Donostiako Miramar Jauregian aurkeztu zen atzo Josemari Velez de Mendizabalen Badok 13 liburua, Euskonews aldizkari elektronikoaren 10. urteurrena ospatzeko argitaratua. Aretoa jendez mukuru zegoela, liburuaren egilearekin batera, Javier Elzo, Begoña Amunarriz eta Xabier Retegi mintzatu ziren.
Javier Elzoren hitzetan, liburuan herri honen bihotza eta burua ageri dira. Lehena eta oraina. Alabaina herri honek autoestimua garatu beharra dauka. Lortu dena ez da gutxi baina aurrerago joatea falta zaio. Normaltasunerako trantsizioa osatu behar du, bere barnea osatu eta pauso sendoagoz munduratu.
Begoña Amunarrizek berriz, lorpenak azpimarratu zituen. Esaterako, feminismoari esker emakumeak herri honetan lortu duen presentzia. Presentziaz gain, bere ekarpena. Herri honek eman duena baino askoz gehiago eman dezake, bere ustez. Iragan mendeetan herri honek emandako seme-alabak altxorra dira. Euskaldunok berauek “ustiatzen” ikasi behar dugu ordea. Herri britainiarra eta judutarra jarri zituen adibidetzat, baita literatura berealdiko tresnatzat jo ere.
Eusko Ikaskuntzako lehendakari Xabier Retegik elkartearen 90 urteak lau arotan deskribatu zituen: 1918tik 1936ra arte. Frankismoaren garaia. Trantsiziotik gaur artekoa. Azken aroa oraina dela, oraina da garrantzizkoa. Duela hamar urte Euskonewsekin hasi zena eta osatuz joan behar duena. Mundu berrira zabaltzeko estrategia berriak landu beharra azaldu zuen. Gogoeta eta ekintza azpimarratu zituen, eta ilusioa.
Velez de Mendizabalek honela laburtu zuen Euskonewsen historia laburra: “Askok sinesten ez zuen ekimena gorpuztu da”. 3.000 mila harpidedun dauka astekari digitalak. 9.000 orri osatu ditu dagoeneko. 2.600 lagunek hartu dute parte. 150.000 bisitari lortu ditu eta 200.000 bereganatzea dute helburu. Agerkariaren %37 euskaraz egina dago; multimedia bihurtu da. Euskonews Euskal Herria mundura zabaltzeko berebiziko tresna da, baita munduan barrena bizi diren euskaldunekin harremanak landu eta trukatzeko ere.
Eusko Ikaskuntzak 90 urte bete ditu eta Euskonews bere kimu gaztearen 10. urteurrena ospatu aldera heldu da Badok 13 liburua. Liburuan euskal munduko hamahiru pertsonekin –Jose Maria Ormaetxea, Carlos Garaikoetxea, Begoña Amunarriz, Javier Elzo, Benito Lertxundi, Mirentxu Purroy, Jean Haritschelhar, Jose Angel Iribar, Pedro Miguel Etxenike, Luis Irizar, Jose Maria Setien, Mariasun Landa eta Xabier Retegi– egindako elkarrizketek iragan mende erdiko Euskal Herriaren argazkia osatu dute.
Ez dok amairu kultur mugimenduaren 40 urteren ostean heldu da Badok 13. Malefizioa apurtzeko garaia heldu ote?
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.