Irailaren 20an Beasaingo Usurbe antzokian hasiko den txapelketan 43 bertsolarik hartuko dute parte. Abenduaren 20an jokatuko da finala Donostiako Ilunben. Saioetarako sarrerak salgai daude.
Udaberrian abiatu zen Gipuzkoa Bertsotan, 74 bertsolarirekin. Sailkapen fasetik 30 bertsolarik lortu zuten Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako txartela. 30 horiei, duela lau urteko txapelketan finalaurrekoetara sailkatzea lortu zuten beste 13 bertsolari gehitu zaizkie; osotara, 43 bertsolarik hasi dute txapelketa. Horiez gain, 9 gai-jartzaile, 19 epaile, hiru idazkari eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.
Hiru hilabetez 15 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa irailaren 20an jokatuko da Beasaingo Usurbe antzokian. Hortik aurrera, ia astero izango da dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik.
Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abenduaren 20an amaituko da Donostiako Ilunben egingo den finalarekin. Bertan, sailkatzea lortu duten zortzi bertsolarik hartuko dute parte.
Bertsolarien zerrenda
Lehen fasetik hasiko direnak:
Jon Maia Soria |
Ander Lizarralde Jimeno |
Mikel Artola Izagirre |
Unai Muñoa Amundarain |
Haritz Casabal Pikabea |
Asier Azpiroz Iztueta |
Ibai Esoain Arruti |
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi |
Oihana Iguaran Barandiaran |
Gorka Azkarate Torner |
Arkaitz Oiartzabal Agirre |
Beñat Iguaran Amondarain |
Ane Labaka Mayoz |
Nahikari Gabilondo Mendizabal |
Xabier Sukia Etxeberria |
Manex Mujika Amunarriz |
Aratz Igartzabal Bidegain |
Gemma Urteaga Garmendia |
Unai Gaztelumendi Arandia |
Egoitz Eizagirre Aduriz |
Manu Goiogana Bengoetxea |
Maider Arregi Markuleta |
Unai Mendizabal Jauregi |
Eli Pagola Apezetxea |
Haritz Mujika Lasa |
Amaia Iturriotz Etxaniz |
Aitor Irastortza Fadrique |
Iñigo Gorostarzu Etxebeste |
Eneritz Artetxe Eizagirre |
Antton Fernandez Lasa |
Aurreko txapelketatik sailkatutako bertsolariak:
Agin Laburu
Alaia Martin
Beñat Gaztelumendi
Iñaki Gurrutxaga
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Jexux Mari Irazu
Jokin Uranga
Jon Martin
Nerea Elustondo
Unai Agirre
Beñat Lizaso
Felix Zubia
Iban Urdangarin
Sarrerak eta jarraipena
Dagoeneko saioetarako sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia izango dute sarreretan. Halaber, finala ezin ezik saio guztietarako balio duen bonua ere salgai dago internetez.
www.bertsozale.eus webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, www.bertsoa.eus atariak eta ETBko Hitzetik Hortzera telebista-saioak horren gaineko jarraipen berezia egingo dute.
Sare sozialetan ere Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profilen bitartez segimendua egingo zaio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari: @GBertsozale Twitterren eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen Facebookean. Twitterren #GBT15 traola erabiliko da.
Oraindik ez da aparretatik jaitsi, goizegi da Gipuzkoako txapeldun berri izateak zertan eragin dion tentuz aztertzeko. Hori jakinda, finalaz ahalik eta gutxien eta bertsolaritzaz ahalik eta gehien hitz egiten saiatu gara. Atera diren gaiak: belaunaldi berria, kolektibotasuna... [+]
Desesperatuta, Inesen telefono zenbakia markatu nuen.
– Aizan, behar haunat.
Nire porrota onartzea zen hura, baina ez neukan beste irtenbiderik. Azken aukera nuen neure buruari frogatzeko gai nintzela nire irizpide hutsez kronika duin bat egiteko,... [+]
Beñat Gaztelumendi Arandiak jantzi zuen abenduaren 19an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela, zezen plaza bete jenderen aurrean. Alaia Martin Etxebestek langa oso goian jarri zuen saio osoan, eta Gaztelumendik bakarkako lanetan lortu zuen hegoak zabaldu eta oso tonu... [+]
Beñat Gaztelumendik (1012 puntu) irabazi zuen txapela, Alaia Martinekin batera (993) buruz buru aritu ondoren. Segidan gelditu ziren Agin Laburu (614), Iñaki Apalategi (603,5), Unai Agirre (595,5), Oihana Iguaran (594), Jon Maia (586) eta Arkaitz Oiartzabal... [+]
Jon Maia (500,5 puntu) eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" (481) sailkatu dira finalerako, Eibarko kanporaketako lehen biak. Horiez gain, beste sei lagun arituko dira Ilunben: Alaia Martin, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi eta... [+]
Unai Agirrek (517 puntu) irabazi du eta zuzenean sailkatu da finalerako. Bere atzetik geratu dira, hurrenez hurren, Beñat Gaztelumendi (501), Iñaki Apalategi (493,5), Oihana Iguaran (482), Nerea Elustondo (476) eta Beñat Lizaso (458,5).
“Hi lasai motel, eser hadi nire ondoan eta nik esango diat zer idatzi behar duan”. Halatsu bota zidan Inesek, ohi duen patxadaz, oharturik urduritzen hasia nintzela bertsolaritzaz arrastorik eduki ez arren ARGIAkoei baietza eman nienetik, baietz, egingo nituela