405 milioi euroko isuna jaso du Instagramek, nerabeen datuak gaizki kudeatzeagatik

  • Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak 405 milioi euroko isuna ezarri dio Instagram plataformari, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra urratzeagatik.


2022ko irailaren 07an - 17:40
Azken eguneraketa: 2022-12-15 20:28

Ikerketaren emaitzen arabera, Instagram plataforman kontu profesionalak zabaldu ahal izan zituzten 13 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek, Facebook Irlanda enpresak hala baimenduta. Kasu batzuetan, adin-txikiko nerabeen telefono zenbaki edo posta elektroniko helbideak gainerako erabiltzaileen bistara jarri zituzten, kontu komertzialen ezaugarriak direla-eta.

Bestalde, adin-txikikoek Instagramen zabaldutako kontuak automatikoki “kontu publiko” gisa konfiguratuta zeuden, erabiltzaileak berak propio pribatu gisa jartzen ez bazuen. Horrela, nerabeen sare sozialeko edukia publikoa zen hasieratik.

Irlandako Datuen Babeserako Batzordeak 2020ko irailean hasi zuen ikerketa, batzordeari helarazitako informazioari tiraka. Instagramek nerabeen datuen babeserako legeak urratu zituela ebatzita 405 milioi euroko isuna jarri dio enpresari. Hurrengo astean emango dituzte hartutako erabakiari buruzko xehetasun gehiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Instagram
Instagrameko ‘Denuncias Euskal Herria’ kontuak sexu erasoen ia 500 testigantza jaso ditu azarotik

Indarkeria matxistari buruzko testigantzak jasotzeko Instagram kontua 2024ko azaroan jarri zuen abian emakume talde anonimo batek. Espainiako Estatuan Cristina Fallarás kazetariak abiatutako #Cuentalo egitasmoan oinarritu dira. Emakumeek, testigantza anonimoen bidez,... [+]


2025-01-09 | Sustatu
Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen... [+]


Meta multinazionalak “sionista” hitza gorroto diskurtso gisa hartu du

Sionista hitza daukaten argitalpenak ezabatuko ditu, juduei edo israeldarrei erreferentzia egiten dieten kasuetan. Orain arte baino modu zabalagoan hartuko dute erreferentziak aztertzeko irizpidea, eta sionisten aurkako mugimenduei eragin diezaieke.


Metaketa

Lehengoan mezu bat idatzi nion METAri. Di-da, pentsatu eta egin. Mark Zuckerbergek ez du lorik egin ordutik, ez baitzen edozelako mezua izan, lehor samar idatzi nion. Borde, ia. Instagrameko bideo baten bidez jakin nuen METAk bere erabiltzaileek partekatutako informazioa... [+]


Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]


Sare sozial komertzialek gazteen buru osasuna kaltetzen dutela salatu dute Seattleko eskola publikoek

Seattleko (AEB) eskola distrituak salaketa ezarri du epaitegietan gazteen buru osasuna kaltetzeagatik Facebook, Instagram, Snapchat, TikTok eta Youtuberen aurka. Irabaziak handitu nahian buru osasuneko krisia eragin izana leporatzen diete multinazional teknologikoei.


2023-01-05 | ARGIA
Facebook eta Instagramen jabe Metari 390 milioi euroko isuna, Europako pribatutasun legeak urratzeagatik

Irlandan duenez egoitza fiskala Meta multinazionalak, herrialde horretako Datu Babeserako Batzordeak ebatzi du legez kanpo erabili dituela sare sozialen erabiltzaileen datuak. Herritarrak publizitate pertsonala baimentzera derrigortzen dituela azaldu du. Facebooki 210 milioi... [+]


2022-12-07 | Jon Torner Zabala
Gazteak eta sare sozialak
Erakusleiho digitalean eta hari begira haztearen berezitasunak

Teknologia digitalaren garapenak aldaketa handiak eragin ditu harremanetarako moduetan eta gure nortasuna osatzeko prozesuan. Interneten zer kontsumitu eta sare sozialetan zein rol jokatzen dugun, horiek ere definitzen dute nor garen. Areago ingurune digital batean jaio diren... [+]


TikTok, Instagram eta Facebook aplikazioek edozein webgunetan egiten duguna jakin dezakete

Felix Krause garatzaile eta segurtasun ikerlariak egiaztatu duenez, iOSeko TikTok, Instagram eta Facebook aplikazioetan esteka batean klik egiten dugunean, gu zelatatzeko aukera ematen duen kodea txertatzen dute bisitatutako webgunean. Horri esker gure interakzio guztien berri... [+]


Titifobia eta Instagram: Katixa Agirreren liburuaren azala zentsuratu du sare sozialak

Katixa Agirrek Berriz zentauro liburuaren azala argitaratu eta Instagramek zentsuratu egin dio, bertan titiburu bat agertzen delako. Idazleak berak eman du zentsuraren berri bere sare sozialetan.


2022-03-11 | ARGIA
Errusiar soldaduak hiltzera deitzen duten mezuak baimenduko dituzte Facebook eta Instagramek

Meta plataformak (zeinaren baitan dauden Facebook, Instagram, WhatsApp eta hauen ondorengo beste hainbat) soldadu errusiarren aurkako indarkeria sustatzen utziko die Facebook eta Instagrameko hamabi herrialdetako erabiltzaileei, Reuters agentziak jakitera eman duenez. Errusiako... [+]


2022-02-14 | ARGIA
Instagramek zentsuratu egin dio Joxe Arregiren efemeridea ‘Muy bastas’ kontuari

ARGIAk otsailaren 13an kaleratu du Joxe Arregi Izagirre ETAko kidearen heriotzaren efemeridea, eta hori partekatzeagatik Muy bastas kontuari ezabatu egin diote argitalpena.


2022-02-08 | ARGIA
Metaren hordagoa EBri: Europa Instagram eta Facebook gabe gera daitekeela iradoki du

Meta (Facebooken taldeko aplikazioak biltzen dituen enpresa) Europar Batasunetik joan ote daiteke? Hori iradoki du AEBetako Segurtasun eta Elkartrukerako Batzordean (SEC, ingelesezko sigletan) aurkeztu duen dokumentu batean. EBko erabiltzaileen datuak AEBekin partekatzearen... [+]


Teknologia
Alternatibaren zentzuaren bila

Iraileko azken astean, The Wall Street Journal egunkarian egindako ikerketa batean argitaratu zen Facebookek badakiela Instagram gazteentzako kaltegarria dela. Instagram Facebook enpresaren plataforma bat da.


Eguneraketa berriak daude