40 herrialdetako 700 lagun Chiapasko emakumeen topaketetan

  • Artea, politika, kultura eta kirola izango dira hizpide eta parte-hartzaileek 200dik gora proposamen egin dituzte.


2018ko otsailaren 20an - 15:31
Martxoaren 8, 9 eta 10ean elkartuko dira.

Martxoaren 8tik 10era artean elkartuko dira munduko ia 700 emakume. Gazteenak 5 hilabete ditu eta zaharrenak 75 urte. Euskal Herriko ordezkariak ere izango dira.

Parte-hartzaileek topaketetan lantzeko egin dituzten proposamenetan ondoko gaiak daude: poesia, dantza, marrazketa, zinema, futbola, voleibola, antzerkia eta zirkoa, besteak beste.

Norberaren proposamenez gain tailerrak eta hitzaldiak izango dituzte. Hona hitzaldietako gaietako batzuk: feminizidioak, lesbiana izatea patriarkatuaren garaian, feminismoa Kuban, meategien aurkako borroka. Tailerrak: oihalezko konpresak, norberaren higienerako produktuak, reiki, agroekologia, dantza eta marrazketa sendabide gisa, yoga neskatoentzat, hilekoaren balorazioa eta erabilera.

“Ez gara salduko eta ez dugu etsiko”

“Ez du axola zure adinak, zure koloreak, zure tamainak, zure sinesmen erlijiosoak, zure arrazak, zure moduak, bakarrik axola du emakume zarela eta kapitalismo patriarkal eta matxistaren aurka borrokan ari zarela”, diote antolatzaileek sarean zabaldu duten komunikatuan.

"Mundu osoan, hil egiten gaituzte. Eta hiltzaileei, beti matxo aurpegidun sistemari, ez zaie axola hiltzen bagaitutze, izan ere, poliziak, epaileak, hedabideak, gobernu txarrak, gure minen ondorioz han goian diren horiek, ezkutatu eta saritu ere egiten dituzte. Baina ez dugu beldurrik, edo bai, baina kontrolatu egiten dugu, eta ez gara errenditzen, ez gara salduko eta ez dugu etsiko".

Horrenbestez, "borrokan ari den emakume bazara, emakume izateagatik egiten digutenaren aurka bazaude, ez baduzu beldurrik, beldurra baduzu baina kontrolatzen baduzu, elkar ezagutzera gonbidatzen zaitugu, elkarrekin hitz egitera, elkar entzutera emakume garenez", diote.

Gizonezkoei mezu argia zuzendu diete: "Gizona bazara, alperrik ari zara hau entzun edo irakurtzen, ez baitzaude gonbidatuta".

Semeren batekin joateari buruz, ondorengoa diote: "Mutil diren zure semeekin etorri nahi baduzu oraindik haur direlako, beno, ekar ditzakezu, balio du beren buruan sartzen joan dadin, emakume garenez, ez gaudela biolentzia, umiliazioa, burlak eta inozokeriak jasaten jarraitzeko prest gizonen partetik, ezta sistemaren partetik ere".

Gizonezko zapatistak "beharrezko dena egiten" jarriko dituztela aurreratu dute, emakumeek "jolastu, hitz egin, kantatu, dantzatu, poesia esan, eta beste edozein arte eta kultura forma parteka" dezaten. "Beraiek arduratuko dira sukaldeaz, garbiketaz eta behar den edozertaz".

