40 argitaletxek eta diskoetxek parte hartuko dute Ziburuko Azokan

  • Ekainaren 1ean iraganen da azokaren bosgarren edizioa. Liburu aurkezpenak, kontzertu ttipiak zein bestelako ekitaldiak, egitarau oparoa osatzen dabiltza Baltsan elkartea eta ARGIA.


2024ko martxoaren 27an - 12:00
Azken eguneraketa: 09:13
Argazkia: Dani Blanco
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Badator Ziburuko Liburu eta Disko Azoka, Baltsan elkarte ziburutarrak eta ARGIAk elkarlanean antolaturiko hitzordua. Ekainaren 1ean iraganen da bosgarren edizioa eta dagoeneko beterik dute Ziburuko plazan kokaturiko karpa: 40 argitaletxek eta diskoetxek eman dute parte hartzeko izena. Liburu aurkezpenak, kontzertu laburrak, zein bestelako ekimen kulturalak, egun osoko egitaraua osatzen dabiltza antolatzaileak. Hastapeneko helburuari fideltasuna erakutsiz, "euskara hutsez, atseginez plaza betetzeko" xedez.

Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats eta datorren edizioan ere doi bat handiagoa izanen da eskaintza literarioa eta musikala. Hamasei argitaletxerekin eta diskoetxerekin hasi eta 40 dira aurten.

Azokaldia: lau hitzordu maiatzean zehar

Berritasunak ere dakartza aurtengo edizioak. Hain zuzen, aitzineko lau asteetan zehar, literatura eta oro har sorkuntza bihotzean daukaten hitzordu kulturalak eskainiko dituzte ondoko herrietan. Zehazki, Azkainen, Donibane Lohizunen, Urruñan eta Ziburun izanen dira hitzorduak. Eskaintza kulturala aberasteaz gain, inguruko elkarteekin saretzeko asmoz osatu dute Azokaldia.

Ziburuko azokaren giroa dakar iazkoari tiraka Gorka Peñagarikanok idatzi zuen Lagun zaharrekin elkartzen naiz bertan... kronikak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka
2025eko ekainaren 9
Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Eguneraketa berriak daude