80ko hamarkadatik dantzan modu profesionalean aritu diren emakumeen belaunaldiaren lana balioan jarri nahi izan du Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak (ADDE) Dantzaren Nazioarteko Egunean (apirilak 30). Horretarako, Ana Remiro, Alicia Gomez, Ana Rosa Tercero eta Laura Etxebarria omendu dituzte Dantzertin egin den ekitaldian. Lau dantzari horiei eginiko aitortzarekin 80ko hamarkadan dantzaren sustapenean EAEn lehen pausoak eman eta ateak ireki zituzten emakume guztiak gogoratu nahi izan dituzte.
Lau dantzarien ibilbideak errepasatu dituzte, eta bakoitzaren biografia gainetik azalduta Dantzertiko ikasleek dantza pieza bana eskaini diete bakoitzari. Guztiz hunkituta agertu dira ekitaldiko protagonistak, eta beren dantza ibilbideetan lagun izan dituzten pertsonei eskerrak eman dizkiete. Amaitzeko, hainbat diapositibaren eta irudiren laguntzaz beren ibilbide profesionaleko zenbait pasarte gogoratu dituzte.
Laura Etxebarria Bilboko La Fundicion espazio artistikoaren sortzaileetakoa da eta Bizkaiko dantza garaikideko lehen konpainia sortu zuen: Forros. Dantzaldia eta Lekuz Leku jaialdien bultzatzailea ere izan da.
Ana Rosa Tercero dantza irakasle dabil Getxon bere CDART dantza eskolan. Dantza klasikoan bakarlari aritu ondoren hainbat konpainiatan, irakaskuntzaren bideari ekin zion, eta bide horretatik dantza klasikoaren pedagogian lizentziatu zen.
Alicia Gomez pedagogian doktoratua da eta psikologian lizentziatua da. Dantza klasikoko eta garaikideko goi mailako ikasketak egin ostean, hamar urtean aritu zen profesionalki dantzan. Dantza ikertzailea da, eta, egun, Dantzertin irakasle da.
Ana Remiro Donostiako Dantza Kontserbatorioan hasi zen dantza ikasketekin, eta, ondoren, Frantzian egin zuen dantza garaikideko formazioa. Hainbat konpainiatan aritu da dantzan eta 25 urte daramatza dantza irakasle. Gaur egun, Donostiko Udal Musika eta Dantza Eskolako irakaslea da.
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
MOOR KRAD
Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.
---------------------------------------------
Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]
Ausartuko gara esaten Otsagabiko (Nafarroa) eta Eltziegoko (Araba) dantzak direla irailak 8 bueltako dantzarik ezagunenak. Ibilbide eta historia luzea dute eta azken hamarkadetan Euskal Herriko dantza talde askoren errepertorioetan jasoak izan dira.
Sei urte ditu. Gustura ari zen da dantzan. Baina gurasoek jakinarazi digute utzi egingo duela dantza. Arrazoia? Eskolan burla egiten diote lagunek dantzan aritzeagatik. Sei urte. Eta dagoeneko genero estereotipoen indarkeria sufritzen. Nahikoa da! Gurasoak, eskolak, irakasleak,... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]