2.008 produktu homeopatikok eskatu dute merkaturatzeko baimena Espainiako Estatuan, eta lizentzia lortu beharko dute orain. Horietatik 12k eskatu dute medikuaren baimenarekin soilik eskuratu ahal izatea produktua. Baimenik eskatu ez duten gainerako guztiak (lizentzia lortzea gastu ekonomiko handia da), 4.000 produktu inguru, ez dira erregistratuko eta beraz ezingo dira saldu.
Europar Batasunak homeopatia medikamentu gisa hartzearekin ez dator bat Espainiako Osasun Ministerioa. PPren agintaldian produktu hauen erregistro baldintzetan oztopo eta kontrol gehiago ezarri ziren eta PSOEk ildo berari heldu dio. Berriki, Europar Batasunari eskaera bidali dio Espainian produktu homeopatikoak merkatutik ateratzeko. Europari esana dio baita ere gizartean zabaldutako ustea besterik ez dela homeopatia, fruiturik ematen ez duela frogatuta dagoena, negozio hutsa.
Europar Batasunaren aginduei jarraiki, baina, produktu homeopatikoak medikamentu gisa erregistratuko ditu Espainiako Gobernuak. 2.008 produktu izango dira zehazki merkatuan aurkitu ahal izango ditugunak, lizentzia lortuz gero. Horietatik 12k eskatu dute ez luketela denen eskura egon behar, hots, medikuaren errezetarekin baino ezingo lirateke lortu.
Sendagaien kontsumoa handitzen ari da –bai gizakiona, bai abereena– eta horrek sendagaien hondakin bolumena handitzea dakar. Sendagaien hondakinek ingurumenean duten inpaktua aztertu nahi izan du Saioa Domingoren doktore-tesiak.
20 gaixorekin erabili dute hidroxiklorokina eta %70a sendatu ditu Marsellako Unibertsitate Ospitalean. Gainontzeko %25aren egoerak ez du txarrera egin tratamendua erabili geroztik. Hori horrela, munduko hainbat herrialdetako 3.200 gaixorekin erabiliko dute tratamendua.
Homeopatiaren eta terapia naturalen balioa aldarrikatzeko, Similia Elkarteak topaketa egin du Bilbon. Medikuntza mota horiek jasaten ari diren debekua, presioa eta beldurra salatu dituzte, baina batez ere hitz egin dute dituen aukerez eta egitekoez.
Garai batez, zailtasun sozialean ziren familietako neska gaztetxoak, sistema sozio-ekonomiko zapaltzailean ahal bezain guti parte hartu nahian, eskulangintzan plantatzen saiatzen diren: bitxi edo apaindura ekoizpen lanetan lorarazten zituzten beren sortzeko gaitasunak. Egun... [+]
EITBk astearte honetan informatu duenez, Osakidetzako zenbait profesional proiektu batean parte hartzen ari dira, zeinak lortzen duen %50 gutxitzea haur txikien bronkiolitisa sendatzeko orain arte medikuek eman duten botika kopurua.
Tolosan 84 urterekin hil da Luis Mari Intza, Gipuzkoako erlezaintzaren eta apiterapiaren bultzatzaile ezaguna. Erleen produktuetan oinarritutako erremedioak munduan zehar pertsonalki ezagutzeaz gain, mundu osoko profesionalekin loturak landu zituen, horietako batzuk Euskal... [+]
Arrasaten dihardu Ekin Emakumeak elkarteak. “Gure hiru ardatzak euskara, aniztasuna eta emakumeak dira”, azaldu du Amagoia Muniozguren Urkiza kideak. Osasunaren autogestioa lantzeko emakumeentzako sendabelar tailerra egin dute otsailean eta martxoan.
Droga epidemia berriaren biktimak ez dira ghetto txiroetako gazte baztertuak. Oraingoan eltxoak pozoiarekin bezain ugari erortzen direnak dira langileria eta klase ertain zuriko seme-alabak, auzo estandarretakoak, etxe txiki baten eta bi autoren jabe diren gurasoak, zaharrak... [+]
Egipto, K.a. I. mendea. Aurpegiko azala garbitzeko Kleopatra erreginak urrezko maskara batekin lo egiten zuela esaten da. Garai bertsuan, Erroman, urrea zuten pomadak erabiltzen zituzten azaleko arazoak sendatzeko. Tso Hung (281-361) txinatar sendagileak uste zuen bizitzaren... [+]
Amgen multinazionalak gonbidatuta, Dublinen izan dira Madrilgo legebiltzarreko EAJ, PP eta Ciudadanos alderdietako senatari batzuk, ElDiario.es-ek plazaratu eta ARGIAtik Andoni Mikelarenak oihartzun egin zuenez. Ez du zalaparta handirik piztu albisteak. Menturaz bai sortuko... [+]
Ez dago sendagai erabat segururik, eta horregatik, botika berri bat merkatura atera nahi duen konpainiak frogatu egin behar du dakarren onura handiagoa dela sor lezakeen kaltea baino; azken hamarkadetan, ordea, “lasaitu” egin dira hori ziurtatzeko erabiltzen diren... [+]