Hondarribiko Zimizarga auzoan zegoen Moxkanea izeneko baserria bota dute egunotan hondeamakinek. Baserriaren lehen aipamenak 1663. urtekoak dira eta garai hartan Bidasoa bailaran eta Lapurdin hedatu zen tipologia arkitektonikoa mantentzen zuen. Udalak gertatutakoa aztertuko duela esan du.
Hondarribiko baserri zaharrenetako bat behera bota dute hondeamakinek egunotan, bertan txalet bat egiteko, dirudienez. Moxkanea edo Moskenea izeneko baserriak gutxienez 2018tik zeukan “salgai” kartela eskegita, eta urteotan hainbat aldiz aldatu dute jabeek eskuz.
Abotsanitz udal taldeak apirilaren 14an salatu zuen baserria erabat eraitsi zutela, nahiz eta oraingo jabeak hura berreraikitzeko baimena izan soilik. “Hasiera batean teilatua eta horma nagusiak eraitsi ziren, baina egun gutxiren buruan eraikin osoa eraitsi zen”, azaldu zuen.
Moxkanea baserriaren lehen aipamenak XVII. mendekoak dira, 1663koak zehazki. Hondarribiko baserriak liburuak ere badakar bere berri eta, ustez Moxka edo beltzarana izengoititik datorkio izena. Luisenea ere deitu izan zaio, 1787ko errolda batean jaso zenez.
ARGIAri Josu Narbarte eta Pia Alkain arkeologoek azaldu diotenez, Moxkaneak tipologia arkitektoniko berezia zuen eta XVII. mendean Bidasoako bailaran eta Lapurdiko kostaldean eraikitzen hasi ziren etxeen molde berekoa zen. Hain justu, Hondarribian ondarea ezagutzeko ibilaldiak egiterakoan baserri hori hartzen zuen eredu gisa Alkainek.
Eraikina eraitsi izanak zeresana eman du. Esaterako, Instagramen Hondarribiko ondareari buruzko hausnarketak plazaratzen dituen kontu batean jarri dituzte Moxkanearen lehengo eta oraingo argazkiak: “Fatxadaren konposizioak izaera berezia ematen zion eraikin historiko honi”, diote.
Hondarribiko Udalak oharra kaleratu du, eta argitu du baserria berreraikitzeko lizentzian “oso modu zehatzean” zehazten dela zein ziren egin zitezkeen obrak. Gertatutakoa aztertu eta espedientea zabalduko duela esan du Udaleko Hirigintza sailak: “Jarduera horiek gehiegizkoak izan badira, zigor eredugarriak ekar ditzaketen neurriak hartuko dira”.
Etxe berri bat eraikitzeko bota dute eraikina, landa-paisaia horretan ondare balio handia zuena.
Euskal Herriko kostalde osoan dagoen presio urbanistikoak Bidasoako udalerri turistiko honetan ere eragin nabarmena du
Baserriak hirigintzaren atzaparretan
Ez da lehen aldia halako baserri historiko bat eraisten dena hirigintzari loturiko obren ondorioz. Abiadura Handiko Trena egiteko hainbat baserri eraitsi dituzte, Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa 500 urteko baserria kasu, edo Erbetegi dorretxea, Donostiako eraikin zibil zaharrenetakoa. Andoainen, berriz, Mercadonaren hipermerkatu bat egiteko bota zituzten Illarramendi eta Perikotegi baserriak.
Hondarribiko Moxkanearen kasuan, etxe berri bat eraikitzeko bota dute eraikina, landa-paisaia horretan ondare balio handia zuena.
Euskal Herriko kostalde osoan dagoen presio urbanistikoak Bidasoako udalerri turistiko honetan ere eragin nabarmena du. Baserria zegoen tokitik ez oso urrun Mendienea izeneko luxuzko apartamentuen urbanizazioa egitea zegoen proiektaturik, baina Justizia Auzitegi Nagusiak 2020an Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra baliogabetu ondoren, kolokan geratu da. Urbanizazioaren iragarkiak hor jarraitzen du, hala ere.
Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]
Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Duela sei urte 250.000 eurotan erositako Aiherrako etxe bat, egun 1,6 milioi eurotan salgai. Joan den larunbatean Hazparneko Puyo higiezin agentzian sartu dira 50 herritar inguru Etxetxuri etxaldearen salmenta espekulatiboa salatzeko. Ekintza iraun bitartean agentziako... [+]
2024ko urtarrilaren 1etik goiti, Ipar Euskal Herrian bigarren etxebizitza bat erostekotan diren pertsonak gonbidatuko ditu Herrian Bizi plataformak jadanik bigarren etxebizitza gisa baliatuak diren etxe edo apartamendu bat erostera.
Aiherrako Herriko Etxea arranguraturik agertu da 250.000 eurotan erosia izan zen etxe bat, abantsu 1,6 milioi eurotan salgai ezarri ondotik. Etxexuri egoitza 2017an erosi zuten gaur egungo jabeek, eta arraberritzen lan handiak egin zituzten; ganerra eta barnea berregin zituzten,... [+]
Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]
Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]
Uztailean onartu zuten legea eta irailaren 5etik aurrera sartuko da indarrean. Etxebizitzak alokatzeko hiriko exekuzio berezien bulegoan izen emanda egotea, hilabetez azpiko egonaldiak legez kanpokoak izatea eta arau-hausteak zigortzea ekarriko du, besteak beste.
Babes politikorik ez duelako, eta bizilagunen desadostasuna onartu ondoren, Iruñeko alkateak aparkalekuaren proiektua bertan behera utzi du "behin behinean". Ibarrolak proiektuaren aurkako protesten atzean EH Bildu dagoela adierazi du.
Azken urtean alokairuan jarritako gelen eskaintza igo egin da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, batez ere Donostian. Hiriburu garestiena izaten jarraitzen du Donostiak: hilean gela baten batez besteko prezioa 450 euro ingurukoa da; Bilbon 400 eurokoa eta Gasteizen eta... [+]
Senpereko Olha etxea saldu dute, baina espekulazioaren aurkako borrokak jarraitzen du herri hartan. Asteartean Donibane Lohizuneko Maison Adam denda blokeatu dute, bere jabeek erosi dutelako etxea 1,3 milioi eurotan. Hogeita hamar lagun inguruk hartu dute parte ekintzan.