarrizko zerbitzuak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
Bost-hamar urtetan EAEko ikastetxeen %10-20 artean ixteko arriskua dagoela ohartarazi dute

EAEko ikasleen erdiak baino gehiagok eskola partikularrak jasotzen dituela eta jatorri migratzaileko ikasleak gehien segregatzen dituen Espainiako Estatuko bigarren erkidegoa EAE dela ere adierazi du Esade EcPol erakundeko Lucas Gortazarrek, EHUren udako ikastaroetan.


Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
“600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik”

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Hiru urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko 200 euroko diru-laguntza eskainiko du Jaurlaritzak

EAEko demografiaren beheranzko joera aldatu asmoz 2030erako estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Estrategiaren baitako ekimenen artetik azpimarratutakoen artean, seme-alaba bakoitzeko hilabeteroko 200 euroko diru-laguntza aipatu du lehendakariak. 2023an pasako da indarrean... [+]


Gizarte zahartuak

Noizean behin, normalean nire arretaren oso ertzetik pasatzen den kezka bat entzun edo irakurtzen dut: populazioa zahartzen ari da. Berriki gertatu zait. Eta datu zaparrada baten bidez xehetu ohi dizkidate zahartze horren erritmoa eta geografia. Tentazioa ematen du serio jarri... [+]


Nafarroan despopulatze egoeran dauden 142 udalentzeko dirulaguntzak eskainiko dituzte

Nafarroako Gobernuak 500.000 euro bideratuko ditu despopulazioari aurre egiteko dirulaguntzetara. Herriek finantzatu nahi dituzten proiektuak aurkezteko epea uztailean zehar zabalduko da.


2021-05-11 | ARGIA
Jaiotze-tasa minimo historikoetara jausi da EAEn

Minimo historikoetara egin du behera jaiotze-tasak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1941etik erregistratu den zifrarik baxuena baita 2020koa. Iaz 14.721 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 697 gutxiago (%5,1 gutxiago). Azken urteetako beheranzko joerak dirau: 2008tik 2020ra, %30... [+]


Nafarroan lau udalerritik bat despopulatzeko arrisku larrian dago

Lurralde Kohesio Departamentuak, Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1,7 milioi euroko bi laguntza-deialdi egingo ditu laster, toki-erakundeei zuzenduta, despopulazioa arintzeko ekintzak eta inbertsioak bultzatzeko. Udal-zerbitzu publikoak... [+]


Hauspotu programa
Despopulazioari balazta, ekonomia eraldatzailearen bidez

Herri eta bailara ugari basamortu bihurtzen ari da Euskal Herrian. Lan eta zerbitzurik gabe, egungo merkatuak bazterturiko eremuotan nola bizi? Egoera hori irauli nahi du Udalbiltzak, eta horretarako, logika lehiakorretik at, pertsonak erdigunean jartzen dituen ekonomia... [+]


Bertan bizitzeko aukerak faltan

Kohesio sozial osasuntsua irudikatzen duten faktore ekonomikoen aurrean, despopulazioak eragin duen adin taldeen arteko desorekak Arabako Mendialdeko etorkizuna hipotekatu dezake.


2019-12-19 | ARGIA
Eskualdeen eta metropolien arteko desoreka agerian utzi du Gaindegiaren mapa sozioekonomiko batek

Gaindegiak atlas interaktibo batean Euskal Herriko eskualdeen argazki sozioekonomikoa egin du. Oinarrizko zerbitzu publikoen gertutasuna askoz ahulagoa da periferiako eskualdeetan hiriburuetan baino.


Jose Antonio Guillen Gracia: “Populazioaren galera gaixotasun baten sintoma bat da”

Despopulazioaren atzean faktore ekonomikoak daude, batik bat; besteak beste, dauden inbertsioak ondo bideratzeko estrategia bat falta dela uste du Jose Antonio Guillen Graciak. Estatu-politikak sustatzeko presio talde bat sortu dute Espainia, Kroazia eta Greziako eragileek eta... [+]


Eguneraketa berriak daude