Denbora igarotzen da eta gerrako irudi ikaragarriak urrundu egiten dira. Saudia Arabiak Yemenen haurren kontra egindako sarraskiaren ondoren, horixe da gertatzen ari dena PSOEren gobernuan herrialde arabiarrari saldutako 400 bonba “gidaturekin”.
Gerra batean –deklaratuta egon edo ez–, haurren sarraski bat gertatzen denean eta arma, lehergailu nahiz munizioaren jatorria Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dagoela jakiten denean, jende guztia antimilitarista bihurtzen da eta politikariek adierazpenak egiten dituzte gerra hori kondenatzen. Badaude herrialdearen kontrako boikota eta armak ez saltzea eskatzen dutenak; aireportu eta itsas portuetan horiek esportatzea eragozteko mugimenduak ere sortzen dira, Saudi Arabiara eramaten dituzten armekin Bilbokoan gertatu bezala.
Baina denbora igarotzen da eta Yemengo edo beste herrialdeetako gerrako irudi ikaragarriak urrundu egiten dira. Eta pentsaera militarista itzuli, industria militarraren eta negozioaren defendatzaileen eskutik. Normalean, arduradun politiko, sindikal eta sozial horiek esan ohi dute beti izan direla bizitzaren aldekoak “terrorismoaren” eta “biolentzia ororen” aurrean.
Saudia Arabiak Yemenen haurren kontra egindako sarraskiaren ondoren, horixe da gertatzen ari dena PSOEren gobernuan herrialde arabiarrari saldutako 400 bonba “gidaturekin”. Ondo gelditzeko iragarri zuen bertan behera geratzen zela salmenta, baina orain, sokatik zintzilik geratu da eta bonbak saltzea erabaki du. Navantiako ontzioletako andaluziar langileak kalera atera dira enpleguaren defentsan, arabiarrek mehatxu egin baitute bost korbetaren eskaria bertan behera utziko dutela; ez dezagun ahaztu, gerrarako ontziak dira korbetak, eta hiltzeko balio dute.
Koherenteak izateko unea iritsi da eta industria militarra goitik behera eraldatzeko ere bai, zibil bihurtu arte. Lehenago egin izan da, baita Euskal Herrian ere. Gobernuak ezin gaitu tuntuntzat hartu “irtenbide diplomatikoak” bilatzen ari dela esanez, badakigu gezurrean eta manipulazioan oinarriturik daudela. Lehergailuak Saudi Arabiara iritsiko dira.
Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta, Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten... [+]
Japonia, 1945eko abuztuaren 6a eta 9a. AEBek bonba atomiko bana bota zuten Hiroshima eta Nagasaki hirietan milaka eta milaka hildako eraginez; kopuru zehatzik ez dagoen arren, urte horren bukaeran hildakoak gutxienez 210.000 inguru izan zirela diote kalkulu zuhurrenek. Baina... [+]
Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.
Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]