3.753 ala 37.000: Covid-19 kasuak ofizialki aitortuak bider 10 balira bezala joka dezagun


2020ko martxoaren 25ean - 12:16
Italiako hiri kolpatuena den Bergamon militarrak hildakoen gorpuak garraiatzen. (Argazkia: Tiziano Manzoni)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoeneko 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19z kutsatuta. Horrek azalduko luke zergatik erakusten duen izurriak hain hilkortasun tasa handia Espainian. Twitterrez zabaldutako txio kate batean dioenez, Alemaniak dauzkan kasu guztien %69 testeatu dituela kalkulatu dute eta, aldiz, Espainiak %5 baino ez. Horregatik, esatea Espainian birusak %6ko hilkortasuna duela gain-estimazio bat da, "positibo errealen proportzio oso txiki bat baizik ez baita diagnostikatu. Kasu errealen kopurua izugarria da, milioi erditik gorakoa".

"Herrialde batzuek beste batzuek baino hobeto jokatu dute Covid-19aren kontra" tituluz abiatu duen txio hari batean, Oriol Mitjàk esan du: "Alemania oso ondo aritu da. Kasu errealen totala apala da han goiz hasi zirelako probak egiten sintoma arinak dauzkaten pertsonei eta horrela frenatu zuten zabaltzea. Heriotza kopurua da benetako kutsatuen %0,3, Espainikoaren berdintsua, benetakoen %0,3 (...)  Egon naiteke oker, baina nik dauzkadan datuen arabera alemanak astero 160.000 proba ari ziren egiten sintomak zeuzkaten gaixo guztiei (horren aldean 15.000 Espainian, orain horiek bider 10 biderkatu ditugu".

Konfinamendu neurriak zorroztea eskatzen du Mitjàk izurria frenatu ahal izateko.

Oriol Mitjà ez da, noski, munduko aditu nagusi eta bakarra baina sinesgarritasun handia lortu du gaztea izanagatik. Eritasun infekziosoei aurre egiteko bide berriak irekiak ditu bai laborategian eta laborategietatik urrun, hau gerra balitz "fronteko lehen lerroan". Pian eritasuna bezalako etsaiei arrakastaz aurre egitea lortu duela esango genuke, Papuan, esaterako. Nazio Batuen Erakundeak saritua du eta 2016an Kataluniako Generalitateak Català de l'Any (Aurtengo Katalandarra) dominaz saritu.

Espainia (Hegoaldeko euskaldunok barne) eta Italia izanik orain artean Europako herrialderik zigortuenak, handik oso antzeko kopuruekin mintzatu da Italiako Babes Zibileko buru Angello Borreli: kazetariei deklaratu dienez Italian Covid-19az errealki kutsatuak izan litezke ofizialki kutsatutzat aipatzen direnen halako hamar. Zehazki 600.000 kutsaturen hipotesia aurreratu du (24 arratsaldera arte Italiak  69.176 kutsatu zeuzkan kontabilizatuta). Aho-bizarrik gabe esan du: "Kutsatutzat zertifikatutako bakoitzaren lekuan egon daitezke hamar".

 

Horrek esplika litzazke koronabirus honen hilkortasun tasetan herrialde batzuetatik besteetara agertzen diren tarte handiak, eguneroko estatistiketan behin eta berriro kutsatuak-hilakoak proportzioetan batzuen eta besten arteko ezberdintasunak. Txinak 81.171 kutsatu ofizialekin 3.277 heriotza ematen zituen martxoaren 24ra arte. Alderatu Italia, Iran edo Espainiarekin.

Euskal Herrira etorrita, martxoaren 24 arratsaldean denetara 3.753 kasu kontabilizatzen zituen Berria egunkariak (Euskal Herriko estatistikak ondoen eramaten dituenak), batura eginda Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ordura arte ofizialki zenbatuak eta Iparraldekoetan egunkariak berak ahal bezala jasoak (oso kasu bakanak). Oro har Hego Euskal Herrian Covid-19 sintomak dituztenak testeatzerakoan Espainiako irizpide bera jarraitzen delarik, bider 10 egiteko errutina jarraituta asmatuko genuke. Beraz, utikan konplexuak: zenbat zeuden Covid-19z kutsatuta martxoaren 24an Euskal Herrian? 37.000 jende.

Nork bere txokora ekarrita, bizi naizen herrian Eusko Jaurlaritzak martxoaren 24an 13 positibo zeuzkan kontabilizatuta. Horregatik izango da oraindik hainbeste herritar sartzen ikusi dudala komertzioetan aurpegia estali barik. Zenbat eta zaharrago, orduan eta babes gutxiagorekin harremanetan... alferrik galtzen Covid-19 uzten ari zaigun babesaldi hau, oharkabean atzeratzen berriro bizimodu normalera itzultzeko epea. Esango bagenu gure txokoan 13 herritar ez baina 130 daudela jada Covid-19ak jota? 

P.S. 13:45etan. Kazetari hau zur eta lur geratu da EITBk ordu honetan Eskaintzen zuen albistearen irudiarekin. Jainkoaren izenean... non daukagu burua?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude