20.000 erle espezie (2023) filmak, Estibaliz Urresola Solagurenek zuzenduak, emango dio hasiera datorren apirilaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 20. Zinemaldiari. Udaleko Giza Eskubideen sailak eta Donostia Kulturak antolatzen dute, eta inaugurazio ekitaldian Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak jasoko du aurtengo sari berezia.
Toi non plus tu n’as rien vu (2022) film frantsesak itxiko du zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian, film luzeen eta laburren sariak banatuko diren gala batean.
Aurtengo filmen proiekzioak batez ere Victoria Eugenia Antzokian izango dira; Antzoki Zaharrean, berriz, bi emanaldi egingo dira. Bestetik, Tabakaleran hiru film proiektatuko dira, Zinema eta memoria zikloa osatzen dutenak. Aurten, 32 nazionalitateko 40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programatu dira guztira.
Gainera, hiru film eskainiko dira hiriko ikastetxeetako ikasleentzat. Guztira hamar emanaldi izango dira, presentzialak, Antzoki Zaharrean. Hauek dira filmak: Yoko oporretan (2022), Trash (2020) eta Gabi, 8 urtetik 13 urtera (2021).
Horrez gain, bost erakusketa ere prestatu dituzte zinemaldiaren programazioaren barruan.
Aurten, berriro ere, Esna TU giza eskubideei buruzko online jokoa izango da, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak antolatua, eta gai honetan parte-hartzaileek duten ezagutza probatuko duena.
Programazio hau solasaldiekin osatuko da, eta haietan parte hartuko dute filmen protagonistek, zinemagileek eta hizpide diren gai sozialetan adituek.
Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu dute Apaiz Kartzela, diktadura garaian Zamoran giltzapetutako abade antifrankisten borroka kontatzen duena.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatzekoa zen Lander Garro zuzendari errenteriarrak intsumisoen borrokari buruz egin duen dokumentala. Koronabirusari aurre egiteko neurriengatik zine jaialdia ez da osorik egingo, baina antolatzaileek lan hau proiektatzea erabaki... [+]
Covid-19k sortutako egoera ikusita, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak erabaki dute bertan behera uztea apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia. Ikastetxeentzako zinema-saioak ere ez dira egingo.
Giza Eskubideen XVI. Zinemaldia. Filmak: Human Flow (Ai Weiwei) eta El baile de los años (Ados Teatroa). Apirilaren 20an Donostian, Victoria Eugenia antzokian.
Zinema eta giza eskubideak uztartuz, ikuslearengan gogoeta bultzatzea da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren helburua. Aurtengo XIV. edizioa apirilaren 15etik 22ra bitartean egin da eta askotariko ikuspuntuak bildu dituen programazio txukuna eskaini du, Euskal Herrian eta... [+]
Sari nagusia, Ikusleen Saria, lortu du Chiara Andrich eta Giovanni Pellegrini italiarren Bring the Sun Home dokumentalak, Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian.
Barneko pentsamendu eta premien berri ematea ezinezkoa zitzaion Lourdes Arrietari; jaiotzetiko arazo batek gorputzeko mugimenduak koordinatzea eta hitz egitea galarazten dio. Mentxu ahizpa problema berarekin jaio zen, eta hitz egiteko gaitasuna baduen arren, apenas ahoskatu... [+]