36 pertsona epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, Herriko Tabernen auziaren harira. Talde terroristako kide izatea leporatzen diete. Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak egin ditu fiskalak.
35/02 auziak –Herriko tabernen auzia gisa ezagututakoa– bi gai epaituko ditu: batetik, akusatuen jarduera politikoa; eta, bestetik, Herriko Tabernek ETA diruz laguntzeko balio ote zuten.
2002an hasi zen auzia. Baltasar Garzon epaileak Batasuna legez kanpo utzi zuen. Haren aburuz, Batasunan, HBn edo EHn zeudenak ETAko kideak ziren. Ondorioz, 11 urtez, auzipetuek ezin izan dute Espainiako Estatutik irten eta polizia etxera joan behar izan dute sinatzera.
Bost hilabete iraungo dute orain hasitako ahozko epai saioek.
Probak: alderdiak legalak zireneko dokumentuak
Hiru alderdiak legezko zireneko dokumentuak aurkeztu ditu epaileak auzipetuen kontrako proba gisa: Europako Parlamentuko interbentzioak, prentsaurrekoetako idazkiak eta bileretako aktak, besteak beste.
Akusazioak dio ETAk agindu zuela Batasuna, HB eta EH sortzea. Beraz, nahikoa da alderdi horietako kide izatea ETAko kide izateko.
Inputatuen defentsak nabarmendu du, ordea, ETAk ez zituela alderdi horiek sortu. Auzipetuek diotenez, haiek jardun politiko publikoa baino ez zuten egiten.
Floren Aoiz auzipetuak azpimarratu du ezker abertzalearen ekimen “politiko instituzionalaren” kontrako prozedura bat dela, inputatuek Donostian eskainitako prentsaurrekoan. “Hemen ez dute soilik ezker abertzalea epaitzen, herri oso bat epaitzen dute”, esan du.
Segi gazte erakundearen kontrako epaiketa eta 35/02 auzia salatzeko urriaren 26an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin du Aoizek.
110 Herriko Tabernetako arduradunak ere deklaratzera
ETAko kide izateaz gain, Herriko Tabernetako arduradun zibilak izatea egozten die Garzonek 36 akusatuei.
110 herriko tabernetako arduradunek ere deklaratu beharko dute beraz epaiteketan. Horiek, baina, ez dira auzipetu gisa joango.
Auzipetuen zerrenda
12 urteko zigor eskaera egin du epaileak Joseba Permarchentzat eta Rufi Etxeberriarentzat.
10 urtekoa 19 auzipetu hauetzat: Karmelo Landa, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Alvarez, Josu Iraeta, Adolfo Araiz, Jose Antonio Egido, Txekun Lopez de Aberasturi, Carlos Rodriguez, Mikel Arregi, Esther Agirre, Jasone Manterola, Floren Aoiz, Isabel Mandiola, Juanpe Plaza, Antton Morcill, Santiago Hernando, Santi Kiroga, Jon Gorrotxategi eta Kepa Gordejuela
Eta 8 urteko 15 inputatuentzat: Jose Luis Franco, Maite Amezaga, Jon Martinez, Juani Lizaso, Jaione Intxaurraga, Ruben Andres Granados, Enrike Alaña, Agustin Rodriguez, Patxi Bengoa, Idoia Arbelaiz, Izaskun Barbarias, Sabin del Bado, Vicente Enekotegi, Andres Larrea eta Pedro Felix Morales.
Epaiketaren harira egindako adierazpenak
Euskadi Irratiri eskainitako elkarrizketan, Defentsako abokatu Jone Goirizelaiak epaiketak “inongo zentzurik” ez duela kritikatu du. “Bere garaian ez zuen zentzurik halako epaiketa batek; orain, are gutxiago”, salatu du.
Info7ko Kale Gorrian saioan ere 35/02 sumario izan dute mintzagai. Iñaki Antiguedad, Joseba Agirretxea eta Mikel Aramendi aritu dira hizketan.
Berria egunkariak epaiketaren kronologia osatu du.
Karmelo Landa auzipetuak epaiketari buruzko iritzi artikulua kaleratu du Berrian. 2002 abiatutako sumarioaren harira mintzo da: “Ez zuten orduan asmatu, sasi guztien gainetik bidea egin eta etorkizuna zabaltzen ari baikara. Ez dute orain ere lortuko. Entzungo gaituzte hemen, Madrilen, baina batez ere sentituko gaituzte bizi-bizi eta indartsu Euskal Herrian eta mundu zabalean”.
Epaiketaren zuzeneko jarraipena egin daiteke Twitter bidez #libre etiketa erabiliz.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua... [+]
Iritzi ezberdinetako aktore politiko eta sindikalak "kontsentsu batera iristeko" ariketa egin izana eta "Frantziako Estatuak Euskal Herriko gatazkaren konponbidean duen ardura" agerian ezarri izana dira Bake Bideak azpimarratzen dituen ekarpenak.
2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.
Euskal Burujabetzaren Barometroaren seigarren neurketa aurkeztu dute asteartean Donostian. Euskal Herriarekiko atxikimendua da nagusi oro har, baina Nafarroan Nafarroarekikoa gailentzen da. Euskara ez dago euskal sentimendua azaltzeko gako nagusien artean, baina gaztelera eta... [+]
Xabier Zabaltza Perez-Nievas historialaria, idazlea eta EHUko irakasleak 'Euskal Herria heterodoxiatik' izeneko liburua plazaratu berri du. Bertan dio Euskal Herria ezinbestean euskara eta euskal kulturaren bidez eraiki behar dela eta horretarako funtsezkoa dela euskara... [+]
Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]
Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.
Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.
Madrilgo Ateneoan ETAren amaierari buruzko zikloa egiten ari da azken asteetan, eta bertan astearte honetan egindako adierazpenetan, Irlandako bake prozesuan izandako jendea euskal bake prozesuan izatea oso garrantzitsua izan zela aipatu zuen José Luis Rodríguez... [+]
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]
ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]
Tristeziaz hartu du Atarrabiako alkateak Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiaren epaia. Euskal Herriko armarria ezabatu beharko du herriko frontoiko hormatik. “Bere garaian ikurriña kentzera behartu ziguten bezala” adierazi du Euskalerria Irratian Mikel... [+]