"16 urtetik gorako gizonezko batek lagundu nahi bazaitu, zuk ikusi, baina sukaldetik ez da pasako. Agian horren bidez zerbait ikusi eta entzun ahal izango du eta zerbait ikasiko du. Alegia, ez da gizonik onartuko emakumeren batekin ez badator", utzi dute argi.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Chiapas
Hemen dator ‘Tren Maya’, Mexikoko gobernuaren eta herri mugimenduen arteko talka handia dakarrela

1934tik 1940ra Lazaro Cardenas jeneralak mugarritzat utzi dituen moduan nekazaritzaren erreforma, petrolioaren nazionalizazioa eta trenbide sarea, Andres Manuel Lopez Obradorrek erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean, Tren Maya famatua... [+]


ELKARTASUNAREN BIDAIA PRESOEN BIHOTZERAINO

Sevillako Atletismo Mundialean agertutako «Repatriation bask prisoners» mundura barreiatu du Presoekin Elkartasun Kideak taldeak. Hogei minutu luzez gainera. Espainia aldean alderdien arteko liskarra sortu bazuen, Euskal Herrian, oro har, irribarra piztu du.

Ez dute nahi... [+]



“Bizitzaren aldeko ekintza globaleko astea” deitu dute Zapatistek

Munduko “gobernu txarrei” erantzuteko ekintza proposatu du EZLNk, bizitzaren alde eta kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurka borrokan egiten jarraitzeko deiarekin batera.


Maria de Jesús Patricio Martínez 'Marichuy', Mexikoko presidentegai zapatista 2018an
“Eskutik doaz kapitalaren proiektu handiak eta estatuaren biolentzia”

Euskal Herrian izan da María de Jesús Patricio Martínez Marichuy, Lumaltik Herriak ekarrita. Bere bizipenak eta ordezkatzen duen Kongresu Indigena Nazionalaren (CNI) proiektu politikoa ezagutarazi ditu hainbat fakultate eta kulturgunetan. Nahua jatorriko... [+]


2019-04-04
Zapatistek 25 urte
Ospakizun gazi-gozoa Chiapasen

Jérôme Baschet (1960) historialaria da. Frantziako EHESS Gizarte Zientzien Goi Ikasketen Eskolan irakasle eta ikertzaile aritu ondoren, gaur egun irakaslea da Chiapaseko unibertsitate autonomoan. San Cristobal de Las Casasetik kontatu du matxinada zapatistaren... [+]


Mexikotik brigada feministaren lehen kronika

Uztailaren 30ean heldu ginen San Cristobal de las Casas hirira, Txiapas, brigadako bost kideok. Laster konturatu ginen ahorita ahorita erritmora ohitu behar genuela eta hori zela eta, gauean elkartu ahal izan genuen bostok.


Sistema kapitalista patriarkalaren aurka altxatu diren emakume indigenak

“Ez da gizonen eta sistemaren lana guri askatasuna ematea; kontrara, sistema kapitalista patriarkalaren lana gu menpeko egitea da”, esan zuen emakume batek zapatistek antolatutako emakumeen lehenengo Nazioarteko Topaketaren irekiera ekitaldian, Desinformémonos... [+]


Emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte zapatistek martxorako Txiapasen

Sistema kapitalista, matxista eta patriarkalaren aurka ari diren emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte EZLN eta Batzar Klandestino Iraultzaile Indigenak. Martxoaren 8, 9 eta 10ean egingo dituzte Txiapasko Tzotz Choj eremuan, Morelia Karakolan. Harrera martxoaren 7an... [+]


2017-11-28
DEIO, SELATSEREN HERRIA
sartuko gara. Eskualde, lurralde batean murgilduko gara: Iguzkitzan (La Solanan),Deikaztelun (Dicastillon), Deierrin (Yerrin) eta Deion, Selatseren herrian.

2017-02-07 | Anboto
Chiapasko irrati estazioak sendotzeko proiektua babestu du Iurretako Udalak

Iurretako Udalak, Lumaltik Herriak Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundearen bidez, Mexikoko Chiapas estatuan garatzen ari diren  irrati indigenen proiektua babestuko du.


Zapatistek emakume indigena bat proposatuko dute Mexikoko lehendakarigai

EZLN Askapen Nazionaleko Armada Zapatistak antolaturiko V. Indigenen Kongresu Nazionalean 2018ko estatuko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu dute. Hautagai independente bat aurkeztuko dute horretarako, emakumezkoa.


Eguneraketa berriak daude