Euskal eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izatea aldarrikatu zuten EHIGEko kideek.
40.000 pertsona bildu ziren atzo Lekeition Eskola publikoaren 27. jaia ospatzeko. “Zapran Gagoz” lelopean ospatu zuten jaia eta hurrengo urteko antolatzaileari eman zioten lekukoa, Errenteriari.
Egun osoko egitaraua prestatuta zegoen eta hainbat ekintza egon ziren, ume eta gazteei bideratutakoak batez ere: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, ohial akrobazia tailerrak, kontzertuak…
Aldarrikapenak ere egon ziren. Ana Puentek, EHIGEko buruak, Eskola publikoak hezkuntza sistemaren ardatz izan behar duela adierazi zuen, euskara eta kalitatezko irakaskuntza bat bermatzen duelako. EHIGEk hezkuntza sistemaren diagnostiko sakona egitea eskatzen du eta eskola publiko eta kontzertatuen finantzazio sistema berri bat sortzea.
Antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten eta uste baino jende gehiago gerturatu dela adierazi zuten. Arratsaldean eguraldiak txarrera egin arren, ez zen eragozpena izan egitarauarekin jarraitzeko.
Catering-enpresarik gabe jardun nahi duten eskolentzat bestelako eredu bat arautzea adostu zuen Eusko Legebiltzarrak 2019an. Horren ordez, catering-enpresen bidezko zerbitzua ematera derrigortzen ditu ikastetxeak Eusko Jaurlaritzak berriki argitaratu duen aginduak. Bitartean,... [+]
Ikasleak, gurasoak, euskalgintza, sindikatuak… Kritiko direnak eta mobilizazio deialdiak pilatzen ari zaizkio EAEko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari. Bi arlo dira polemikoenak: sare publiko eta kontzertatuak legean izan behar duten rola; eta euskarak irakaskuntzan izan... [+]
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) artikulu honetan jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak EAEko ikastetxeetako jantokietarako argitaratu dituzten pleguak "caterin-enpresa handientzat pentsatutakoak dira". Alderdi pedagogikoan "ez dagoela... [+]
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea da EHIGE eta Gure Platera, Gure Aukera ekimenaren bidez eskola jantokietan elikadura osasuntsuago eta jasangarriagoa sustatzen du. Martxoaren 27an online Topaketa antolatu du, eskola jantokien egungo egoeraren informazioa emateko,... [+]
Hezkuntza Sailak “murrizketak egiteko asmoa” omen duela hauteman dute EHIGE eta Heizek, batik bat, jantokiko arduradunen lanorduei eta aurrekontu baxua duten ikastetxeen baliabideei dagokionez.
2020an ez da jai presentzialik egingo, baina jai birtuala ospatuko dute ekainaren 7tik 12ra. Aurten ospatzekoa zen Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2021eko ekainean izango da, Bastidan.
Koronabirusaren garaian etxeak eskola ere bihurtu dira. Nola daramate gurasoek haien umeak etxetik eskola jarraitzen aritzea? Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkartea da EHIGE eta galdeketa bat abiatu du martxoaren 15ean, eskola publikoetako gurasoen artean. Bertako... [+]
Aniztasunaren balioak azpimarratuz ospatu dute “Josi ta josi” lelopean Euskal Eskola Publikoaren 26. festa Gasteizen. Eskola Publikoak duen gizarte kohesiorako funtzioa balioan jarri dute, baina neurriak eskatu dituzte erronkei modu egokian aurre egiteko.
"Azaroaren 24an, EHUko errektoretzarako hauteskunde egunean, Leioako campusa ikasle haserrez beteko dugu –iragarri dute Ikasle Abertzaleek–, EHU instituzio burges eta zapaltzaile gisa errefusatzen dugula argi adierazteko, eta ikasle boterearen artikulazio bidez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute Elgoibarren, ekainaren 7an. Hezkuntzak bizi dituen garai arantzatsu hauetan gurasoek duten rola, parte-hartzea eta erantzukizuna izan ditugu hizpide Lurdes Imaz Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko bozeramailearekin (EHIGE).