“Azken bidaia izan dadila” lemapean, 400 furgoneta inguruk hartu dute parte larunbatean Larrabetzu eta Bilbo artean eginiko Furgo Martxan; euskal presoen sakabanaketarekin amaitu behar dela aldarrikatzea eta “salbuespen neurriek” eragiten duten elkartasuna omentzea izan dute xede.
Preso bakoitzeko gutxienez furgoneta bat bildu nahi zuten antolatzaileek, “astebururo errepideetan dauden senide eta lagunak ikusarazteko” asmoz. Kontent azaldu dira helburua lortuta: “400 furgoneta bildu nahi genituen, eta lortu dugu. 400 furgoneta azken bidaia izan dadin”.
Gaineratu dute Mirentxin Gidariak boluntario sareak bere esku dagoen guztia egiten jarraituko duela dispertsioarekin amaitu bitartean, “senideek bisitak arazorik gabe egin ditzaten”.
Ekimen ugari antolatu dute ibilbidean, eta hainbat eragileren babesa ere jaso dute, besteak beste, Basurtuko langileek elkarretaratzea egin dute ospitale atarian, Furgo Martxari harrera eginez.
Biharko eszenario jartzen#M7AzkenBidaia #larrabetzu #mirentxingidariak
...
Eta hau montatzeko ez dau app-rik?.. pic.twitter.com/CWK4btUykz
— I Gaztelu (@igaztelubilbao) May 6, 2016
Furgoak tuneatzen#M7AzkenBidaia #mirentxingidariak pic.twitter.com/AdL2NFj0qP
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 7, 2016
#FurgoMartxa #M7AzkenBidaia @MirentxinG pic.twitter.com/0rzf1cuzR5
— Eñaut Guruzeaga (@EGuruzeaga) May 7, 2016
Milesker Mirentxin #DispertsioaStop #StopDispersion #GizaEskubideak #DroitsHumains #DerechosHumanos #PresoakEtxera ! pic.twitter.com/X02cgepf2g
— Etxerat_Elkartea (@EtxeratElkartea) May 7, 2016
Elkartasuna bide bazterrean bezala, errepideetan, kalean, sarean#furgomartxa hedatzen ari garen honetan, lagundu! pic.twitter.com/5WB0TGSuZp
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 7, 2016
Otxarreko auzokideak furgoetan, Begoñako Basilika zubian, segurtasun txandetan... Gora #furgomartxa! Gora #Auzoviet! pic.twitter.com/RJANcwbbLY
— Pa...Ya Konpartsa (@PaYaKonpartsa) May 7, 2016
#FurgoMartxa #AzkenBidaia ilusioz presoak etxera Eskerrik asko @MirentxinG pic.twitter.com/9FItJ8cA2p
— Asier Etxenike (@Etxenike_) May 7, 2016
Furgoei harrera Larrabetzun
— mirentxin gidariak (@MirentxinG) May 9, 2016
bideo osoa hemen : https://t.co/XmTrkcj0hL#FurgoMartxa pic.twitter.com/nA5tqo5nLb
Senideak Mirentxinen boluntarioek egiten duten lana eskertzen #AzkenaIzanDadila #FurgoMartxa pic.twitter.com/BEFhGVUhkT
— Mirian Campos (@zelaiak) May 7, 2016
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]
34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]
Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.
Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.
Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.
Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.
Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.