Milaka pertsonaren babesarekin deklaratu du Masek

  • Deklaratu du Artur Masek A-9ko kontsulta antolatzeagatik egotzi dioten delituengatik. Auzitegitik irten, eta babesa adieraztera hurbildutako alkate, politikari eta herritarrak agurtzera joan da. Adierazi du partehartze prozesuaren "arduradun bakarra" dela. Uko egin dio fiskaltzaren galderei erantzutea.


2015eko urriaren 15ean - 09:03
Deklaratu ostean, Masek kanpoan bildutako politikari, alkate eta herritarrak agurtu ditu.

Fiskaltzak hainbat delitu ikusten dizkie Generalitateko hiru goi kargudunei: desobedientzia (delitu nagusia), prebarikazioa eta diru publikoaren okerreko erabilera eta bereganatzea. Martitzenean deklaratu zuten Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak eta Irene Rigau hezkuntza kontseilariak.

Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean bildutako ehunka pertsonen babesa jaso zuten biek, eta gaur are erantzun zabalagoa espero da. Egun berezian deklaratuko du Generalitateko presidenteak. Gaur 75 urte, Lluis Companys Generalitateko presidentea fusilatu zuten frankistek. Deklaratu aurretik, Mas Companysen omenaldian egon da Montjuiceko hilerrian, eta ostean Lluis Companys etorbidetik oinez egin du bidea Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenera. Auzitegiraino 400 alkatek eta hainbat politikari eta Generalitateko kontseilarik babestu dute.

Raul Romeva, Oriol Junqueras, Antonio Baños, Jordi Turull eta Genralitateko kontseilariak Masen alboan egon dira. Alkateekin iritsi da auzitegiko ateraino, "Mas president, Catalunya independent" oihu artean. Bakarrik sartu da auzitegira, bertan bilduta zeudenei agurtu ostean. Ada Colau Companysen omenaldian izan da, baina ez da joan auzitegi aurrera. Milaka pertsonek hartu dute Mas auzitegirako bidean. "Independencìa", "fora, fora, fora la justicía espanyola" eta "tot som Mas" oihu artean egin du bidea. "Els Segadors" ere abestu dute.

Ordu eta erdiz deklaratu du Masek. Rigauk eta Ortegak bezala, ez ditu erantzun fiskaltzaren galderak. Lehen kontsultaren ostean antolatutako partehartze prozesuaren "arduradun bakarra". Nahiz eta, azaldu duen prozesu hori bolondresen bitartez eraman zela aurrera. Masen hitzetan, egun horretako "sustatzaile politikoa" izan zen, eta bere legintzaldiko "mugarria" izan zela gaineratu du.

Ana Pastor Espainiako sustapen ministroak Masen aldeko kontzentrazioa 2011an Parlamenta inguratu zuten egunarekin alderatu du. Bestalde, Miquel Iceta PSCko idazkari nagusiak "gatazkaren" eta politikaren "judizializazioa" gaitzetsi du, eta "aurrera egitea" eskatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artur Mas
Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]


Nor da Artur Mas epaitzen ari den Barrientos?

Hautsak harrotu ditu azken egunotan Artur Masen kontrako auziak. 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik epaitzen ari dira Generalitateko presidente ohia, baina zeresana ez da soilik Masen partetik etorri, epaileak ere badu zerikusirik. Jesus Maria Barriento Pacho,... [+]


50.000 pertsonak babestu dituzte Mas, Ortega eta Rigau auzitegirako bidean

Astelehen honetan epaituko dituzte Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta, bere lehendakariorde Joana Ortega eta hezkuntza sailburu Irene Rigau, 2014ko azaroaren 9ko kontsulta antolatzeagatik.


Gure Esku Dagok babesa adierazi die Kataluniako galdeketagatik epaituko dituzten politikariei

Gure Esku Dago dinamikak otsailaren 6an Kataluniako Auzitegi Nagusian epaituko dituzten politikari katalanei “elkartasuna eta babesa” adierazteko elkarretaratzeak egitera deitu dute. Artur Mas presidente ohia eta bi kontseilari ohi epaituko dituzte 2014ko azaroaren... [+]


Milaka pertsona mobilizatu dira Bartzelonan erakunde katalanak Espainiako Estatuaren erasoez babesteko

Igandean, 80.000 pertsona inguru bildu ziren Bartzelonan Kataluniako erakunde eta kargu hautetsiak Espainiako Estatuaren eraso judizialetatik babesteko. “Demokraziaren alde. Gure erakundeak defenda ditzagun” lemapean egin zuten ekitaldia. Kataluniarrentzat... [+]


Mas eta bere bi kontseilari epailearen aurrera A-9ko herri galdeketagatik

Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigau epaituko dituzte 2014ko azaroaren 9ko herri galdeketagatik, desobedientzia eta prebarikazio delituak leporatuz. Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak hartu du epaiketa hasteko erabakia. Data oraindik zehazteko dago.


Artur Mas, Convergència berrituaren lema hartzeko prest

Kataluniako presidente ohiak asteazkenean aurkeztu zuen bere zuzendaritza proposamena. Asteburuan egingo dute birfundazio prozesuko lehen kongresua.


Artur Masek diputatu aktari uko egin dio

Komunikatu baten bitartez jakinarazi du Masek ez dela Parlamentuko diputatu izango. Aktari uko eginda forudun izateari utziko dio, eta ikusteko dago nola eragingo duen horrek azaroaren 9ko kontsultagatik Irene Rigau, Joana Ortega eta beraren aurka abiatutako prozesu judizialean.


2016-01-07 | ARGIA
Akordioa lortzeko azken saiakera egingo dute Junts Pel Sík eta CUPek

CUPek Artur Mas presidente ez izendatzeko hartutako erabakiaren ondoren, prozesua berriz bideratzeko azken saiakera egingo dute bi indar politikoek ostegunean.


Mas ez dadila presidente izan eskatu dute ezker independentistako 140 pertsonak

Per un gir a l´esquerra izeneko manifestua sinatu dute Kataluniako ezker independentistako hainbat lagunek CUPek irailaren 27ko hauteskundeen ostean hartutako jarrera babesteko.


ANCk akordioa exijitu die 72 diputatu independentistei

Kataluniako Biltzar Nazionalak aurkeztutako dokumentuan Junts Pel Sí eta CUPi azaroaren 27a baino lehen gobernagarritasun akordioa lotzea eskatzen die. Errepublika Katalanerako bidean inor ez dagoela soberan eta atxikimendu berriak lortu behar direla adierazi dute... [+]


Masen eskaintzari “ezezko lasaia” eman dio CUPek

Inbestiduraren bigarren saioko hitzaldian proposamen berri bat egin dio CUPi Artur Masek, eta Antonio Bañosek ezezkoa eman dio. Aterik ez dutela itxi adierazi du Bañosek, eta akordioa lortzeko denbora dagoela gaineratu du.


CUPek Raul Romeva proposatuko du gaur presidenterako

Espainiarekin apurtzeko Junts Pel Sí-k eta CUPek alde bozkatu ostean, Generalitateko presidentearen lehen inbestidura saioan ez dirudi adostasunik egongo denik. JxS-k Artur Mas aurkeztuko du presidentegai eta VilaWebek aurreratu duenez CUPek Raul Romeva.


Eguneraketa berriak daude